Katebegia
Hasiera » (A)iruzkin literarioak » Gaztelaniara ekarria, areago esanguratsua
Ots09 0

Gaztelaniara ekarria, areago esanguratsua

Atalak: (A)iruzkin literarioak

ALiburuaren azala, Ares Arístides Hernández-en ilustrazioaz apailatua.

Liburuaren azala, Ares Arístides Hernández-en ilustrazioaz apailatua.

Joseba Sarrionandia, Habanako unibertsitatearen aurrealdeko plazan. (Argazkia: Jose Goitia)

Joseba Sarrionandia, Habanako unibertsitatearen inguruko plazan. (Argazkia: Jose Goitia)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hilda dago poesia?

¿La poesía está muerta?

Joseba Sarrionandia / Eva Linazasororen edizioa

Pamiela, 2016

1995. urteaz geroztik ez ei du idazle honek poesia idatzi. Nahiz eta poesia idazten jarraitzen omen duen. Joseba Sarrionandia da idazlea. Poemez beste saioa, nobela, errelatoa eta ipuina landu ditu Iurretan jaio eta Habanan irakasle ari denak. Alabaina, oroz gain, generoz genero, idazlearen poeta gailendu omen da orainoko literatura ibilbide oparoan.

Hilda dago poesia /¿La poesía está muerta? liburua elebitan ekarri du poetak, 1980-1995 urteen bitartean euskaraz ondutako poemak gaztelaniara itzulita. Hartara, begi-bistako konstatazio bat: Sarrionandiak poesia izkiriatzen segitzen du. ¿La poesía está muerta? horren lekuko. Poemok gaztelaniaz berridaztea poesia birsortzea baita.

Eva Linazasoro editorearen laguntza bitartez, 114 poema apailatu dituzte hamaika ataletan, liburu zinez txukunean. “Sarrionandiaren poesiaren antologia ote?”, galdetu lezake norbaitek. Neronek ezin arraposturik eman. Egileek ez dute horrela izendatu, beharbada, ohiko hitz fetitxeetatik aldendu aldera. Nik fetitxetatik aldendu ezinean, liburu antologikoa dela diot. “Nabarmendua izatea merezi duena” adierari kasu eginez gero, sikiera.

Alta bada, liburua oharkabean pasa ote den nago. Agian, izan duen oihartzun eskasak arrapostua ematen dio poetaren itaunari: “Bai poesia hilda dago!”. Agian, zeharo tronpatuta nago. “Aizak, poesia lau katu-ren kontua izaki, besterik espero al huen?”, dantzut jadaneko. Eta nik: “Akort, baina euskal lau katu zoro-ri beste lau katu batu zitzaiekeen, poesia hau gaztelaniaz heldu denez gero”.
Areago, Sarrionandiaren aitzinsolasa halaxe heldu zaigu, gaztelania hutsez, bikain eta magistral izkiriaturik.

Horrela hasten da: “La poesía murió en el siglo XIX, poco más o menos cuando murió Dios, y cayó también el Antiguo Régimen, y a a la gente no le quedó más remedio…”. Anartean, gure garaiko Inperioa eraitsiz doan honetan, poetari jarraikiz, sekula baino esanguragoak dira poetaren berbok: “Leer poesia es ir a contracorriente”.

Poetak liburuaren galdera nagusiari erantzun dio: “Poesia hilda eta bizirik dago”. Poesiaren paradoxa da, horixe! Poesia ez da hilda, gauza galdua da, eta galdua denez gero, idazlea haren xerka dabileino… bizirik dago. Sarrionandiaren ibilbidean tortura, kartzela, erbestea edota deserrotzea gailentzen dira, eta horietan poetak maitasuna ekarri digu berez: herria, burkide, lagun edota senideekiko maitasuna.

Garai epiko bateko isla dira, berariazko lirismoz paratuak. Poema asko kantari anitzek musikatuak izan dira, aro honetako lehen belaunaldikoak hala nola azkenekoak. Guztiak ez dira musikatuak eta musikatuta guztiak ez dira liburu honetan, obra poetiko oparoa baita Sarrionandiarena, hainbat musika estilotara ederto egokitu dituzte haren poemak.

Nago, poesiaren kausa ez dela hilda, haatik, euskaldunon gauza kausa galdua ez ote den erdaldunentzat, gaztelaniadunentzat kasuon. Ez denontzat, prefosta, ¿La poesía está muerta? liburutik edan(go) dutenek poesiaz asetzeko parada ukan(en) dute eta. Poesia lau katu zoro-ren kontua dela ohartuagatik.

Hara, euskaraz idatzita izanagatik Sarrionaindiaren poesia “galdu” dutenek ez dute estakururik. Poesia are eta lengoaia gehiagotara ekarria areago esanguratsua baita. Gaztelaniara, kasu. Poeta emankor honetaz profitatzea merezi du poesiak. Poesiak, eta guk –euskaldunok– eta haiek –gaztelaniadunek– horren zoria!

Jose Angel Irigaray idazlea, Eva Linazasoro editorea eta José Julián Bakedano zinegilea, liburuaren aurkezpen egunean.

Jose Angel Irigaray idazlea, Eva Linazasoro editorea eta José Julián Bakedano zinegilea, liburuaren aurkezpen egunean.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA