Katebegia
Hasiera » (E)gizartea » Martxoaren 8an
Mai03 0

Martxoaren 8an

Atalak: (E)gizartea, Ekonomia, Nazioartea

Esaera berria: “Martxotik maiatzera bitarte, apirila bipila!

Martxoaren 8tik maiatzaren 1era bitarte apirila bipila

Martxoaren 8tik maiatzaren 1era bitarte apirila bipila

_Martxoaren 8an

Udaberria heldu zaigu irakurle lagun hori. Eki-iparraldeko bizilagunek udaberriari primadera deritzote, baita bedatsa ere.
Kanta  dezagun beraz: “Bedatsean bazterrak berdatzen hasi dire…”.

Izenburuan erreparatu ote duzu jada irakurle!? Martxoaren 8ra egin dut atzera. Datorren ele andana emakumearen egun seinalatuan izan nuen ele-melea duzu. Ez ezazue hartu gaizki ele-mele adierazpidea, ez da gutxiesgarria. Kontakizuna, bizitako testuinguruan ulertzea nahi dut-eta.

Azken Portu Kiroldegian nintzen. Bat-batean emakumeak hizpide zituen morroi batekin topo egin nuen. Inguruan bazeuden ere beste pertsona, lagun edota morroi batzuk.

Morroiaren ardaila deigarria zen. Bedatsako usainak opatu izaten digun sexu grinak jota zegoen laguna. Jota, bai horixe!

Neuronak dantzan zebilzkion, eta antza –morroiak kontatzen zuenarengatik– ez zeukan neuronak norekin partekatzerik. Konpartitzeko zuen emakumeak –berak zioenez– bizkarra emana baitzion oraindik orain, baita traizionatu ere. Ez dituela jada emakumeak ulertzen, zioen.

Ez zait inoren ahotatik entzundako irainak, laidoak eta destainak aipatzea gustatzen. Are gutxiago pertsona hori ezagutzen ez badut. Ez ditut beraz halakoxeak iruditu zitzaizkidan pertsona horren espresioak hitzez hitz hona aldatuko. Gera gaitezen “bedatsean bazterrak berdatzen hasi dire” espresioak iradokitzen ahal dizkigun irudiekin eta gogoetekin, goxo-goxo geratu ere.

Ez naiz emakumearen defentsan jalgitzeko asmorik ere. Kontziente bainaiz emakumearekiko harremanetan gizonok ditugun gabeziez. Emakumeak berak ere gabeziak dituela kontzientea naizelarik. Garena garela ere, Martxoaren 8a ez da pertsonok ditugun gabeziak azpimarratzeko efemeridea, pertsonoi dagozkigun eskubideok aldarrikatzeko eguna baizik. Eta, esan gabe doa, emakumezkoen eskubideak aise murritzagoak dira gizonezkoenak baino.

Harira: morroi haien artean nintzen eta pentsamenduak traizionatu ninduen: “Zer nahi duzu esatea. Emakumearen iraultza garaia da gurea. Gustatu ez edo, horixe dugu lehenengo mundua deitzen dugun honetan dagoen iraultza bakarra”, esan nuen.

Morroiak harritu samar begiratu zidan, noski. Harrituta baino, nahastuta begiratu zidan: “Nor da sasi-ilustratu hau?” pentsatu bide zuen. Alabaina, pentsa, geunden morroien artean ni nintzen marcianoa, ez bera. Tira, zena zela, denetariko eleak, irriak eta imintzioak konpartitu genituen gizonok.

Egun hura kari, neronek neure neuronen artean jarraitzen dut gogoetan: “Tira, iraultzak pertsonon urraketak artatu eta eskubide aukerak orekatzeko izan dira historian… Alabaina”.

Hala ote baina!? Beti ageri da baina madarikatua”.

Oharra: Eleak iruten izeneko artikulua, apirileko Iruneron argitaratua.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA