Julio Villarri esker eta estimuz
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}
Luesiatik Rodellarerako txangoa (Zaragoza-Huesca)
(2013ko maiatzaren 1eko astean)
Julio Villar (JV) izena salbu, mendi ibilaldi honetako lagunen izenak anonimatuan geratu dira. 2013ko maiatzaren 27tik ekainaren 4ra bitarte, Zaragozako Luesia herritik Huescako Rodellar herrira egin genuen txangoaren kontakizuna duzu. Esperientzia narratzea baino bizitzea gomendatzen dizut, hala ere. Berau deskribatzea antzu izan daiteke eta, hein batean.
Julio Villari ikasitakoari buruzko pasadizoren bat konta nezake, baina berau desitxuratzeko uzkur nauzu. Adibidez, besteak beste, agintariek edota boteretsuek naturarekiko duten jokabide tamalgarriekiko bere sumindura azaldu nezake. Kontakizun horiek baina, pasadizo eta pentsamendu ederrak itsustuko baino ez lituzkete egingo. Ez da hori xedea, ez kontua ere.
Edonola den ere, izenak izen, Xanti lagunarena ezin aipatu gabe utz. Berak egina baita ondoan duzun erreportaje grafikoa. Zinez ederra eta estimagarria.
Lagunen besarkadak gogoan, osasuna eta ekin!
Sos del Rey Cátolico- Biel (2013/04/27)
Sos del Rey Cátolico herrira heldu gara. Paseo aldia egin dugu. Haize hotzak jo ohi du sasoi honetan. Elizara hurbildu gara, goi aldera, bertatik horizontea agerian. Elizan sartzea kobratu nahi digute. Uko egin diogu sartzeari. Herriko etxeko fatxada ederrak dira, baita ateak eta karrikak ere. Euskal izenen arrastoak daude, tokiko toponimia. Luis García-Berlangak bertan errodatu zuen La Vaquilla filma. Haren estatuaren ondoan pasa gara.
Jendearen oihuak eta zalapartak entzun ditugu, ezkontza baten arrastoa nonbait, petardoen usaina tarteko. Batzuk despistatu gara. Gaztelaniaz dihardugu. “Vamos a un castillo…” esan du norbaitek. Tokiko castilloren bat eta Uncastillo herria nahasi ditut neronek. Uncastillo alboan utzi dugu Luesiara bidean. Autoak aparkatu ditugu parkean. Artzainen gisara, nork bere anoa motxilatik atera dugu eta partekatu. Ondoren, bizpahiru egunetarako anoa motxiletan banatu eta pisua eskerga bizkarreratu dugu.
Biel herrira bidean eguzkia goi-goian. Haize hotza dabil. Negua joan ez den agerikoa. Zelaietako gariak itsasoko olatuak irudi, berdeak dira, berdea intentsua da. Haitzak loratzen ari eta sagarrondoak loretan lehertu nahian. Behiak nonahi. Bidaiako lehen “hotela” aurkitu dugu, bikaina iruditu zaigu: latsarria edo labaderoa. Bizkarrekoak bota ditugu kolpez. Gaua pasatzeko lekua ezaguna jada, herriari bisita egin behar. Taberna bakarrean sartu gara. Antropologia egin dugu: “Con Franco se podía fumar” dio kartel batek. “Frankistak ote?”. Barrikada musika taldearen posterra du ondoan. Gaua latsarrian pasako dugula esan diogu nagusiari. Herritik harago dagoen aterpe berritura joateko gomendatu digu. Ideia aldatu eta bideari ekin diogu berriro ere, beste ordu bateko joanaldia. Arrazoia zuen eta gustu ona. Aterpea txikia eta zoragarria da. Tximinia, mahaia, eta lo egiteko tarima ditugu. Luxua.
