Katebegia
Hasiera » (A)iruzkin literarioak » Giza kondizioa islatu zen Iurretan, Joseba Sarrionandiaren jaioterrian
Ots04 0

Giza kondizioa islatu zen Iurretan, Joseba Sarrionandiaren jaioterrian

Atalak: (A)iruzkin literarioak

Ezkerretik eskuinera; Jose Angel Irigaray, Iñaki Totorikaguena, Victor Sunyol, Ainara Munt Ojanguren, Pelo Eltzaburu, Jexuxmai Lopetegi, Santi eta Jordi Panyella.

Joseba Sarrionandia-ren Poesía hilda dago? / La poesía está muerta antologia, És morta la poesía? doinuetan  aurkeztua izan zen Iurretan iragan ostiralean eta Donostian larunbatean. Idazlearen jaioterrian bere liburu bat aurkezten zen lehen aldia.

Ekitaldia Jose Angel Irigaraik gidatua izan zen eta Ainara Munt Ojanguren eta Víctor Sunyol itzultzaileek parte hartu zuten.

Iurretako Iñaki Totorikaguena alkateak eta Pol·len Edicions-eko Jordi Panyellak berba egin zuten hastapenean. Víctor Sunyolekin sakonetik hitz egin zuen Sarrionandiaren poesiaz. Jexuxmai Lopetegi eta Xanti Eizagirre Angladaren kantuek girotu zuten ekitaldia.

Honatx zertzelada zenbait:

– Iñaki Totorikaguena alkatearen hitzetan, une berezi batean heldu da És morta la poesía liburuaren aurkezpena. Kataluniako politikoak epaitzen ari diren garai latz honetan. Hain zuzen ere, Joseba Sarrionandiaren poema baten itaunak are oihartzun ozenagoa hartu du: “Zer da justizia?”.

– Jose Angel Irigarai-ren aburuz, Kataluniaren eta Euskal Herriaren arteko zubiak ahuldu dira, eta kultur alorrean bereziki zubi gutxi daudela azpimarratu zuen.

– Jordi Panyella editoreak euskaraz egin zuen, harrigarriro. Berarentzat eta Pol·len Edicions argitaletxearentzat ohorea da Joseba Sarrionandiaren hiru liburu katalanez argitaratu izana. “És morta la poesía?” ezagutu ondoren, poesia gehiago argitaratzeko nahia adierazi zuen.

– Ainara Munt Ojanguren-ek hauxe aitortu zuen: “Sarrionandiaren itzultzailea izatea ustekabea izan da niretzat. Víctor Sunyolen laguntza ukan izan ez banu, ez nintzen ausartuko”.

– Víctor Sunyolen berbetan, gaztelaniaz hitz egin behar izatea kontraesana da berarentzat. Euskal Herriak eta Kataluniak jasan duten kolonizazioaren garaipena. Hala ere, gaztelaniaz behin baino gehiagotan trabatu zenez, ironiaz hauxe erran zuen: “Ohartu zarete, ezta? Ez naiz guztiz kolonizatu hala ere!”.

– Jexuxmai Lopetegi emozionatu zen Sarrionandiaren kantak aurkeztean. Ez diren gauzak poemaren harian, hiru garai azpimarratu zituen Iurretako poesiaren bilakabidean:

1. Pott Banda-rekin literatura deskubritu zuenekoa. Euskal eta kanpoko poetek –Fernando Pessoa, Arthur Rimbaud, T. S. Eliot, Dylan Thomas…–  ostertza zabaldu zioten.
2. Kartzelaldian eta erbestean bizi izandakoaren ondorioz, herri honen trauma eta drama islatu dira bere poesian.
3. Esperientziak eman dio Iurretako poetari gradu gorena. Sarrionandiaren poesia giza kondizioaren isla da.

Santi kantari katalanak ipini zizkion Sarrionandiaren poesiari katalanezko hitzak eta doinuak.

Etorkizunean Gaubeila gehiago egiteko prest adierazi zuten parte-hartzaileek.  

Azkenik, Víctor Sunyolen pasarte bat:

Exageratu gabe, Sarrionandiaren Es morta la poesía? antologiak irakurle asko adiskidetu dezake poesiarekin. Asko eta askori poesiaren dimentsio ezezaguna eskaini diezaioke, bai bere formarengatik bai bere funtzioarengatik. Areago, poesia irakurle ez direnak hurbilarazi ditzake poesiara, eta ez poesia “biguna” edo “erraza” delako. Aitzitik, goi-mailako poesia izanagatik ere, giza kondizioa ukitzen duen poesia delako,

Katalanek Sarrionandiaren poesia lehenago ezagutu ez izanaren arrazoia jakina da. Ezagutzeko zailtasunak izan ditugu haren erbestea dela kausa. Orain, bere poesia deskubritzean, tamalez denbora asko alferrik joan dela ohartu gara. Dena dela ere, Victor Sunyolen hitzetan, hemendik aurrera, zorionez, ezin izango dugu “poesia poetentzat da”  premisa indarge hori erabili.

Xanti Eizagirre Anglada kantari katalana, Victor Sunyol poeta ondoan duelarik.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA