Musika amaituko denean
2007ko apirilaren 19an egin zuen Katebegia honek lehenbiziko begi kliska: Krisia, utopia, zirrara eta ikara artean, politikarien jokoa nagusi Frantziako kanpainan lerro-burupean. 2020ko apirilaren 30ean, berriz, arrazoiak arrazoi, bere azkena egin du: Enegarren astea konfinatuta Hendaian: Musika amaituko denean leloak eta musikak lagunduta. Konfinamenduaren lehen astean, Amaiera baita Hasiera idatzi nuen. The End kanta mitikoa ekarri nuen, The Doors taldearen eskutik, Jim Morrisonekiko...
Read MoreBURUtaPENAK: hitz guztien azpitik eta txapa guztien gainetik (XVI)
– Koronabirusaren berri izan nuenean, hasieran, Txinatik zetorrela, Pedro Sánchez salbatzera zetorrela pentsatu nuen ironiaz. Kataluniako krisiaren zurrunbiloan ari zen espainiar presidentea, Quim Torra lapa-belartsua soinetik ezin kenduz. Ironia ez da beti osasuntsua. Covid-19 delakoa zorri-belarra baino itsaskorragoa bihurtu zaigu eta. Sanchezen eta Urkulluren bisaiak ikusi besterik ez duzu. – Arrazoitzeko ahalmena dudanez geroztik, lehen aldikoz, “ETA akronimoa” desagertu da...
Read MoreBURUtaPENAK: Enpatiaz ari du! Burrustan ari… (XIV)
COVID-19-aren kariaz bixi dugun koarentenak kazetaritza hizpide hartzeko abagunea eman dit. Informazioaren aro hau ez da berria, baina konfinamendu garaion zenbait “koska” ageriago azaleratu dira. Interneten eta sare sozialaren bitartez egiten den kazetaritza –nik kazetaritza kleenex deitua– beste aldi baterako utziko dut. Gaur bestelako aburuak ditut hizpide, gezi gazi-gozoak. Kazetarion lana horrelakoa baita hein batean: gazi-gozoa. ARGIAko Iritzi Saila kudeatzen dut eta honatx, nire...
Read MoreBURUtaPENAK: Descartes osti hori, beti agertzen eta beti arrazoi (XII)
Konfinamenduko lau aste joan dira, eta beste lau dauzkagu aurrean, gutxienez. Frantziako Emmanuel Macron presidenteak halaxe adierazia. Adierazia lehenbizi: onez onean. Eta aginduta ondorenean: behartuta, derrigorrez, indarrez, nahitaez… Lehena ez da loteslea, bigarrena bai. Eta gainera, aldaerak ditu. Aukeran beraz! Iragan lau asteetan, konfinamendua uzteko, legearen ildoan, han-hemenka ibili gara –plurala ongi geratzen da, baina egiari zor, egia puta hori ere, bakarka bili naiz...
Read MoreBURUtaPENAK: Los de Joder! (X)
Ipar Euskal Herrian finkatu zen hegoaldetarra naiz. Hegoaldekoa? “Nongoa baina?”. Mugak behin eta berriz! Euskal Erdikoa ote? (EAEkoa ofizialki). Euskadikoa? Nafarroakoa? Mugak betiere. Demagun, hala naiz eta, Hendaian bizi den nafar jatorriko guipuzcoano naiz. Zer ote da Hendaia? Simil futbolistikoa erabiliz, Hendaia Gipuzkoako kornerra da. “Kornerra?”. Bai. Kirola ekimen –futbola goi-goian– indartsua da, baita ingeles hizkuntza ere. Hizkuntzek ez dute mugarik! Mugak muga,...
Read MoreBURUtaPENAK: intsumisioa estatuari (VIII)
Martxoaren 16az geroztik, egunero legez, karrikara atera naiz, karriketan barrena noa. Ohiko jendea dabil, “fauna” arraroa ere badabil: kaskoak (pinganilloak) belarrietan, maskarilla bisaian –baita autoan doazen batzuek ere– eta eskularruak. Askok txakurra daramate ondoan loturik, askok aske: “Horiek ez ote lukete maskarilla eraman behar?”, pentsu dut. Udaberria izaki, hau abelera, horiek piurak! Batzuek gainera betaurrekoak jarrita doaz. Horiek itxurak, Matrix Hendaian ote?...
Read MoreBURUtaPENAK: utopien eta distopien arteko Ekuadorrean bizi gara, Interneten (VII)
Eguneroko langaia dugu lengoaia: “Lengoaia gure hitz goaia”. Hitz jokoa da. Ur goaia zena hitz oldea bihurtu dugu. Lengoaia horregatik langaia. Imajinazioa behartu gabe, honatx esaldia: “Koronabirusa oldeak hitz oldeak ekarri ditu”. Itoitz-eraino! Itotzeraino! Jokoak joko, hizkuntza behartzen dugu sarri. Konparazione. Hona indar-net-en aurkitua: – “Ekuadorra pasa du Iñigo Astizen Kixoteren lurraldera egindako bidaia kronikak”, Lekutan dago Kixoteren lurraldea. Aro Erdiko Mantxa...
Read MoreBURUtaPENAK: Koronabirusa iritsi aitzin giza-gaixoak ginen (VI)
Estatua da gaur egun gizabanakoek eraiki dugun egitura politiko gorena –laino guztien gainetik eta laino guztien azpitik; eliza guztien gainetik eta azpitik–, hala ere, badoa eraldatzen, eiki! Engoitik (XX. mendeaz geroztik) badira ere egitura supranazionalak: Europar Batasuna, Troika edota Nazioarteko Diru Funtsa, besteak beste. Munduko Osasun Erakundearen funtzioa berebizikoa da uneon. Zer esanik ez, enpresa (lobby) farmazeutikoen boterea. Besteak beste, horiek ari dira KOVID-19aren...
Read MoreBURUtaPENAK: Errepublika, erregeak eta bufoiak (V)
Hegoaldeko abenduaren inozentadak apirileko 1ean izaten dira Ipar Euskal Herrian. Horrek euskal nazioaren in-existentzia aditzera ematen digu hein batean, nolabait erranik. Baina ez da hori gaia aldion. Bego! MEDIBASK-ek Amikuzeko Barthélémy Aguerre hautetsiari itsatsiriko arraina hartu dut hizpide. Arrain polit irrigarria. Alta bada, bizi dugun garai latzaren adierazlea izan da. Auzokide bati gogorarazi nion bezperan: – Bihar poisson d’avril! Ez zen egunaz oharturik. Bizi dugun...
Read MoreBURUtaPENAK: Sen ona, zentzu komuna ote? (II)
“Sen ona”. Halaxe esan behar omen dugu euskaldunok “zentzu komuna”-z ari garenean. Hala dio akademiak bederen! Espainiarren sentido común, frantziarren sens commun delakoaz ari naiz. Zentzu komuna “gure sen ona” omen da, antza. On ona, halaxe adierazi behar! Barka ezazue nire ausardia eta harroa: XXI. mendean, euskaldunok oraindik ere “ona” delakoarekin segitzen dugu. Hori malurra! Bego. Gehiago arduratzen nau “zentzu komuna” uste izateak. Gizatzarrok halaxe dugula...
Read More
Iruzkin berriak