Katebegia
Hasiera » (C)politika » Gogoratu nahi d(it)ut
Mar24 4

Gogoratu nahi d(it)ut

Atalak: (C)politika, (E)gizartea

Ezina ekinez –egina–, elkarri ekinez –sortua–

Ezina ekinez –egina–, elkarri ekinez –sortua–

Martxoak 21 dauka egun –izan zuen irakurle–. Udaberria heldu zaigu. Idatziko dudanak ez du urtaroekin deus ikusirik ordea, joandako pertsonekin baizik. Efemeridetara jo dut oharkabean.

Udaberria iritsi da eta joandako pertsonak, irundarrak berauek –izatez edo nahimenez– gogoratu nahi ditut. Joan doazen –balizko beste mundura– lagunak triste uzten gaituzte partitzean, baina neronek pozteko idatzi eta oroitu nahi ditut haiek. Alaitasuna dakar-eta udaberriak.

Joandako azkena Patxi Zapiain izan da, martxoan. Urtarrilean berriz, Gregorio Arzak joan zen. Orain hainbat urte jada, Julen Lekuona joan zen: 2003ko uztailean. Lehenengo bien partitzearen berri prentsaren bidez jakin nuen. Aitortu beharra daukat, ez nintzen hurbildu euren elizkizunetara eta agurrera.

Biak izan ditut gogoan. Patxi eta Gregorio ezezik, Julen ere bai. Gorazarre egin nahi diet orain eta hemen. Eta bidenabar, gutxi-asko ezagutu ditudan lehen bien seme Markos eta Joni, baita Jonen amari, Maria Luisa Rekalderi, besarkada bana igorri.

Ezina ekinez –egina–, elkarri ekinez –sortua–

Ezina ekinez –egina–, elkarri ekinez –sortua–

Hamalau urte inguru dira Irunera  iritsi nintzela, Hendaiatik Irunera iritsi ere –nondik nora zehaztu aldera–. Izan ere, aurretik beste hainbeste urte bizi bainituen Santiago edo Pausuko zubiak ezin iraganik. Bide berriak urratu beharrez, Irunero ezagutu nuen lehenik, eta bidez bide Irungo Elkarri ezagutu ere. Besteak beste.

Julen, Gregorio eta Patxi ekimen hartan ezagutu nituen: Elkarrin. Agenda zaharrak arakatu ditut, baina ez ditut aurkitu Elkarri osatu zuten beste lagunen izenak. Buruz ari naiz: Jon Arzak zegoen, Enrique eta Martin heldu zaizkit gogora. Borrokan ari naiz memoriarekin: irakasle den Urkijo gogoratu zait, aldiz, irakasle emakumezko baten izena ahantzi dut. Bazegoen ere, Julen, Gregorio eta Patxiren belaunaldiko bat, 1936ko gudaria, txapela janzten zuen abertzale kartsua.

Gogoratu nahi dut, ez ahanzteko. Gogoratu Julen, Gregorio eta Patxirekin  –gainerako guztiekin batera– ekiteak asko irakatsi zidala. Elkarri ekin genion. Egungo garaiak zailak badira, ordukoak ez ziren errazagoak. Ordukoak esperantzazkoak ziren, esperantzak lotzen gintuen lan isil eta xumean.

Kritika latzak jasotzen genituen, gatazkaren  muturretatik gehienetan. Kritika latzenak, batzuetan laidoak, hurbileko muturrekoengandik jaso ere, “etxeko”en aldetik alegia. Horiek izaten dira mingarrienak.

Ezina ekinez –egina–, elkarri ekinez –sortua–

Ezina ekinez –egina–, elkarri ekinez –sortua–

Garai hauetan berriz, latzak –eta esperantzazko– garaiak hauek ere, Julen, Gregorio eta Patxiren begietan –eta ekintzetan– ageri ohi zen esperantzazko distira gogoratzen dut.  Geroago, Elkarri haren eskutik Lokarri sortu zela gogoratu nahi dut. Eta gogoratu nahi dut ere, muturreko haiek, “etxekoak”, Lokarriren eskutik Sortu(ko) dela.

Julen, Gregorio eta Patxiren esperantza bizirik atxiki nahi dut. Joan diren guztien gorazarrez, eta herri honi zor zaion duintasunez ekinez. “Ezina ekinez –egina–, elkarri ekinez –sortua–”.

P. S. : Apirileko Irunero aldizkarian agertuko da (193. zenbakia).

4 Iruzkin

  1. Paul | 2011-03-27 at 19:24

    Benetan, eskerrik asko Mikel! Artikulua oso unkigarria da eta Patxi, Gregorio eta Julenek merezi dute. Egindakoak bere fruituak eman ditu, bere eta beste pertsona batzuen ahaleginari esker.

    Besarkada bat

    Reply
  2. iñaki | 2011-03-29 at 13:23

    Joxemi Urbistondo dugu abertzake kartsua… benetan eskertzekoa oso urbileko pertsonekin oroitu izana eta egungo egoerarekin egindako lotura, itxaropenez beterikoa. Bake eta Olatu On! zuri, Mikel!

    Reply
  3. mikel-asurmendi | 2011-03-29 at 13:54

    Kaixo Iñaki, Jon-en anaia al zara? Edota zu zeu ere ahantzi ote zaitut?
    Joxemi Urbistondo, horixe bera. Bizi ote?
    Urbistondori entzutean esaten nioan nire buruari: “Lasai, Mikel, honen ondoan joanez gero ez abertzaletasunari ez borrokari ez diok uko eginen, ez horixe!”.
    Besarkada Iñaki; eta goraintziak Jon eta gainerakoei!
    mkl

    Reply
  4. iñaki | 2011-04-14 at 7:40

    Aupa Mikel, bai Jonen anaia naiz, ez dugu elkar ezagutzen ze ni Hondarribian bizi eta jarraitzen dut Lokarriren ahaleginetan. Joxemi gure artean dugu baina gaixorik etxetik mugitu gabe.
    Besarkada
    Iñaki

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA