Katebegia
Hasiera » (C)politika » Nicolas Sarkozy Frantzia kontserbadorearen errege berria
Mai07 0

Nicolas Sarkozy Frantzia kontserbadorearen errege berria

Atalak: (C)politika

Nicolas Sarkozy

Nicolas Sarkozy

Frantziako presidente berria iragarri bezain laster, errege-erreginen antzeko jarraigoa izan zuen Nicolas Sarkozyk. Boétie kaleko Gaveau antzokira iritsi aitzin, minutuak eta minutuak eman zituen Parisko karriketan barrena, kabalkadan. 20:30etan azaldu zen bere jendearen aurrean. Ordu erdi bat lehenago, bozkatzeko bulegoak itxi bezain laster, Ségoléne Royal –beste frantziarrek amestutako erregina– Maison de L’Amerique Latine-n mintzatu zen. Txanpon bereko bi aurkiak: nahigabea eta loria. Itxurek estaltzen zuten bakoitzaren barne prozesioa.

Suspensea islatu zuten Frantziako telebistek, igande gauean, bozkatzeko bulegoak ixteko ordu bat falta zelarik. Itzela zen Frantziako presidente berria ezagutzeko jakinmina. Bi hautagaientzako suspensea itxurazkoa zen, alta. Royalek bazekin ordurako galtzailea zela, baita Sarkozyk V. Errepublikako seigarren presidentea.

Suspensea eta ilusioa

Frantzia krisi larrian dela esan ohi da. Ezin esan ordea, demokrazia krisian dagoenik. Hauteskunde hauetako bi itzulietan boz emaileen %85ak parte hartu du. Errepublikak arazo handiak ditu: Europan integratzea, enpleguaren eta etorkinekiko politika… besteak beste. Demokrazia sistema sendoa da, ordea, eta frantziar hiritarrek hautagaiaren kontserbadorearen alde egin du.

Sarkozyren eskuinak 19.000.000 boz erdietsi du (%53, 06), Royalen ezkerrak 17.000.000 (%46, 94). Royal Frantziaren aldaketaren ikurra zen. Alabaina, bitxia da, presidente kontserbadore berriak aldaketa hitza erabili du lehen diskurtsoan, Frantziarentzako aldaketa iragarri du. Royalek berak presidente berriaren diskurtsoa erabil zezakeen –nik uste– bera aukeratu izan balute.

Aldaketa gauzatzeko erreforma aipatu du presidente berriak. Sarkozy Gobernuko kide izan da luzaz, baina ez du erreforma bakar bat gauzatu. Kontserbadoreen abilezia, antza, dena mugitzea da, deus ez aldatzeko. Politika ilusioen jarduna da eta aldion gainera, ilusioa eta suspensea uztartzen dira.

Ezkerraren ilusioa eta suspensea

Suspensea kontserbadorek mantendu ohi dute, zerbait aldatuko den ilusioa piztuz. Artean, ezkerra mundua aldatuko duen ilusioarekin bizi da. Ahuleziatik ateratzeko balore eta estrategia berriak behar omen ditu ezkerrak. Horrela diote behintzat, Royalen ezkerrera dauden PSko kideek. Sistema, sistema demokratikoa eta kontserbadorea, sendo dago. Krisia ezkerrean dago. Ezkerra dago krisian. PS krisian dago, baita ezkerreko gainerako alderdiak ere. Ségolène Royalen ezkerrak, zentroa irabazi nahi duen ezkerrak, porrot egin du.

Asanblea Nazionalerako bozak

Zein da datozen ekaineko Asanblea Nazionalerako bozetan eskuinaren alternatiba? Royalek entseiatu duen zentro-ezkerreko aukera edo ezker-ezker aldeko askotariko ezkerra? PSko idazkari nagusia François Hollandek ditu hitza eta zeregina. Bere etxean dago suspensea.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA