Absa: “Niri euskaldun askok erdaraz egiten didate”
Jahlil gazteak bi metroko altuera dauka, eta jauzi batez hiru aise gainditu ere. Ehun kilo aspaldi egin zuen afrikar jatorrizko tantaiak. Lagunek Azkoiti deitzen diote, Azkoitian jaio baitzen. Bertan bizi izan da iaz arte, bere familiarekin. Erizain izateko ikasketak egiten ari da Donostian. Artean, laguntzailea da Bidasoa Eskualdeko Zaharren Egoitzan. Saskibaloia du gustuko kirola. Jo eta ke aritzen da lagunekin. Irun Basket taldean proba egin beharko lukeela esaten diote sarritan: –...
Read MoreGaitzeko saioa
Zuloa Xabier Gantzarain Elkar, 2018 Hogeita hiru artelan hautatu, aztertu eta gogoeta funtsatuta idatzi du Xabier Gantzarainek. Arte kritikaria da, baina besterik ere bada Gantzarain: arte ederretan lizentziaduna, euskara irakaslea, tabernaria, zutabegilea, telebistako gidoilaria, irratiko kolaboratzailea… Horiek guztiek idatzi dute arteari buruzko saioa. Bere Zuloa sakona da. Niri bederen, zulo sano sakona zabaldu dit gogoan. Baliteke, idazleak –idazlea baitago izaera guzti horien...
Read More“Dantza kaosaren eta oroimenaren ondorioa da”
Juan Ignacio de Iztueta y yo Juan Antonio Urbeltz Txertoa, 2018 Juan Ignacio de Iztueta y yo irakurri dut, baita haren egile Juan Antonio Urbeltz elkarrizketatu ere. Gogotsu ekin nion liburuari, baita gogotsu irakurraldia amaitu ere. Alabaina, burua zirimola batean bukatu nuen, kaos batean. Ez naiz etnografian edota paleontologian ikasia, ezta urrik ere. Beraz, “doktoreak ditu elizak” eta haiek balora dezaten liburua. Edonola ere, Urbeltzen “dantza kaosaren da eta oroimenaren ondorioa...
Read MoreMacronek zergatik omendu nahi du Pétain?
Igandeon, azaroaren 11n, 100 urte beteko dira I. Mundu Gerra amaitu zela. Frantziarentzat Armistizioa eguna da. Ohi bezala, gerran hildakoak omenduko dituzte, nagusiak eta militarrak buruan buru. Aurtengo ekitaldia polemikoa izanen da haatik. Macronek Pétain mariskala omendu nahi du, baita polemika zabaldu ere. Emmanuel Macron presidenteak bazterrak nahasi ditu Hexagonoan. Omenduen artean, II. Mundu Gerran Hitlerrekin kolaboratu zuen Vichy-ko gobernu buru Philippe Pétain ere omendu...
Read More
Iruzkin berriak