Tere
III. Neguko Poesia kari heldu zen Hendaiara joan den larunbatean. Bere lehen poesia liburua kaleratu zuenean (Gabeziak, 1980) Teresita zen. Egun Tere da. Tere Irastortza poeta (Zaldibia, 1961). Alta, bada, etxekoentzat Teresita da oraindik ere, baita jaioterrian halaxe deitu ere. Poesia liburu sorta esanguratsua irun du harrezkero. Akelarre elkarteko Literaturaren menturan taldekoen eskutik heldu da zaldibiarra, azken liburua galtzarbean: Eta orain badakit. Eta guk menturazaleok liburuaren...
Read MoreP. mosketariaren itzulera
“Irailak eraila” idatzi du poetak hor nonbait. Neronek “komunikazioaz eta botereaz” idazteko asmoa nuen. Anartean, ordea, lagun batekikoek bestelako eleak iradoki dizkidate. Bozkariozko eleok! Aupa P. (idatzi nion e-mailez). “Nor da P?”, pentsatu duzu, apika. P.-k, lagunak, “apika” ordez, “naski” izkiriatuko luke. Beharbada. Agian. Izan ere, P.-k Garaziko Lasa herrian eta Bidasoako Hondarribian baitauzka jatorriak. Bizi berriz, Hendaian bizi da betidanik. Betidanik...
Read MoreKonpainia noblean
VII. Literaturaren Menturan literatur hitzaldiak Anjel Lertxundi ekarri digu Hendaiara, ekainak 11 zituela. Hamaika zituen ekainak, baita oparo heldu ere Zarautzetik, Orioko Andu baserrian jaiotako idazlea, Zarautzetik Hendaiara bitartera lehen herria: Orio. Oriotik Zarautzera egin zuen Anjelek haurra zela. Bertatik bertara geure begietara. Anjelen aburuz ordea, “mundu batetik beste mundu batera joatea izan zen”. Ihes betea nobela izan zuen hizpide hori esatean, alegia, pertsonen...
Read MoreRuper Ordorikari esker, elkarrekin gara
Bi urte dira jada Haizea Garizumakoa gure begien distirak areagotuz dabilela. Lagun zaharrekin elkartzen naiz oraindik ere, inoizko garizuma irreal honetan. Urrun, urrun, bihotzeko lagun, hola deitzen ninduzun, bihotzeko lagun. Non da orain lehengo berba goxoa? Oihartzun da egun, bihotzeko lagun. Zure etxera goaz, bidean gora, hasiberrien pozaz, baratza da eder-eder, erreka aldea ere, munduak badu onik, egin dezagun kantuan goxoki. Edertasunaz mintzo zinen, harrapa ezinaz. Askatasunaz mintzo...
Read MoreSukaldeko lana eta tomate gorria
Azukre xehea gatz larria oroitzapen liburua irakurri berri dut. Irakurri ahala “irentsi” dudala esango nuke. Arrazoia: Mikel Hernandez Abaituak atondutako platera etxeko “bazka” izatea. Hau da, azken 50 urteetako sukaldeko usainak –eta sukaldeko aparailuenak– hurbil-hurbilekoak egin zazkit. Generoak genero, gizarte, kultura, literatura eta politika gaiek, besteak beste, osatzen dute platera. “Sukaldeko lana”. Horra hor euskal politika-saltsaren analistek –euskarazko...
Read More“Haunditzen zeranean…”
“Haunditzen zeranean ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio dun”. Haurtzaroa iraganean, artean nerabezaroa erabat gainditu gabe, gaztaro gordinean bizi ginen. Euskaraz ulertu ezinik, erdaraz irakurtzen (ge)nizun. Erdaraz irakurrita ere, nik ez nizun ulertzen –ez onartzen, hots– isilik egotearen balioa. Kaixo Xabier. Non zaude? Zein larretan? Nekez akordatuko zara nirekin. Izan ere, nik ezin dut hasi eskutitz hau “Adiskide bat zen” titulupean. Behin baino ez genion bostekoa elkarri...
Read MoreBustilehorreko poemak
Bustilehorreko poemak (itsasoak eta jendea). Horixe Jose Luis Otamendiren ekitaldiaren izenburua. II. Neguko Poesia saioaren karietara heldu da Azpeitiko poeta. Juan Azpillaga berarekin heldu ere, doinu emaile; Robert J. Flaherty-ren irudiak lagun dituztela. Bidasoako lapurtarrok, hitzen lapurrok, dozena bat poema arakatu dugu anartean. Ele zaharren eta berrien maitaleok irrikaz igurikatzen dugu errezitaldia, eta, zu, hitz hauen irakurle, aizu, zure aiduru gaude. Erlojuen mekanika...
Read MoreTestuketan
‘Testuketan’ literatur saioa desagertua zela eta, Berriako Urtzi Urkizuk deitu zidan. Erreportajea osatzeko hainbat galderari erantzungo ote nion galdetu zidan, baita egin ere. Erreportajea iragan astean publikatu zen. Hona nire aburuak bere osotasunean. Euskal literatura umezurtz gelditu da uhinetan, ‘Testuketan’ desagertu ostean. Nola hartu duzu berria eta zer hausnarketa egin dezakezu? Ustekabean hartu dut berria, baina ez nau harritu. Zoritxarrez, krisi ekonomikoa...
Read MoreLarrepetit Hendaian
Bizitza Enea eta Literatura Baitha Udaberria heldu ez –ez osotoro bederen– ezta bedatsea ere, alta bada, Larrepetiten egilea, Pello Lizarralde, menturatu zaigu Hendaiara VI. Literaturaren Menturan mintzaldiaren karietara. Larrepetitekin heldu zen Lizarralde, Abelekin alegia, baita Joxe ijitoa eta Lainez-ekin ere, ezinbestean hirurekin etorri ere. Zortzi urte luze dira Larrepetitek jauzi egin zuela literaturaren eremura. Larrepetit nola halaxe edo halatsu dabil Lizarralde ere....
Read MoreRaul Zelik eta Gu*
Interes handiz irakurri dut Raul Zelik idazle alemaniarrarekin gurean egindako elkarrizketa. Galdera eta erantzun guztiek merezi dute berebiziko arreta. Hona nire arreta areagotu duten galdera-erantzun hauetako pasarte batzuk: 1. – Lagun armatua nobelaren egileak Bernardo Atxaga elkarrizketatu zuen Alemaniako bi egunkarientzat –berauek eskatuta–, baina testuak ez zizkioten argitaratu, euskal idazlea Espainiaren jarrerarekin kritikoegia delako. Diot: Espainiako demokraziak ezin ditu ezta...
Read More
Iruzkin berriak