Katebegia
Hasiera » (A)iruzkin literarioak » Izenak izana du eta izariak izaera
Mai24 0

Izenak izana du eta izariak izaera

Atalak: (A)iruzkin literarioak, (B)literatura

Hastapeneko 65 ingurutik 50 testu aukeratu eta moldatu ditu etxegileak.

Edu Zelaieta Anta gasteiztar mundutarra.

Mundutik mundua
Arabako hitzontzi baten kronikak
Edu Zelaieta Anta

Pamiela, 2019. (Upaingo saila)

 

Mundutik mundua ibilki zaigu Edu Zelaieta Anta gasteiztarra, Arabatik irten barik funtsean. Unibertsaltasunean idoro ahal izateko –mundua baita gure unibertsoa– partikulartasunean bizitzea funtsezkoa izaki. Arabako hitzontzi baten kronikak dio azpiko lerro-buruak. Bai horixe, ederto ezagutzen du egileak bere burua. Nafar galiziar jatorrizko arabarra ez da deusen uzkur, kronika andana hau duzu lekuko.

Idazleak Hitzaurrea-n gaztigatu digu testu literario hauen izanaz, baita hitzontzia izenaz. Euskaldunon Egunkaria-n, Geu eta Argia aldizkarietan dute jatorria eta grazia testuok. Zutabeak ziren bere genesian. Zutabe haietatik habe hauek, habez habe, egungo arabarren etxe bat eraiki du poeta zutabegileak.

Izan ere, “poeta izanagatik” zutabegile paregabea begitantzen zait egilea. Argia-ko zutabeak, bederen, halaxe baitira. Tira, zutabe baino, formari nagokio, paraturiko testu guztiak etxe bateko harlauza sendoak dira. Hitzek (i)lustratu ohi dute izana, testuon geruza estetikoa plazer estetikoa sortzen digu horregatik. Liburuan, zutabe eta harlauza haietatik, hasierako 65 ingurutik, 50 aukeratu, moldatu eta berritu ditu etxegileak. Patuak halaxe izan du zori.

Egiari zor, egunkariera-z idatzitako testuetatik eratorritako testu literarioen aitzinean uzkur izaten naiz. Kasuon, testuen literaltasuna neurrikoa egin zait, eta jatorriari uko edo traizio egin gabe, saio txiki entsegu liburu oparoa osatu du idazleak.

Euskal Herriaren nire ezagutza motzean, joan deneko mende erdi luzean, gehien aldatu den lurraldea Araba dela esango nuke. Topikoa eta tipikoa da esatea, baina errana doa berriz ere: apaiz moja militar beltz grisek koloretutako Gasteiz hura, margo koloretsua da gaur egun. Alta bada, hitzak hitz, kontatuak kontatu, berbarako eta egiari zor hau ere: martxoaren 3ak
–gasteiztar langile borrokalarien izaera sinbolikoa-k– Gasteiz hiriari buruzko ene aburu “topiko tipikoa” deuseztatzen du.

Mundutik mundua ibiltzea bezalakorik ez dago, auzoz auzo, karrikaz karrika, hirian barrena nola probintzian gaindi. Halaxe ibili ez ezik, horrela aritu duzu kronika egilea. Hirian ibili ez eze, hiriaz ari zaigu, arabar nortasunaz jardun du, argazki oparoak paratu ditu, baita arabar tasunaren aurkia eta ifrentzua ekarri ere.

Arabartasuna bereizita idatzi dut, Xuxen txit gorenak hitza gorritu ez dezan. Alabaina, nafartasuna idatz dezakegu gorritu barik. Adibide bat baino ez duzu. Abiaburua baino ez, izan ere, Mendizorrotza ezagunaz beste, Salburua edo Olarizun zehar ibili dabil Zelaieta, eta bere jaioterriko leku-izenak gorritzen dizkigu Erret akademia-ren meneko Euskaltzaindiak.

Dena dela ere, adibide hori anekdota baino ez da, hori baino aise gehiago duzu gasteiztarra. Edu Zelaietaren Antaren dohainetako bat autoezagutzarako jaidura duzu. Zelaietak partikulartasunetik unibertsaltasunera egiten du bide egunero, baina ez du edozein European Green Capital hobesten. Arriskuak hartzen badaki, baita horiek aitortu ere: Hondarribiako Zeledonez mintzo zaigu, Gasteizko alardeaz. Adibiderako hau ere: Hondarribia edo Irungo partikulartasuna ez da hain partikularra, Euskal Herria osoari atxikitzen zaio. Tira, bidasoarren  partikulartasunaz badaki Zelaietak, eta badaki galiziar galiar edota erromatar eta greziar unibertsaltasunaz… Manuel Blanco Antak, besteak beste, eman baitio grazia.

Blanco ere bada Anta. Ez horregatik zuria, ez behintzat hitzaren adiera doilorrean. Zuria da, Gasteizko ama birjina Zuriñe baita. Eta jakin badaki. Eta horregatik marra gorriak  gainditzeko gertu ibili dabilen ibiltaria da. Kontu topiko txikiak eta auzi tipiko txikiak ditu hizpide. Kasurako: Gasteiz hiri tipia delakoa topikoa ote? Noiz uzten dio topikoak tipikoa izateari? Ez da erraza mundutik mundua ibilki, munduari izaria hartzea, ez horixe. Haatik, Eduren izen abizenek izana dute eta haien izariak berezko izaera. Izenak izana du eta izariak izaera.

Isil nadin kalakari hau. Elemeniari ezin eutsi ari naiz eta. Alabaina, fini aitzin, Hitzatzea ezin aipatu gabe laga (hau malura…).

Ume baten esku erraldoia lerro-buruko testuan ederto batean islatu dizkigu Karmele Jaio gasteiztarrak Edu Zelaieta Anta hirikidea-ren unibertsaltasuna eta herrikidea-ren partikulartasuna. Baita Eduren haurtzaroa ederto (i)lustratu ere  Gamarrako irudiak aitzindari –Eneko Ugarte ilustratzailearen irudi paregabeen mostra bat–. Hitzatzea-n orobat, orduko eta gaurko ume Superraldoia erretratu digu Jaio idazleak, xume eta goxo.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA