Bizitza: mundu ororen pisua
E(SP)edizioa: mendi ororen pisua Juanra Madariaga Txalaparta E(SP)edizioa: mendi ororen pisua da Juanra Madariaga goi-mendizalearen eta idazlearen liburuaren izenburua. Niretzat, Bizitza: mundu ororen pisua ere izan liteke. Liburu bakoitza mundu bat da. Bere(i)zia. Eta E(SP)edizioa berezia da, berezia denez. Liburua balio ahal digu “gauzen dimentsioa” hartzeko, areago “bizitzarena, heriotzarena…”, baita “ezerezarena ere”. E(SP)edizioa irakurtzean hori jaso ahal duzu, nik horiek...
Read MoreJainkoa hil da, biba jainkoa!
Sumisioa nobela, Meettok argitaletxeak argitaratua. Sumisioa Michel Houellebecq Meettok Itzultzailea: Gerardo Markuleta Ez naiz heldu, naski, deus berririk ekartzera. Munduko, hala nola euskal iruzkingileek lehenago idatzi dute Sumisioa eleberriaz. Dekadentzia gaur da idatzi du Hedoi Etxartek. Hasier Rekondok berriz, Paranoia sentibera. Horra hor! Horiena irakurriz gero, aiseago endelegatuko duzue enea. Nihaurek deus ekartzekotan, usaian bezala, inpresio zenbait: Lehenik eta behin (1),...
Read MoreETA, hala ere, Politika da bidea bakarra
Lapur banden etika ala politika Joseba Sarrionandia Pamiela (Upaingo saila) 35 urte dira Joseba Sarrionandia “legetik lekora” bizi dela. Askatasuna murriztua bizi –izan– du: hainbat urtez espetxean eta bizitza erdia ihes. Iurretako idazlea ez da nornahi: ETAko kidea izan zen eta literatur obra oparo esanguratsua osatu du, salbuespeneko egoeratan bizi –izan– da, bizialdi zedarritua –izan– da berea. Hainbat jendek aspaldi igurikatzen du/dugu gazte haren itzulera, baina honezkero...
Read MoreLan basa, hori anabasa!
Hiri hondakin solidoak Jon Alonso Txalaparta Hiri hondakin solidoak eskuetan al duzu? [Nire gomendioa: ez baduzu, hartu bada, arraioa!]. Bilboko Plaza Barrian aurkituko nauzu –zure burua aurkitu ere–, nire oin-hotsen arrastoan… [nobelaren narratzailearen ahotsean] Badantzuzu? Entzun al dituzu? Adi: Resurrección María de Azkue paseoz dabil, bere plaza postumoan. Haren sotana nola, halakoxea duzu nobela: beltza. Azkue ez da ibili (oinez) dabilen euskaltzain bakarra, Txillardegi ere...
Read MoreZer den egungo nazioa?: estatuen kredo filosofikoa
Joxe Azurmendi saiogile zegamar oparoak historia, arraza eta nazioa aztertu ditu Renan bretoiar frantsestuaren pentsamenduaren arieran. Historia, arraza, nazioa (Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk) Joxe Azurmendi Elkar Historia, arraza, nazioa liburuak jaso du Saiakeraren Euskadi Saria, baita bere egile Joxe Azurmendik merezita jaso ere. Alta bada, 600 orrialde luzeko saio gotor honek ez du apenas kritikarik ukan, literatur zirkuluetan bederen kritika urri jaso du....
Read MoreHobe Baionak jakinik
Baionak ez daki Bea Salaberri Susa Baionak ez daki, Hendaiak ere ez. Donamartirik aldiz, badaki, baita Donoztirik jakin ere, konparazionera. Doneztebek, errate baterako, badakielakoan nago, baina Donostiak, Baionak legez, ez daki. Eta Bilbok, ene irudiz, are gutxiago daki. Baionak ez daki Bea Salaberriren lehenbiziko literatura lana da. 33 narraziok osatua. 33, numerologiari gagozkiola, zenbaki ahaltsua da. Narrazio nonbrea nola –nonbrea kopurua nola–, idazle hau idealista eta ameslaria da,...
Read MoreHilak ezagutu arte ez dugu jakinen bizitzen
Orain hilak ditugu, Karmele Jaioren lehen poema liburua da. Orain hilak ditugu Karmele Jaio Elkar Orain hilak ditugu liburuko –I. atalak eta lehen poemak horrela dute izena– hainbat poemetan putzuak agertzen dira (Igor Astigarragaren azala horren agergarri). Poetaren haurtzaroa ageriago den lehen bi ataletan bereziki. Badago ere Putzuak izeneko poema bat. Putzuetako plisti-plastak eta uhinak Karmele Jaio poetaren ezaugarriak dira. Besteak beste. Poemen musikaltasuna buruan, Gabriel...
Read MoreFamatua ez dena, ez da ezer
Andoni Urlezairen hirugarren nobela da Demencia, lehena gaztelaniaz. Demencia Andoni Urzelai Baile del sol “Famatua ez dena, ez da ezer” esaldia Demencia nobelagilearena da. Azken honen aurreko Zirkulu nobelaren karietara esana. Ez zaizkit berba egokiagoak bururatu, nobela honetaz deus esaten hasteko. Hona, aurrera egiteko nobelaren nire erradiografia gisako bat: Agapito Rumiante da protagonista nagusia. Bera da –la voz cantante–, alegia, narratzailea. Gaztelaniaz idatzitako...
Read MoreEz da sekula berant!
Ukabilak eta loreak Julen Belamuno Elkar Ez ohikoa dugu ipuin liburu honen idazlea. Ez ohikoa, izengoitiz sinatua baita. Julen Belamuno (Azpeitia, 1959). Sarean sartuz gero, Azpeitiko idazleak webgunean hemezortzi idazle aurkituko dituzu. Bera ez da euren artean horregatik. Badaude ordea, bere abizen “ofizialak”. Etxe bereko idazle batenak nonbait. Idazle berria eta gizon “zaharra” da, alta, aspaldi gainditu zuen Jesukristoren adina. Esan (ge)nezake, dagoeneko eman dituela hainbat...
Read MoreDéjà vu edo zaharrak berri
Idazlea nobelaren aurkezpen egunean, Donostian. Koldar hutsa zara Aritz Gorrotxategi Erein Koldar hutsa zara belaunaldi-arteko nobela da, giza kolektibo baten bizialdia kontatzen duena, nobela korala deitua. Gu baten istorioa Ni batek kontatua. Peru da narratzailea, protagonista nagusia. Koadrila da ezaugarri behinena: Lukas, Garraiz, Garazi, Belatza, Joana… Taberna bat: Krapula. Hiri bat: Donostia. Auzoak: Gros, Amara… Institutua, fakultatea, unibertsitatea… Protagonistak hiriko...
Read More
Iruzkin berriak