Katebegia
Hasiera » (C)politika » Legazpi konkistatzailea eta Iparragirre bardoa: bi figura bi herrien ikonografian
Mai11 0

Legazpi konkistatzailea eta Iparragirre bardoa: bi figura bi herrien ikonografian

Atalak: (C)politika

Miguel Lopez de Legazpi, Zumarragako Euskadi Plazan.

Miguel Lopez de Legazpi, Zumarragako Euskadi Plazan.

Bi figura historikoa ageri dira Zumarragako eta Urretxuko ikonografian: Miguel Lopez de Legazpi eta Jose Mari Iparragirre. Lehena konkistatzaile bezala ekarria eta bardoa bezala bigarrena.
Historikoki Urretxu euskaldunago eta euskaltzaleagotzat jo izan da Zumarraga baino. Zumarraga handiagoa da zabaleraz eta populazioz, eta nolabait, nagusiagoa ondorioz. Nolabait hori ere.

Eztabaidarako gaia bada, sikiera. Hona bitxikeria bat:

Zumarragako alkate Mikel Serrano Urretxuko San Martin auzoan jaioa da, eta Urretxuko alkate Oihane Zabaleta Zumarragako Eitza auzoan. Bitxikeriaz harago, gauza arrunta da herri batean jaiotzea eta bestera bizitzera aldatu behar izatea, etxebizitza dela tarteko.

Bi herriok kontrastatzeko bi soslai dira solaskideenak.

Mikel Serrano: Urretxun hartu nuen udal taldearen ardura lehenbiziz, eta orain aldiz, alkate naiz Zumarragan. Zumarraga urbanoagoa da, baina funtsean, hiri kasko bakarra osatzen dugu. Hala bizi izan dugu txikitatik, ikasten hasiz gero. Nire koadrilan Zumarragako eta Urretxuko ginen. Historiatik datorren bi herrien arteko polemika poteorako geratu da. Ez dira garai bateko kontuak, herrion elkarbizitza batera garatzen joan delako.
Egia da, zerbitzuei erreparatuz gero, Ospitalea, Anbulatorioa, RENFE, Correos eta banku gehienak Zumarragan daude. Enpresa handiena Orbegozo izan da, orain ArcelorMittal dena. Baina Urretxun ere enpresak izan dira: Irimo-Aparizio, Sarralde, Rodriguez, Madaya… XX. mende hasieran 3.000 biztanle zeukan Zumarragak. Urretxuren antzekoa zen. RENFE trenbidea iritsi zeneko unean Urretxu baino gehiago populatzen hasi zen. 1977an, populazio garai handienean, Zumarragak 13.000 biztanle izan zituen eta Urretxuk 7.000.

Zumarraga herri nagusiagoa bezala jartzea ez da bidezkoa, eta bi herrien artean Zumarragari “nagusikeria” leporatzea zentzugabea. Areago, lekuz kanpokoa iruditzen zait bi herrien izaerak Miguel Lopez de Legazpiren eta Jose Mari Iparragirreren historiarekin lotzea, bata konkistatzailea eta bestea askatasunaren bardotzat jotzea. Nire ustez, biei ala biei kopla ederrak jar litzaizkieke.

Oihane Zabaleta: Atzera begiratu behar dugu nondik gatozen jakiteko. Bi herri hauen berezitasunak nortasunezkoak ere badira, nik uste, Iparragirre eta Legazki ikurrak jartzea ez da lekuz kanpo. Iparragirre erreferentzia izan ote den, ikuspegi ezberdinak izan dira. Urretxun elkarte mugimendu euskaltzale sortu izan da, herri txikiagoa eta kohesionatua ere badago, orografikoki Urretxuk ez du nondik hazi, mendira jo beharko genuke. Zumarragak izan duen hazkundea, Ospitale berriko auzune horiek, joan den diren hiru hamarkadatan izan ziren, populazioaren ehuneko 30 izan da. Urretxun ez da izan halakorik, eta hiri bilgune eta auzune arteko kohesioa mantentzea errazagoa da. Inportantea izan da gure identitatea nagusitzeko.

Iparragirre niretzat bada ikurra, baina batez horren baitan frankismoaren garaian eduki dugun bilakaera, Euskal Jaia tarteko, bilakaera bat izan du eta segitzen du izaten, hau da, transmisio lan ikaragarria egin da, zerbitzuak Zumarragan daude, baina aisialdiak eta giroa, gau giroa Urretxun [Mikelek baiesten du]. Gaztetxea Urretxun egotea, enpresen inkubategia –sormenezko eta mintegiak– bertan egotea ez dira kasualitateak. Gauza bat da instituzionalki sortzen dituzun zerbitzuak eta beste herri mailan sortzen direnak. Dena dela ere, azken finean, hiri bilgunea konpartitzen dugu eta zerbitzuak ere bai. Eta gero eta gehiago egin beharko litzateke.

Joxe Mari Iparragirrek ere badu bere estatua, izen bereko plazan, Urretxun.

Jose Mari Iparragirrek ere badu bere estatua, izen bereko plazan, Urretxun.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA