Xala, Xalbador gogoan
Atzo Zumaian bazkaldu nuen, Justa tabernan. Taberna herrikoia. Erribera kalean. Primeran edukiz eta prezioz.
Udal ordezkariak aukeratu berriak izan dira Zumaian, hurrenez hurren hauexek: Bilduko 6 zinegotzi, EAJko 5, PSE-EEko 1, Aralarreko 1.
Bazkaltzen hasita, albisteak lagun, ondoko hiru lagunen jarduna zabaldu zen jangela, ozen zabaldu ere.
–“Qué le pasa al francés? (Yves Salaberri, Xala)
–¿A quién?
– A ese, el francés, a Sala, al pelotari?
– Ahora les da por llorar en público.
– Tranquilo, seguro que ese le llama a Sarkozy y sulucionao!
Nagusiarekin trukatu nuen begirada. Serio gizona. Disgustuko keinua sumatu nion, eta pentsamendua asmatu ere bai. “Tontolapikoa… Utzak, utzak, bezeroak beti arrazoi”.
Urepeleko artzainaren odolaren mintzoa borborka jalgi zitzaidan, odola eta mintzoa: “Espainolak eginak gira joan den aspaldian!
Kaixo, Mikel:
Hire pasadizoari heldu eta aprobetxatuta, nik ere zerbait idatzi nian Urola Kostako Hitzako “Bostekoa” atalerako, eta bidezkoa iruditu zaidak horren berri ematea.
Ikusi nahi baduk, hemen daukak:
http://baleike.com/blogak/ateki/2011/06/24/zer-gera-gu-nor-gera-gu/
Mila esker eta ondo segi!
Kaixo Imanol,
estimu handiz,
Ez adiorik!
mikel