Katebegia
Hasiera » (A)iruzkin literarioak » Azal samurra daukazu Rosa, gutxi zigortutakoa
Mar15 0

Azal samurra daukazu Rosa, gutxi zigortutakoa

Atalak: (A)iruzkin literarioak

“Rosa itzuli da”, Pako Aristiren boskarren nobela da.

 

Idazlea, nobelaren auzkerpen egunean.

Rosa itzuli da

Pako Aristi

Erein, 2018

 

 

 

 

 

 

Rosa itzuli da. Horixe da Pako Aristi idazlearen azken nobelaren titulua. “Rosak, ETAko kideak, 25 urte eman ditu espetxean. ‘Parot doktrinari esker’, zigorra neurri horretara ‘egokitua’. Sagastume herrira itzuli da. 20 urte zitueneko borrokalari heroia izatetik, borrokalari garaitua izatera pasa da. 40 urteetako fenomeno politikoaren eta jendartearen –parte baten– fikziozko errelatua da”.

Nobela da. Aristiren boskarrena. Urregilearen orduak, laugarrena, duela hogei urte luze idatzia. Liburu saritua. Kcappo, Irene eta Krisalida trilogia izan zen horren aurreko sorta. Bitxia egin zait. Ni, besteak beste, nobela haiekin zaletu eta lotu nintzaion literaturari. Lehen balorazioa: hura literatura zen, nire gusturako noski, Rosa itzuli da berriz…

Bustiko naiz. Ezagutzen dut Aristi artikulugilea. Gordin erranen dut, eta barka nire harroa eta ausardia: “Nobela txosten politiko literario kutsukoa begitandu zait”. Ez guztiz ere. Aristi idazle da, idazle zaildua. “Rosa itzuli da thriller ona da”. Baina, esan dezadan garbi, “iniziazioa nobela da”. Erran nahi baita, literaturara hurbiltzen ari diren belaunaldi berrientzat, oso komenigarria. Areago, egokia.

Istorioa, nire uste zuloan, oso hurbil dago errealitatetik. Zuloan diot, gure memoriak zulo asko baitu. Irakurle batzuek, agian, hainbat zulo antzeman diote nobelari. Alegia, “terroristen jarduera” justifikatzen du idazleak. Aldiz, militante altruista horien jarduera begi onez ikusi zutenek, burkideek, lagunek eta senitartekoek, pentsa dezakete, “nobelagileek bizi ez dutenaz erraz idazten dute”. Baita Pako Aristik ere.

Laburrean errana: “Idaztetik bizi behar dutenez, bada, edozein ‘istorio’ balekoa da”, jendartean edo literaturaren unibertsoan euren “tokia” izateko.

Unibertsoa aipatu dut. Eta zabala da gero! Literaturarenaz ari naiz. Literatura obra batek –edozein dela generoa– edo arte lan baten egokitasunak, omen, berau ezagutu aurretik eta ondorenetik, beste “pertsona” bat izatea lortu behar du. Exageratu gabe, noski. Kitzikapen gisako bat esperimentatu behar du irakurleak.

Rosa itzuli da irakurri ostean, irakurle honek –ez naiz pertsona egokiena hori adierazteko– ez du ETArekiko, haren militanteekiko, fenomenoarekiko, aparteko zirrarik bildu bere baitara.

Arren, ez dezala inork nire balorazioa “gutxiespen”-tzat jo. Areago, nobelaren hasierako txosten periodistiko kutsua, gero eta mamia literarioagoaz osatu du egileak istorioa garatu ahala. Nobela askoz hobeagoa da bukaeran, ezen eta hasieran. Hastapenean, barka errepikapena, Pakok aldian-aldian idatzi ohi duen kazetaritza artikuluen airea arnastu dut.

Berbarako: Aristiren “Kantuak dioen bezala, ez dira betiko garai onenak” irakurtzen dudanean, baliabide literarioa bezala ulerturik, Aristik behin eta berriz hizpide duen kolonialismoa, “kolonialismo literarioaren harlauza” bihurtzen zait.

“Herri baten tragedia politikorik handiena menderatua izatea da”, dio idazleak. Ez da berria bere jardueran. Egunkarieraz irakurria dugu jada. Kontua da, eta hau ez da nire uste zuloa, ez apala, nik ez baitut herri honen historia osoa bizi izan: “Nago herri honen garaiak inoiz ez direla oraingoak baino hobeagoak izan”.  Usteak ustel betiere. Historiaren kontakizuna bezain!

ETA fenomeno politiko armatua –segi zuk adjektiboak gehitzen, irakurle lagun horrek– belaunaldiz belaunaldi osatzen joan zen. Militante bakoitzak berea izan du onenentzat, edo bera fenomenoan murgildu zenean behintzat, egokien eta beharrezkoen. Oraingo belaunaldiek, ETArik gabe jada, benetan uste dute herri honetan garai hobeagoak izan direla iraganean? Anda ya! Lizentzia literarioa hartu dut erdarazko espresio hori papereratzeko.

Nik Aristiri zor, Kccapo eta Irene zor dizkiot, ahantzi ditudan Krisalida-ko eta urregilea protagonistak ere. Hots, behialako bere nobelak nahiago ditut, baita nahiago ere Rosa itzuli da nobelaren 43. kapituluaren lehen paragrafoa, eta esaldi hau hobetsi ere: “Azal samurra daukazu, gutxi zigortutakoa”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA