Abertzaleen arteko akordioaz
Iragan osteguna zen, “ETAren amaiera”. “Hitz egin eta konpondu” izenburuak daramatzan 2.296 zenbakiaren azala lantzen ari ginen Erredakzioan.
Ohi bezala, gai nagusiak eta azalean –edo portada– joan zitezkeen gaiak hizpide genituen.
Bake Konferentziaren ondoko ETAren agiria zetorren susmoa mahai gainean “zebilen”.
Artean, “Euskal subiranotasunaren aukerak” izenburuko Larrun aldizkaria ARGIAren portadaren aukeren artean zegoen.
Francisco Letamendia eta Juan Jose Alvarez (3. orrialdean) solaskideen argazki oinean honela idatzi genuen: “Bake konferentziaren oihartzunak entzuten zirela itxi genuen Larrun”.
Portadarako titularra, besteren artean, hauxe atera genuen: “Abertzaleen arteko akordioaz”.
Ostegunean iluntzean susmoa gauzatu zen.
Aipatu azala eta erreportaje berezia osatu genituen asteburuan.
Astebete iragan delarik, han-hemenka ibili ondoren –igandean Gipuzkoako gailurra (Aizkorri mendizerra) zapaltzeaz beste–, normaltasunera itzuli izanaren susmoa hautematen dut.
Hautematea beti da norberaren sentsazioa, noski. Neronek, handi-handika, “Iragan eta gero hurbilari soako sorta” idazkiaren perspektibatik, hona hauteman ditudanak:
1. Lizarra-Garaziko Akordioa ezagutu zenean egundoko poza eta zirrara senti nituen nire inguruan –harrez geroztik ere egundainokoa–.
2. Anoetako Adierazpena eta Loiolako elkarrizketak gauzatu ziren garaian, poza bai, baina zirrara… Zirrara ez hainbeste. Poz neurritsua.
3. Aieteko Adierazpenaren eta ETAren “ETAk behin betiko amaitu du borroka armatua” dioen agiria ezagutzean, berriz, poza bai… baina poz unatua.
“Abertzaleen arteko akordio beharra” leloa gorde dut.
Iraganak iragan, geroak erranen!
abertzaleen arteko akordia pnvk lehertzen du, bere alderdi interesak leheesten dituelako, eta ppsoekin hobeki dohakiolako, bai bozken emaitzetan, bai podere gunek artzekotan; hortaz pnv dugu erlazio horreri uko egiten diona