Liebre-Salinas Nuevas de Jaca (28/04)
Liebreko aterpera iritsi gara pista txukun batetik. Elur bustia ari du, hamarretakoa hamar minututan hartu eta martxan berriz ere. Pirinio ageri zaigu, elurrez lepo dago, bideko behatokietatik ikusgarri. Juliok (JV bat ireki du) senda berria zabaltzeari ekin dio, maldan behera ezpelez (bog) betetako bidezidorra irekiz. Haiei helduz eta esker goaz, batzuetan ipurdia lur arrasean. Ziztadurak jasan ditugu, leunak. Aurrietan dagoen eliza baten ondora iritsi gara, salbatuak gaude, bidean bide haitz bertikalen artetik igaroz iritsi ere. Flyschak heldu zaizkigu akordura. Ibaiaren ertzean jarraitzen dugu, Salinas Nuevas de Jacara iristear jada. Ibaia hainbat aldiz gurutzatu dugu gaurko “hotelaren” peskizan. Lau aldiz jantzi eta erantsi ditugu oinak. Korta bat aurkitu dugu azkenik. Sua elikatzeko abarrak bildu, sua biziagotu, afaldu eta ohantzera.
Guara- Loarre (29/04)
Pirinioak zuri-zuriak daude. Eguraldia ez da egonkorra. Norabidea aldatzea erabaki dugu. Batzar goiztiarra egin dugu: “Luescun aldera hartu beharrean, Guara aldera joko dugu”. Urtegi handi baten ingurua egin dugu bide. Zaragoza-Somport trenbidean barrena goaz engoitik, ibai ertzetik. Ibiko zuhaitzen artean herrixkak ageri zaizkigu urrutira. Lepo batera heldu gara, muinoz muino, eta Sarsamarcuellora jaitsi: bertako latsarrian bazkaldu dugu. Hezeak eta langarrak ez dute luzaz geratzeko gomendatzen. Loarre-ra jarraitzen dugu kaña bat hartzeko itxaropenez. Astelehena da eta tabernak itxita daude. Herriko aterpea dugu zain. Su bikaina egin dugu.
Anies-Virgen de La Peña Monasterio (30/04)
Ohiko gosari goxoa prestatu dugu: tea, kafea, ogi zigortua olioarekin eta azukrea. Okindegitik pasa gara, abian jartzeko. Behe-lainoaren artean betiere. Paisaiarik ez. Anies-era heldu gara, errumaniar familia batek gobernatzen du herriko taberna. Kañak ez, kafesneak atera dituzte barran. Terrala eta langarra soinean, Virgen de La Peña Monasterioraino igo gara: izanari zor zaio izena. Haitz handi baten barruan dago, patar batetik gora arnasestuka, kobazuloa ageri zazigu paretan. Hamaiketakoaren ordua. Azkar joan da hau ere. Hezetasunak bidea hartzera akuilatu gaitu. San Cristobal ermita aldera hartu dugu, maldan behera, amildegian eraikia hau ere, beste haitzulo batean, zirraragarria hau ere.
Pistara jaitsi gara. Behe-laino artean ailegatu gara ehiztarien bordara. Iritsi ahala lainoa altxa da eta une batez eguzkia erdi ikusi dugu. Ezkur-ondoak daude, haien abarrak sua egiteko egokiak izaki. Batzuk urketara goaz, bestetzuk egurra pikatzen ari direino: su azkarra behar dugu afari oparoa atonduko badugu. Aldion zinez oparoa, zazpi plater dastatu dugu, dastatu eta jan, murtxikatu … Entsalada, salda, espagetiak, hegaluze tortilla, gailetak, txokolate… Zoratzen gaude. Eguzkiak agurtu digu ostendu aitzinetik. Batzuk aterpetik agurtzera atera gara arin-arin. Laino bafada batek kukutu gaitu zerumugara hurbildu ahala.
Arguis- Paradero de Ascaso (01/5)
Goizean goiz abiatu gara behe-lainoan murgilduta, Arguisera doan pistatik segitu dugu. JV berri bat ezagutu dugu, pista arriskutsua eta zaila. Arguis herria agertu da azkenean. Bidaide ezagun bat dugu geure beha, itxaroten, Donostiatik heldu berria. Koldo. Anoa ekarri digu, hondarrekin ari baikinen. Bertako tabernan bazkaldu dugu. Gogotik eta pozik ekin diogu bideari. Lehen aldapa itsusia eta luzea egin zaigu, goia harrapatu dugunean ahalegina konpentsatua geratu da: bide ederrak herri erdi abandonatu batera eraman gaitu: Belsue. Goizegi da bertan geratzeko. Argia eta eguraldia petrala den bitartean, aurrera egitea da lege. Bulta batean “hotelean” gaude. Aiurrietan. Iragan “aberats” baten lekuko: Paradero de Ascaso. Ingurua zoragarria da, zoragarria denez. Ausartenok paradisuko putzuotan bainua hartu dugu. Sartu eta irten. Hamar segundoko astindua. Su eder bat plantatu dugu oraingoan ere.
