Nafar
… Nafar hori eta ni.
Abenduaren 6a: “La Constitución no, La Contribución esan zidan Maria La Cordobesak” egun hartan. 14:00etan iritsi nintzen Donostia Ospitalera. “Maria goiko solairura eraman dute” esan zidan amak. “Kimioa ematera” haren bilobak, Nagorek.
Nagore neska –emakume jada– lerden morena goapa. Andaluziar euskaldunaren nahasketa paregabea.
– Zarauztarra, beraz?
– Bai, eta zu?
– Niri zailago zait esaten… Urretxuar-zumarragar sortzez… Gurasoak berriz nafarrak… Hendaian bizi naiz.
– Ondo, ezta?
Iraganean askoz gehiago katramilatzen nintzen nire identitatearen edo jatorriaren berri ematean. Esate baterako:
–Hendaian bizi naiz, baina izatez urretxuar-zumarragarra naiz –batzuentzat bitasun hori ezinezkoa bada ere–.
– Zumarraga edo Urretxuko zein baserrikoa?
– Ez motel, ni farolak baino kaletarragoa nauzu.
Aita Lizarrerrikoa nuen, ama Sakanako Lizarragakoa da, laborantza mundukoak. Ezkondu eta fabrikara etorriak. Nafarra ere banaiz neurri batean… eta abar, eta abar…
Behinola Argiako iritzi sailerako artikulu-eskaera egin nueneko pasadizoa da hurrengo hau:
– Zer gisa Nafarroa aldean?– diosala egin nion telefonoz.
– Eta zuk?– erantzun zidan bestaldean zegoen Nabarraldeko kideak.
Banuen Iruñea aldean galdetzea, baina ez nintzen zoli ibili. Pistolet halakoa ni!
Hara egun zer pentsatzera heldu naizen:
Haurtzaro eta nerabezaroan, Jesukristo, Xabierko Frantzisko edota Loiolako Inazioren doktrinak hastiatzera bortxatu ninduten –esateko modu bat da–.
Gaztaroan aldiz, Marx edota Maoren doktrinaz lepo bukatu nuen. Konparazione, behiala Zazpiak Bat ginen, eta bat-batean, Lenin edo Stalin-en akolitoek –esateko modua da– Seiak Bat garela deliberatu zuten. Edo Iparraldea ez dela termino egokia Bidasoaz gorako euskal lurraldeak izendatzeko diote orain. Besteak beste.
Helaroan berriz, Antso Nagusien eta Antso Azkarren doktrinak aintzat hartu bide beharra daukagu –esateko modu bat da–.
Portzierto, errege azkar jakintsu haiek guztiak euskaraz mintzo al ziren? Euskaraz gobernatzen edo agintzen ote zuten, bederen? Galdetzen dut, eh! Barkatu ezjakintasuna. Historiaz ideia zipitzik ez daukat, eta bestelakoez ere hutsaren hurrengoa naiz. Baina, joder, doktrinaz lepo-lepo eginda nago. Doktrina antzina, doktrina atzo, eta doktrina gaur.
Tori doktrina, doktrina eta are doktrina gehiago. Orain denok nafarrak gara. Otoi eta arren, utzidazue naizena –edo izan nahi dudana, bederen– nik erabakitzen, koño! Barkatu, hara! esan nahi nuen.
Bref: garai batean, erdi-nafarra nintzela esaten nuen. Orain hori ere ez!
Zer haiz zen ,begirazak hire dni,ea zer nazionalitate daukak jarrita .Hori da inposaketa.Nafarroako hire ausnarketa benetan exkaxa dek(lotsagarria eta penagarria).Aldizkari honetan beti nabarralde kuestionatzen baina sekula ez entrebista bat.Nazka,nazka,nazka,nazka,nazka aginda nago posmoderno exkaxekin(doktrinak elizan).Historia ez dugu behar euskaldunok,lasai españolak jarriko digute eta (orain arte bezela ).
Aupa Jexux,
Neronek, gogoan dudala, gutxienez elkarrizketa bat egina diat. Eta berriz ere egiteko gertu. Izan ongi.
mikel asurmendi
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2015/tomas-urzainki-ibarretxe-planak-ez-du-gure-nazio-genozidioa-azaltzen
Aupa Mikel, nik ere etzekiat zipitzik historiaz, eta are gutxiago galtzaileen historiaz, irabazleek kontatzen ditekenak zeukak altaboza beti eta.
Galderak egitea ondo zegok, egiteko moduak dituk ezberdinak. Iraingarri izateraino.
Ez nauk Nabarraldekoa baina entzun diat haien hitzaldiren bat edo beste, eta etzieat entzun errege haiek “azkar eta jakintsu” zirenik esaten, ez behintzat besteak baino gehiago (baina ezta gutxiago ere e!!??). Etziet entzun erregeen aldeko hitzik. Etzekiat euskaraz ba ote zekiten ere, (baietz pentsatzen diat baina esan bezala etzekiat zipitzik ere) seguruenik garaiko noblezia edo gizarteko (ustezko)goi-malaren modako hizkuntza erabiliko ziaten (frantsesa?).
Baina nabarraldekoei bai entzun izan zieat euskara huala herriaren hizkuntza, testuek, toponimiak etab. frogatua gainera. Administrazioko kargudunen batek euskara ez jakiteagaitik nolabaiteko konstantzia dagoen lehenengo protestak Tuteran izan hituala eta Castillaren inbasioa eta gero. Garai hartarako gizarte antolakuntza aurreratua geneukala eta beste lekuetan ez bezala, erregeak ezin zuela herriaren baimenik gabe edozer gauza egin. Noski gauza txarrak ere izango zizkian erreinu hark, baina badakik politenarekin geratzen gaituk beti…(Alde negatiboa etsaiak aterako dik, ez hadi kezkatu…)
Nabarraldekoak,inbasioez defendatzeko sorturiko erreinuaren (estatuaren) independentzia, armen indarrez kendu zigutela esaten ari dituk,(eta hori baieztatzeko zer froga zeudeken esplikatzen…) eta gero ezpata lepoan jarrita, “boluntarioki” atxikutu omen gintuala Castillari.
Jakitea txarra ote dek ba?
Hori jakinik, norberak pentsatu eta erabaki dezala zer den edo zer izan nahi duen. Baina topikoa izan arren, nondik hatorren edo zer eta nola iritsi haizen honaino jakin gabe, zer eta nola erabaki dezakek? Gauzak ez dituk hutsetik sortzen.
Eta…zergaitik erabaki behar duk ba!? Izan hadi eta kitto! Izan hadi haizena edo izatera bultza gaituztena!Ezjakinok pozik bizi gaituk!
Norbaiti entzun izan zioten bezala, behin inbaditua eta garaitua izan hinteke, baina memoria lapurtzen baditek bigarrenez eta behin betiko garaituko haute.
Beste batzuek ez ditek zer izan nahi duten erabaki beharrik, dituk eta kitto!
Kantuak zioken bezala “… alde batera nahiago nuke ez banintz hemengotarra…”
A! Eta ezagutzen ez hauten arren, eztiat sinesten, herorrek ere, hutsaren hurrengoa haizenik pentsatzen dukenik. Hik eginiko elkarrizketa politak irakurri dizkiat nik!
Segi ondo!
Kaixo, Aihert
Eskerrik asko hitz hauengatik. Estimatuta benetan.
Segi ondo hik ere!
m.a.