Musika amaituko denean
2007ko apirilaren 19an egin zuen Katebegia honek lehenbiziko begi kliska: Krisia, utopia, zirrara eta ikara artean, politikarien jokoa nagusi Frantziako kanpainan lerro-burupean. 2020ko apirilaren 30ean, berriz, arrazoiak arrazoi, bere azkena egin du: Enegarren astea konfinatuta Hendaian: Musika amaituko denean leloak eta musikak lagunduta. Konfinamenduaren lehen astean, Amaiera baita Hasiera idatzi nuen. The End kanta mitikoa ekarri nuen, The Doors taldearen eskutik, Jim Morrisonekiko...
Read MoreEnegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
Lapitzen gaua PLAY Zure amodioa hazi egin zen, giltzarrapoak barrutik izututa, zure begirada ezagutu genuen, zure begietan bihotz baten taupada ikusi zuenaren begiradan. Claudia, jakin ezazu… ez zaude bakarrik, ez zen alferrikakoa izan, zure isiltasuna ez da egiazkoa, zure...
Read MoreBURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
Ispilatzea PLAY Oso ispilu eder polit bat Eduki dut apaingarri Etxetik irten ta sartu orduko Komunera larri-larri Ezin begiradai uko egin Biratzen naiz maiz, sarri Zergatik ezarri zaizu nire Logelako sarrerari? Parean dudan neska gaztea Izan da nire euskarri Zatitu nintzen sasoi batean Osatu nindun goxo, adi Bera ordea ezta ohartu Nahi dutela zaurgarri Zenbatetan begiratu eta Zein gutxitan ikusgarri Ezin zurekin ezta zu gabe, Zergatik uko ta nagi? Bide luzea...
Read MoreVI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
Aldaketarik aldaketa PLAY Larru berrituz dator, sugegorri hori, ilea urdindu zaio atso zaharrari. Egunik egun datoz egunak aldatuz, biharrak gaurtzen eta etziak atzotuz. Eguzkiak badoaz hilargiak heldu eguna amaitzean gaua da zabaldu. Itsasoan gorata behera mareak, bidaztiak...
Read MoreHodei zuri bat (Joanari)
(1) Hodei zuri bat (2) PLAY Bizitza badoa eta badator, xaloki… –alaba hori! Haizeak desegiten duen harilkoa lez… badoa, xumeki… Aktoreak gara batzuetan Ikusleak besteetan… Besterik gabe… …ezer ez bagina bezala, bizitzak jokoa ematen eta kentzen digu. Olatuak emeki heldu dira, eta fini da Eta, agian, gu garaitzen uztean, berriz hasten da Hondartza maiteminduak ez daki beha egoten luzaz Zabaldu lasai besoak, ez kasurik egin, gaur uraren oldea geldituko...
Read MoreBURUtaPENAK: Konfinamendua, Euskaraldia eta bertze (XVIII)
Euskaraldia Olerki herrikoi edo bertsuen esaldia Sentipenen arabera beti dago aldia Leihotik so triste dago gaurko eguraldia Bainan alde baikorretik jartzeko etxealdia Gure hizkuntzak izan dezan behar duen loraldia Etxetik indartu zagun aurtengo euskaraldia. https://blogak.argia.eus/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/sites/44/2020/04/23-abr.-17.02Euskaraldia.mp3 Txe (Joaquin...
Read MoreBURUtaPENAK: Korona dirusa? (XVII)
Iñaki Murua bertsolariaren Korona dirusa? artikuluaren ondorioa da bertsoa: Korona dirusa? PLAY (Amaiurko Pellok abestua) Garai batean izan omen zen Tifusa aurrekoen ahazkarri Korona Birusa zaharren egoitzetan ja herio-busa guraso eta haurren egungo inklusa ihautez mozorrotu direnen dirusa! Iñaki Murua Neurria: hamarreko txikia. Doñua: Agur sagar beltzaran... Xabier Amurizarena, Anje Duhaldek abestua. * * * Artikulua jaso eta honela adierazi nion: Egun on Murua...
Read More(Des)ilusiozko paperak
Disoluzio agiriak Jose Luis Otamendi Susa, 2019 [Proemio] Antzerki munduan menturatu nintzen behiala. Poetaren ikasle antzezle gai gazte bat mintzo da hemen: – “Ze, Otamendi? Tipo aparta…”. “Irakaslea… indio eta bakeroetan ibilarazten gaitu ikasgelan”. Urte batzuk geroago, berriz, poetaren lagun poeta baten mintzoa: – “Oto. Ostia! Azpeitian zinegotzi hasi ere!”. Ulertu nion lagunari: –...
Read MoreBURUtaPENAK: hitz guztien azpitik eta txapa guztien gainetik (XVI)
– Koronabirusaren berri izan nuenean, hasieran, Txinatik zetorrela, Pedro Sánchez salbatzera zetorrela pentsatu nuen ironiaz. Kataluniako krisiaren zurrunbiloan ari zen espainiar presidentea, Quim Torra lapa-belartsua soinetik ezin kenduz. Ironia ez da beti osasuntsua. Covid-19 delakoa zorri-belarra baino itsaskorragoa bihurtu zaigu eta. Sanchezen eta Urkulluren bisaiak ikusi besterik ez duzu. – Arrazoitzeko ahalmena dudanez geroztik, lehen aldikoz, “ETA akronimoa” desagertu da...
Read MoreBURUtaPENAK: Lagun maiteen katebegiak (XV)
“Baina, izatez, eta batez ere, etsaia ere guztiz osoa da. Birusa gu guztiengan egon daitekeelako. Ikusi gabe, kontziente izan gabe. Jada ez da beharrezkoa politizatua izatea arerioa izateko, ez da beharrezkoa erlijio minoritario batean sinestea ere, azal kolore bat izatea, sexu susmagarri bat edo klase arriskutsu batekoa izatea. Presidentziatik etxe garbitzaileraino, herritar guztiak dira susmagarri. Orduan, bai, segurtasun-doktrina berri bat jaio da, nazionala eta nazioz gaindikoa: ia...
Read More
Iruzkin berriak