Lusera-Belsue-Nocito-Used (02/5)
Ascaso ibaian beheiti goaz, haren ibian. Putzu ederrak berriz ere. Bainatzeko baliatu dituzte gauez bainatu ez zirenek: Santa Maria de Belsue elizatik iragan gara Lusera-ra bidean. Herri erdi abandonatua. Basurde taldetxo bat bistaratu dugu. Komuna baten antzeko arrastoak daude, bandera budistak. Astotxo bat arrantza bizian, alta, ez dago inor, edo ez dugu inor ikusi. Goiti ari gara berriz ere. Euriak aurpegien kontra hartu gaitu estu. Nocito-ra iritsi gara eta taberna sartu. Etxe handi bateko saloian gaude, tximinia erraldoia duela. Soina berotu dugu, edo gutxienez lehortu. Barrua ere, kafesne eta magdalenekin.
Abian berriz ere, euri xehe pean, San Urbel ermitan gaude. Lekua aparta da. Liluragarria. Sarrerako eskalonak berritzen ari dira. Barruan sute zirkularra dago. Bertan geratzeko tentazioa piztu zaigu. Motxila astunak bertan bota eta inoizko hotelean geundeke. Ez da gure estiloa, ez zioa… Bideak itxaroten gaitu, euria bidaide. Belsuera iritsi gara. Txakur errari batek hartu gaitu zaunka apalez. Tokia badago, egokia liteke. Asteburuko tokiko bisitari batzuen zantzuak daude, artzainen baten borda erabilia ere. “Bertan geratzea, edo ez geratzea”, eztabaidatua izan da. Julioren iritziz, besteen tokian leku hartzea, profanazioa da. Beraz, aitzina. Used herrira iritsi gara. Frantses batzuek babeslekua eskaini digute etxaldeko atarian. Gaua gainean dugu. Ideia ez da erakargarria ere. Duda-mudetan, aurrera, basora goaz, erreka ondora, bertan plantatu dugu gure “etxetxoa”, el hogar: egurra, sute handia, olanen azpian lo eginen dugu. Afaria prestatu behar. Hara, atertu du! Iluntasuna zerukoa eta gure baitakoa gozamen eta poztasun bihurtu dira.
Bara-Nasarre-Mascún (03/5)
Irten bezain laster oinetakoak erantsi behar izan ditugu. Ibaia parean dugu, aski hazia dator. Ibitik segitu dugu. Ur jauzi zoragarria agertu zaigu tanpez, ausartenak sartu dira, goiza da artean. Bara-ra iritsi gara. Herri berritua da. hainbat txoko berreraikiak ditu. Emakume bat atera zaigu bidera –edo ohiko paseoan ari da?–. Eraztun-erloju bitxi batez aritu zaigu, Tortosatik ekarri omen diote, harro erakutsi digu. Ibaia utzi dugu atzean, oraingoan ibia zubi gainetik igaroz, berehala JV ezagun batetik sartu gara. Julio Vilarren izena irabazi duten pistak dira, otalorez beteta hau. Laster irabazi dugu muinoa, eta Nasarre herria: ermita agertu zaigu gailen. Pirinio ere berragertu zaigu, mendi garaiak elurrak zurituak. Bazkaldu dugu eguzkitan, eguzki printza doiak baina plazerezkoak. Otin herrixka-auzune aldera jaitsi gara. Bi zaldi etorri nahi dute gurekin, jarraika ditugu. Haitz baso bat zeharkatu dugu, mendeetako haitzak dira. Mascún kanoian barrena goaz behera amaigabean, bide harkaiztsua da, zoli eta erne goaz haien artean, arriskutsua baita, eta neka eginda goaz. Harkaitz erraldoien artean ibaira jaitsi gara. Saiak harat honat dabiltza. Haizearen zirimolak lagundurik, ibai ertzean jarri gara, lehen aldikoz suterik gabe, ezta olanazko dendarik gabe: “Zibilizaziora ailegatu gara” dio Juliok. Zibilizazioan bestelako moduek agintzen dute: afaria prestatu dugu eta hotel zelaian etzan. Gaurkoa izar askotako “hotela” da. Infinitua, izarrak desagertzen dira tartean. Goi hodeiak dabiltza. Neroni esnatu naizen aldiro, izarrak goian daude. Zorionez. Urretxindorrek egunsentia iragarri dute. Hori sinfonia!
