Ahal deneraino
La guerra del 58 Alfonso Etxegarai Aitzin-solasa: Joseba Sarrionandia Txalaparta, 2017 La guerra del 58, Alfonso Etxegarai Atxirika euskal militante politiko deportatuaren testigantza liburua da. ETAko kide ohia. “Militante historikoa” ere erabili ohi dugu bera bezalako pertsonak izendatzeko, maleruski, gehienetan, pertsona horiek hil ostean. Zorionez, ez da kasua, horren lekuko liburu hau. Testigantza saio...
Read MoreElur z(a)uritua zara, antzaldatua!
Elurra ikusi dut Xabier Lete (Koldo Izagirreren antologia bat) Elkar, 2017 Elurra ikusi dut liburua ikusi dut, baita leitu eta xehe irakurri ere –epilogoa bereziki–. Elurra zuritua, Elurrak zauritua, Elurra ezin zuritua, Bizitza zuritua, Ni zauritua… Ezin asmatu titulua. Hara beste bat: Plagio XL. Elur z(a)uritua naiz inolaz ere! Antzaldatua! Elurrak zauritu piztia! Horra hor hainbat pleonasmo. Plasta halakoa!...
Read MoreIzakari politikoak gara, eta horregatik morbosoak
” Begoñaren itzalpean Jose Inazio Basterretxea Polo Elkar, 2016 Begoñaren itzalpean nobela dut zori, aspaldian zoritua izanagatik. Berant heldu naiz, naski, iruzkingile inpresionista berantiarra izaki nonbait. Erran nahi baitut, Durangora aurtengo uzta iritsi berri den honetan, heldu nauzue ni iazkoarekin. Hau malura! Edo mentura! Kritika andana jaso du dagoeneko nobelak, oro har, baikorrak. Ene usterako, Jose...
Read MoreFrantzia ulertzeko ez ezik, Euskal Herria egiteko liburu duina
Frantzia eta nazioa Jean-Louis Davant Maiatz, 2017 “Frantzia eta nazioa” eta “Espainia eta nazioa” lerro eta errima bertsukoak dira. Alta, bada, “Frantzia eta Espainia” lekutan daude nazioaz ari garenean. Eta hala izanik ere, biek ala biek badute antzekotasun franko. Zein dira bada, antzekotasunak zein ezberdintasunak? Nago hegoaldekoek Espainia estatu-nazioaren ezaugarriak ezagutzen dituztela, baina eskolan “ikasiak”...
Read MoreDemagun… hizkuntzek ez dutela aberririk izango
DSS2016. eu (Donostia, Europako Kultur Hiriburua) ekimenaren enkarguz egina da. Demagun ehun urte barru Anjel Lertxundi EIZIE, 2017 Uda giroan irakurri nuen Anjel Lertxundik egoki atondutako Demagun ehun urte barru liburua. Hainbat egileren artean egina, hainbat egileren elkarrizketek eta karta zuriek osatua, euskaldunak eta euskaldunak ez diren idazleen gutun-ez apailatua. Horregatik edo, besteak beste, liburua itzultzaileen idazletza izaeraren errekonozimendua berresteko sortua da. Liburua,...
Read MoreFranko hil zuten egunak
Franco hil zuten egunak Koldo Izagirre Susa, 2016 Franko hil zuten egunak gisara endelegatu daiteke Franco hil zuten egunak. Franco hil zuten egunetan naski, pentsa dezakezun baino jende gutxixeago hil zuten. Franko hil zuten egunetan hildakoak ez baitziren hainbeste izan. Bakar bat hila ere franko izan arren. Franco franko izan arren. Nolanahi (izan) zen ere, frankismoak hil eta errepresaliatu zituenen gogoa nahigabetzea lortu zuen behin betiko,...
Read MoreEuskaldunon historiaren kakorratz-lan gaitza
Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uribe Susa, 2016 Euskaldunon historiaren kakorratz-lan gaitza (Literat-a-rria, literat-e-rria, literat-i-rria, literat-o-rria, literat-u-rrea) Erran dezadan deus aitzin, Kirmen Uriberen aurreneko bi nobelei buruzko iruzkinak egin ditut. Eta uste dut, ez egilearen gogoa, ez eta irakurle askoren oniritzia ere bereganatu zituztela biek ala biek. Baliteke ere, hirugarren honekin berdin izatea. Nire iruzkinak inpresionistak dira oro har, baina egiari zor, iritzia...
Read MoreBeñat izeneko bati… (Nazioa kontu naturala da…)
Zuk egindako proposamenari ekinen diot, iruzkinean azaldutako puntuak gehiago garatzeari, alegia. Solaskide dudana ezagutu beharrean, euskal letretan ari diren Beñat-etatik bat irudikatzen ari naiz, oker naiteke, baina lagungarria egingo zait. 1/ Joxe Azurmendiren saio hau ez ohikoa da: Ez dut uste hemen deusik argitu behar denik, baina enkaxka bi ohar: – Euskaldunak ez du euskaraz irakurtzen (berbarako, ez espainiarrek gaztelaniaz edo frantziarrek frantsesez egiten duten proportzioan)....
Read MoreNazioa kontu naturala da eta euskaldunok naturaltasuna galdu dugu
Hizkuntza, Nazioa, Estatua Joxe Azurmendi Elkar, 2017 Hizkuntza, Nazioa, Estatua saioak iradoki dizkidanak azaldu aitzin, liburuaren tamainaz eta azalari buruzko azaleko pare bat inpresio paratuko ditut. Tamainaren aipamena hutsala izan daiteke, azalarena ez hainbeste. Joxe Azurmendiren saio hau ez ohikoa da, tamainaz ari naiz. Bere “ideologia”-ren jarraitzaileek –jardun politikoan ari diren abertzaleek– biziki goraipatua izan da saiogilea, zeruan eta jainkoaren pare jartzeraino, alta...
Read MoreIle beltzetik ile zurira, bidaztiaren baitako izuak
Izuen gordelekuetan barrena Joseba Sarrionandia Pamiela, 2014 Autorearen Hilda dago poesia? irakurri ostean, poetaren genesira jo dut. Hutsaren hurrengoa naiz Euskal Literaturaren Errepublikan (ELE) edo bestela erranik, agian ez naiz horkoa. Alta bada, hor izan ez arren, hona naiz. Izuen gordelekuetan barrena 1980. urtean sortua da. Egilearen adinkide izanik ere, “berant” heldua naiz liburura/literaturara. Aitormen dorpe honek lehen paragrafoan errana baieztatzen du. Halaber, baieztatzen...
Read More
Iruzkin berriak