Katebegia
Hasiera » (B)literatura » Kirmen Uriberen euskalduntasuna
Abe21 0

Kirmen Uriberen euskalduntasuna

Atalak: (B)literatura

Literaturaren (h)egian… ibilki, literaturaren barnea eta kanpoa bereiziko nituzke.

Kanpo edo estra-literatura hizpide, honatx Argiako Kirmen Uriberekin elkarrizketak utzi zizkidan kontuok.

Aldez aurretik, ekar ditzadan Kirmen Uribe literatura egilearekiko aurre-juzkuok:

– Kirmen Uribe idazlea bilakatu zen –edo genuen–, artean libururik publikatu gabe.
– Neronek Bitartean heldu eskutik liburuan poetaren ahotsa ediren nuen.
– Bilbao-New York-Bilbao nobelan berriz, poetaren ahotsa ez zela nahiko nobelarako idatzi nuen.  
– Bilbao-New York-Bilbao  nobela kari, egin zitzaizkion “kritikak” ez zituen onartu, eta gainera horietakoren bat publikatzen galarazten saiatu bide zen. Hala omen edo ei.
– Boterearen (h)egian eta ertzetan ibili zen:  (…)

Elkarrizketaren ondorengoak:

– “Nobelagile onak poeta ona ere badu bere barruan” dio Uribek. Berbarako, Anjel Lertxundi eleberrigileak ez du behin ere poesia idatzi. Anjel Lertxundik Komatxo artean 1 Elkarrizketa literarioak liburuan azaltzen du zergatik ez duen poesia idatzi.
–  “Euskal literaturan nahi zaitugu” esan diote idazle “lagunek”. Literaturaren (h)egian ibili ez ezik, politikaren (h)egiaren bila ari dira eta. Adiskidantza eta bake garaia heldu da.  Mintzaleku politikoetan ez ezik, literarioetan ere –leku ezkertiar eta abertzaleetan– antzematen da hori. Hots, prest gaude laprast egin eta arerioaren (etsai izatetik arerio izatera iragaiteko prozesuan) (h)egietan amiltzear egon zena gure taldera biltzeko… onartzeko!
–  Uribek berebiziko urratsa eman du jada “Sakon-sakonetik naiz euskalduna, nire hizkuntza, nire kultura, nire jatorria zaindu nahi ditut” aitortu ostean.

Gero gerokoak:

Kirmen Uribek bere euskalduntasuna –niri– argitu ostean, honenbestez, Mussche nobela (Susa) irakurtzea dut eginkizun, literaturaren barneaz idazteko berriz ere.

Kirmen Uriberen Mussche

Kirmen Uriberen Mussche

 

 

 

 

 

 

 

Artean, Koldo Izagirreren Nire euskaltasuna poema lagun geratzen naiz; Imanolen ahotsean.

Nire euskaltasuna baso bat da,
eta ez du zuhaitz jenealojikorik.

Nire euskaltasuna dorre bat da,
eta ez du Alostorrerik.

Nire euskaltasuna bide bat da,
eta ez du zaldizkorik.

Nire euskaltasuna lore bat da,
eta ez du aldarerik.

Nire euskaltasuna itsaso bat da,
eta ez du almiranterik.

Nire euskaltasuna liburu bat da,
eta ez du sotanarik.

Nire euskaltasuna mundu bat da,
eta ez du Amerikarik.

Nire euskaltasuna bertso bat da,
eta ez du txapelik.

Nire euskaltasuna pekatu bat da,
eta ez du mea-kulparik.

Koldo Izagirre

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA