Katebegia
Hasiera » (H)endaika » Libertarioei nire HITZA
Aza04 0

Libertarioei nire HITZA

Atalak: (H)endaika

Akordioek eta promesek kontratua dute uztarri, uztarriak, berriz, soka latzak lokarri

Akordioek eta promesek kontratua dute uztarri, uztarriak, berriz, soka latzak lokarri

Iraila iritsi zen, eta agorril ondorengo lehenengo Ipar Euskal Herriko Hitza (2014ko irailaren 5a) eskuratu nuen. Gogoeta libertarioak eta euskaraz zioen azalean, asteko gai nagusia iragarriz, Euskal Herriko Topaketa Libertarioak erreportajearen kariz. Libertateaz libertitzeko egunak tituluko artikulua irakurri nuen, eta hara, larrazkeneko haize (h)egoa joan ondoren, honako hitzak heldu zaizkit gogora.

Bejondeizuela ETA fenomeno soziopolitikoa sustatu zutenen ondorengoei, agian,
–desio biziz erraten dizuet– libertatea sustatzeko libertimenduzko garaiak ezagutuko  baitituzue. Araiz!

Anartean, honatx fenomenoa delakoa bizi izandako honen zenbait aburu.
Deus aitzin, barka iezadazue, hitzotan militante gogaikarri zaharraren txarkeria kausitzen baduzue.

– ETA baino ATE izan zaitezte. Hots, Euskadi Ta Askatasuna baino Askatasuna Ta  Euskadi gauza ezazue. Gure belaunaldikoak baino zabalagoak izan zaitezte, alegia. Zinez libertarioak izaki, aise ulertu(ko) nauzue.
– Berritu itzazue iraganeko hitzok: “Jarrai”, “Haika”, “Segi” edota “Aitzina”. Nihaurek “militante” aski ezagutu dut, “kide” baino aise gehiago, “engaiamendua” hartu zutenak altruismo engainagarrian erortzeraino. Herria balizko askatasunera  eraman –aurreratu– aldera, pertsona gibelean utziz eta lagaz.
– Iraganean usatutako hainbat hitz xahu dira orainean, usatzearen usatzez zentzugabekoak. Hala nola, “egiturak”, “azpiegiturak”, “aparatu edo gailu”, “tresnak” edota “mailak”. Hitz jargoi eta mordoiloak, herria altxatu aldera, herritarren gogoa hastiatzeraino “apainki” erabiliak.
– Konpromisoa eta libertatea ez dira uztarri berekoak. Akordioek eta promesek kontratua dute uztarri, uztarriak, berriz, soka latzak lokarri. Idiaren eramana astuna bada lohian, itzainaren jarduera antzua eta akastuna.
– “Irabazi, irabazi dugu, odolez eta malkoz irabazi dugu. Irabazi, irabazi dugu, burdinen atzetik irabazi dugu”. “Aberria” eta “nazioa” uztarri berean izaki, aberriak, patriek eta patriak  –sinonimoak ote?– pertsona “tresna” bihurtzen dute, “egituren” eta “azpiegituren” menpekoa. Pertsonak (*) izaterik ez dauka lotuta uztarrian.
–  “La nación es la nación”, halakoxe arrapostua eman zidan –aspalditxo zendu zen–  ezkerreko buruzagi abertzaleak, hegoaldekoak, begi-bistakoa haren mintzoan. Galdera hauxe zen: “Zer egitasmo duzue Fitero, Atharratze, Alonsotegi eta Ataun nazio berean konformatzeko?
–  Lizarra-Garaziko Akordioan jardun zuen Iparraldeko abertzale eta ezkerreko buruzagiak, berriz, “nazio maila”z ari zen bion arteko elkarrizketan. Nazio mailaz  mintzo zen, baina “tronpatu” zen eskalaz, Hexagonoaz ari baitzen nazio mailan aritzean. “Zein nazioaz ari zara?” galdetu nionez, isildu zen zorionez.
– Zenbait buru hainbat aburu. Ez izan jopu, ukan buru. “Herria”k artaburu adina buruzagi du, ez hanka ez buru!

 

P. S. : (*) Mundu horretan pertsonak ez du izaterik. Izatea dauka aberriak, izatea dauka nazioak, izatea dute egiturek ETA (juntagailua) azpiegiturek ETA (juntagailua) tresnek. ETA (juntagailua) hauek, zer nahi duzue esatea, herria jostailu ezdeusa bilakatzen dute.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA