Pasadizoak (eta VII)
Zazpi pasadizo kontatu d(it)ut, eta bekatu kapitalak heldu zaizkit gogora. Ez pasadizoak bekatuak direlako, ez, ordea, konfesatzen aritu izan banintz legez sentitu naiz. Are, badoa zazpigarrena. Azken pasadizo hau lankide batek kontatua da. Hemen ere, bekatuekin bezala, bekatua kontatu bai, baina bekataria azaldu barik. Horratx nire transkripzioa, gutxi gorabehera. Udaletxean hitzaldi publikoa ematen ari dira zaborren inguruan. Gaia atez ateko zabor bilketa da. Halako batean, EAJko batek...
Read MoreMuseo bat Santiago Zubian!?
Erromatarrek hiriko Azken portu erakini zutenean, apenas zubirik egongo zen Bidasoaren gainean. Egun sei iraganbide daude Irundik Biriatura bitarte. Hala zenbatu ditut nik bederen. Santiago Zubia da entzutetsuena, naski –San Jakes Zubia ere deitua–. Santiago Zubia dut hizpide. Nola aldatu den azken 25 urteotan ingurune hori, ezta? Azken urte honetan izan du berrikuntzarik nabarmena. Badago, dena den, zer berritua. Topo trenbidearen aduanako eraikin zaharra, kasu. “Santano no hundas...
Read MoreKolore, kolore…
Urtarrilaren 23a. Larunbata. Hendaiako tren geltokia(k). Arratsaldeko 4ak. AHTren aurkako manifestazioa. CADEko presidente eta antolatzaile Victor Pachon mobilizaziora hurbildutako kolektiboak lerrokatzen ari da megafonoa eskutan. Hamaika dira (hamaika mila luze gira norbanakook) mobilizazioari sostengua ekarri dioten taldeak. Pirinioetako bi aldetakoak. Bordeletik, Irunetik, Bilbotik nahiz Okzitaniaz eta Aragoiz haragotik etorriak. AHTren edo LGVren aurkako talde antolatzaileak buruan buru....
Read MoreErrealitateak bakea txikitzen du
Argia historikoaren 90. urteurrena amaitzera doa. 20 urte joan dira aldizkarian lehen artikulua idatzi nuenetik. Zerbait ekarri izanaren ustea hanpatu zait azkenaldion. Lankide gazte batek aldian-aldian esaten dit amultsuki: “Benga Miel, ez sartu txapa blogean eta kontazazu zure kazetari ibilbideko gauza arinagoak”. Edo halako zerbait. Horra hor ezpal, printza eta perla batzuk. Larrunekikoak: 1. Gaia Festa zen. “Kaosa eta ordenua” eta “Festaren bizia”...
Read MoreTxingudin aireportu luzeagoa nahi, Aeropuerto de San Sebastianen izenean
Txingudi badiaren inguruan ibilia naiz asteburuan. Hondarribia-Irun-Pausu-Hendaia inguratzen duen ibilbideko tokiko pano –argibide-taula– batzuk irakurri nituen aldian-aldian. Zokoburun “iraganeko arrainontziak aisialdiko batelek ordezkatuak izan direla” dio panoetako batek. Beltzenia aldean, berriz, bertan zegoen Hendaiako itsasportu zaharra seinalatzen du beste pano batek. Zokoburun nagoela, laket portua inguratzen duen baranda dizdizari berriak bereganatu du ene arreta. Hamar...
Read More
Iruzkin berriak