Now!: Happy new year
One: iraganean, autobideetako zubietan: Freedom freedom for the basque prisioners edo antzekoak irakurri izan ditut/ditugu.
Two: Iparragirre kalean (Urretxu) gindoazen, asteburuon, eta Peio Free eslogana irakurri (ge)nuen paskin batean.
– ¿Qué es Free?, galdetu zuen gure artean zihoan adineko pertsona batek.
Three: Euskal Selekzioak eta Kataluniakoak lagunarteko partida jokatu zuten abenduan. Euskal selekzioko jokalarien pankartaren lemak honela zioen: One country, one team.
(Ohar one: Katalan jokalarienak, aldiz, Una nació, una selecció)
(Ohar two: Why?)
Four: Orain (datorren larunbatean, zapatuan, ebiakoitzean…) Sare mugimenduaren euskal presoen aldeko lemaren hitz berba ele nagusia hauxe duzu: Now!
Nork esan zuen: zerk zeinek nork asimilatu gintuen euskaldunok?
Iraganean: omen ei ai atx!: Espainiarrek? Frantziarrek?
And now?
Now!: Happy new year
To already: Euskal Herria / Basque Country
Si eta oui!
To eta no!
Hip hip hurray!
Gora gu eta inperio zaharra!
Gora gu eta ka(la)ka zaharra!
Erantzun onena ARGIAk berak eman dizu
http://www.argia.eus/albistea/crowded-streets-in-bilbao-with-a-silent-cry-repatriation-of-basque-political-prisoners-now
Eta asko poztu naiz ARGIAk nazioartera begira egin duen jauzi honen berri izatean. Izan ere, hemen eta han, Euskal Herrian eta munduan asko daukagu egiteko euskaldunok, herri hau maite dugunok.
Bide horretan, euskarazko jarduna eta ingeles ekoiztutako mezuak uztartu beharko ditugu, eta lau haizetara gure herriaren, hizkuntzaren, kulturaren, ekonomiaren eta sortzen ditugun milaka ekimenen berri eman ahal izango dugu.
Facebook sare sozialean bertan, ARGIA english guneari atsegin dut esan ahal izatea, plazer handia izan da niretzat, zinez diotsut.
Beraz; now, congratulations ARGIA!
see you laSter!
– Où vas-tu ?
– Manzanas traigo!
– And below the door I put a brick!
– Segi ongi!