Memoriaz II (Gabriel Arestiren omenez)
Gora ta gora beti Oskorri taldearen Gabriel Arestiren omenez diskoko kanta da. Arestirena da letra. Hitzak entzutean, zerbait arraroa egiten zaizu.
Kantarekin gogoratu naiz “Industria Ipar Euskal Herrian” erreportajea lantzean.
Alegia, zergatik Lapurdi hizpide izan, tankerako gaia lantzean edota kanta bihurtzean?
Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi.
Demagun honela entzuten dugula kantua:
Gora ta gora beti,
haik gora Euskadi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi.
Logikoagoa da pentsatzea Gabriel Arestik Euskadi idatziko zuela, ezta?
Memoriaz ari garen garai hauetan, gaur egun sinestezina dirudiena gertatzen zen frankismoaren eta diktaduraren garaian. Egungo demokraziaren paladin batzuek bestela sinestarazi nahi diguten arren.
Hor duzu kantua. Hor duzu letra ere. Nik zentsura hura apurtu aldera Euskadi hobetsi dut Lapurdiren aldean. Badago Lapurdiren ordez Euskal Herria hobesten duena. Niri berriz kirrik egiten dit belarrian.
Zer diozu zuk?
Ah, eta bidenabar, Gabriel Arestik kantaren letra idatzi eta ia 40 urtera, Industria Ipar Euskal Herrian zertan den ezagutzera gonbidatzen zaitut.
Gora ta gora beti,
haik gora Euskadi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi.
Gorantza doa agudo kapitala
eta Euskadi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala,
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala!
Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable
euskaldunon jornala.
Munduan ezin bizi daiteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen oiloa
ez da postre formala.
Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera
hortxe bere itzala.
Jabeek dute kontzientzi zabala,
kaskatu dute gure lurren azala,
baina Euskadi ez da hain zerbitzala;
burruka garbian dago
hori da printzipala.
Agur, Mikel:
Bi gauzaño nahi dautzut salatu.
Bata, nulaz aldatu den urteotan guziotan Euskadiren erran-nahia! Garai hartan, eta gerokotxoan ere, Euskadi erran edo idatzi eta jendeak zazpi herrialdeak erran nahi zituen; Euskal Herria elea antxu ez zuten ibiltzen. Euzkadi ere zinez zabaldurik zegoen. Erdaraz mintzo ere erraiten zuen jendeak Euskadi. Zena zen, orai ohartu niz garai hartan jendeak artean Euzkadi ibiltzen zuela, Euskadi gerora zen jinen. Lan ederra egin dute Espainian agintariek eta kazetariek, baita Vascongadetako eta Navarrako agintariek eta kazetariek orai Euskadi hiru izan dadin, eta antxu biga izanen ziren Araban UA garaile agituz gero.
Bata horixe zenuen, honatx bertzea, berau galde gisa: Kantore hau ez zena Los 40 principales deitu zerean nagusi bolada batean? Baiezkoan niz.
Barka sobera izkiriatu badut.
Ez adiorik eta osagarri on.
V.
Agur harzara:
Halaxe agitu bide zen, baina Niko Etxartek kantaturik. Amen-omenka ari niz. Kasu mikorik ez egin, gero.
Bertzaldi bat artio.
V.
Kaixo Vicent,
Eskertzen dizut testua.
Bestalde, egia erran, ez dizut guztiz edo ontsa endelegatu salaketa niri egiten didazun edo orokorra den.
Galderari arrapostua: Ez dakit, baina hala izan liteke edo izan zatekeen!
Dena den, osagarri on, baiki, eta esker mile!
mkl
Agur, Mikel.
Orokorra zen salakata edo zena zelakoa; pentsaketa hasi eta hori guzia gogoratu zitzautan. Eian ez nizan asegarri agitu, bai baitakit asegarri xamar banizala, izan. Ondikotz!
Milesker aunitz eta Aste Santu likits on, to!
Vicent.