Rodellar-Luesia (04/5)
Rodellar-rera bidean jarri gara. Harkaitzetan gora eta behera, ibaiaren ibian, amildegien ertzetan. Basurdeen ibilerak gogorarazi zaizkit gureek. Uste baino lehenago heldu gara herrira. Paisaiak laburtu digu bidea. Zibilizazioarekin bat egin dugu: barrankistak, turistak, autoak eta taxiak. Taxiak deitu ditugu. Eurek eraman gaituzte Luesiara.
Luesian gaude. Ez gara naturaz ase baina. Putzu handi baterainoko bidea egin dugu bazkaltzeko. Entsalada ederrak. Eta batez ere eguzkiaz gozatu dugu. Astean hartutako hezetasuna gorputzetik uxatzen lagundu digu eguzkiak. Errepideak itxaron gaitu. Errepide zabalak ekarri gaitu Donostiara.
Apirilak 11 ditu egun, ia urtebete joan da harrezkero. Natura eta lagunak ditut gogoan.
“Ez da zahartzen bide egiten, bideari egiteari uzten zaionean baizik”
Julio Villar bidaiaria da. Bidaiari askea. 50 urte ingurukoentzat ezaguna. !Eh, petrel! liburu gogoangarriaren egilea. Badu ere beste bat argitaratua: Viaje a pie. Mendia nahiz itsasoa ederki ezagutzen ditu. Mendi gidari lanetan jardun du ia bizitza osoan. Oraindik ere, hainbat mendi irteera antolatzen du urtean: udaberrian, udan eta udazkenean.
Txango hau iazko udaberri astebetez egindako mendi zeharkaldiaren kontakizuna da. Egun horietan bizitakoa zaila da deskribatzen. Bidaian barreneko kontakizunaz landa, norberak bere baitan bizi duen barne bidaiaz ari naiz.
Julio Vilarren orpoz orpo noala, hari ikasitako aipu askoren arteko pare bat ekarri dut ordea: “Ez da zahartzen bide egiten, bideari egiteari uzten zaionean baizik”. Julio Villaren bidaietan, ez goaz pertsona handiak edo txikiak. Beste ikaspen bat: “Badaude gorputz handiko eta nortasun txikiko pertsonak, badaude halaber, nortasun handiko pertsona txikiak”.
Mendia edota itsasoa gure nortasunaren izate neurgarri paregabeak dituzu.
Gustura ikusi eta irakurri dut zuek egindako txangoa. Sarritan ibili naiz Juliorekin eta zuen taldeko batzuekin izan nintzen udazkenean. Ibilbide hori nire blogean ikus daiteke:http://blogak.com/ibiltarixanak/pirineotan-udazkenean-juliorekin. Ea inoiz topo egiten dugun Juliorekin.
Aupa Alberto,
Pozten naiz, artikuluak gutxienez irakurle bat izan duelako. Eta aldi berean, zure blogera bidea ireki didazulako. Segi beraz, naturaz eta bizitzaz gozatzen, halako batean bidez bide topo eginen dugun esperantza lagun.
Bidenabar, Julio ikusiz gero, eman goraintziak nire partetik!
Osasuna eta ibili!
mikel
Bideo eta gai harrigarriak ! Posible litzateke ibilbide zehatz bat ukaitea ? Eskerrik anitz.
Txomin, Baiona
Aupa Txomin,
Aupa Txomin,
Ibilbide zehatz ukaitea, bada ez… Ibilaldi hori nik idatzitakoa baino askoz gehiago da, hainbat aspekturi dagokionez, bistan da, eta ibilbidea zehazten ez da erraza, baina, halaber, herriz herri, eta karta eta Google lagun abiatu zaitezke. Hobe, naski, taldean, eta hobeago Julio Villarrekin.
Bon, datozen hambost egunetan nekez, baina luze gabe, halako batean topo eginen dugun esperantzaz, agian azalduko dizut amini bat, esperientzia eta Julio Vilarren ibilmoldea!
Erantzun dizudan desioz, ez adiorik!
mkl