Hiru asto aski, Enigma deszifratzeko
Zer luzea negu hau Josu Goikoetxea Elkar, 2018. (Poesia) Zer luzea negu hau du izenburu Josu Goikoetxearen lehen liburuak, poesia liburuak. Iaz karrikaratu zen, neguaren atarian, eta eman zuen zer erranik literatura solastokietan. Haatik, izkiriatzen ari naizen uneak ederto adierazten du bizi izan dugun sasoia, bedatsea izan arren. Poetaren nortasunaren (C.V.) (h)arian, hona lehen ele sorta: “Literaturan, Lubaki bandako partaidea...
Read MoreIzenak izana du eta izariak izaera
Mundutik mundua Arabako hitzontzi baten kronikak Edu Zelaieta Anta Pamiela, 2019. (Upaingo saila) Mundutik mundua ibilki zaigu Edu Zelaieta Anta gasteiztarra, Arabatik irten barik funtsean. Unibertsaltasunean idoro ahal izateko –mundua baita gure unibertsoa– partikulartasunean bizitzea funtsezkoa izaki. Arabako hitzontzi baten kronikak dio azpiko lerro-buruak. Bai horixe, ederto ezagutzen du egileak bere burua. Nafar galiziar jatorrizko arabarra ez da deusen uzkur, kronika andana hau...
Read MoreZu eta ni, hura eta bera. Bitasuna baikara, bi bederen
Ia hemen Juanjo Olasagarre Pamiela, 2018 Preludio Xabier Lete IV. Poesia Sariaren bermea zekarren Ia hemen liburuak. 2018ko uda galda galduan hartu zuten lurra baina, eta ez loriarik ez penarik… ukan. Apirilean, Espainiako Kritika saria jaso zuenerako irakurria nuen –Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa, nobela sarituaz batera–. Eta hemen nago, ia hemenik gabe edota Ia hemen-ekin. Ludikoaren ostea Bakarrik egotearen lan ekidinezina...
Read MoreGorputza ezbaian nola emakumeak hala, literaturaren joko zelaian
Idazleen gorputzak (emakumeak ezbaian literaturaren joko zelaian) Eider Rodriguez LISIPE, 2018. (Susa) “Feminismoari esker dira, diren legezko emakume” aipuak balio du (ere) Idazleen gorputzak (emakumeak ezbaian literaturaren joko zelaian) saioa baloratzeko. Kontrako eztarriak liburua epaitzeko bera. Bistan denez, Eider Rodriguezen liburuak beste eta bestelako edukiak dakartza. Alta bada, edukiak eduki, gaia –ekaia– eta formatua Uxue Alderdirenaren berdintsuak dituzu:...
Read More
Iruzkin berriak