Katebegia
Hasiera » (C)politika » Nagusien bake garaia
Ira03 0

Nagusien bake garaia

Atalak: (C)politika

G7koen goi bileraren aurkako ekintzaileak Irun eta Hendaia arteko zubian (Argazkia: DANI BLANCO).

Munduko G7koen goi bileraren osteko oihartzunak artean isildu gabe, A-8ko Oiartzungo bide ordainlekuan trabatuta nengoen enegarren aldiz; abuztuaren 29an. Hura bitxikeria: goi-bilerak iraun zuen bitartean –abuztuaren 23, 24 eta 25ean–, urteko oporren itzulera operazio jendetsuenean, Hegoaldeko eta Iparraldeko ordainlekuetan ez zen ibilgailu ilararik egon. Aste bat lehenago eta aste baten ostean, ilarak hamabost kilometrokoak izan ziren. Bitxia eta paradoxikoa.

“Nola egin dezakete goi bilera Euskal Herrian turismo gehien dagoen asteburuan eta ibilgailuek errepideetako trafikoa guztiz blokeatzen duten egunetan?”, galdetzen zuen jende askok. Paradoxikoa ez ezik, baita absurdua izan ere.

Hona datu bazuk: “Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan 5.500 kamioi geldiarazi dute bilkura bitartean. Goi bilerak lau milioi euroren galerak eragin ditu garraio sektorean”. Euskal Herriko garraiolarien Hiru sindikatuko Biktor Galarza idazkari teknikoa “harrituta” zegoen: “Ez dugu ulertzen goi bilerak sortu duen kaosaren inguruan, zergatik ez duten ezer esan bertako agintariek”. Hegoaldeko gobernarien jarreraz ari zen. Iparraldeko agintari zenbaitek zorrotz kritikatu baitituzte goi bilerak eragindako desmasiak. Poliziek goi bileraren aurka aritu diren herritarrekiko izan duten afrontua kritikatu dute, baita galera ekonomikoak jasan dituzten merkatarientzat kalte-ordainak eskatu ere bai. Euskal Elkargoko lehendakari Jean-René Etchegarayk, besteak beste.

Aldiz, EAEko Iñigo Urkullu lehendakariak ez du deus erran, ez goi bileraren inguruan ez eragindako kalteez. Ertzaintzako buru Josu Bujandak hartu du hitza: “Ulertzen dugu garraiolarien haserrea, baina, Eusko Jaurlaritzak Frantziako Gobernuaren aginduak kudeatu baino ez du izan”. Bere aburuz, Afrikatik heldu ohi diren auto gidariek euren etorrera mailakatu dute, eta herritarrek, Biriatuko muga ez erabiltzeko Ertzaintzaren gomendioei kasu egin diete. “G7 goi bilerarako prestatu duten azpiegitura kontuan hartuko dugu, beste irteera eta itzulera trafiko-operazioetan erabili ote litekeen jakiteko”, gehitu du Bujandak.

Frantziako Estatuaren estrategia zorrotza izan da: poliziek izua zabaldu dute lehenik eta baretasun itxura hedatu dute ondoren. Zazpi estatuen nagusikeria begi-bistakoa izan da. Erabili dituzten bitartekoak izugarriak izan dira, indar polizialen zabalpena egin ez ezik, “erakustaldia” eman nahi izan dute. Baita lortu ere: Biarritz hiria setiatu dute, kostaldeko herriak eta errepideak hustu dituzte eta bake itxura eman.

Iragan berri garai gatazkatsu bortitzean, ertzainak Zipaio izen gaitzesgarriaz deituak ziren. Zipaio “kanpotarren aginduak betetzen dituena” da. Bake garaian ere bai?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA