Presoak negu hurbilean
Ursoa Parot eta Mattin Troitiño ezagutu ditut berriki. Paule Sudupe eta Idurre Gallastegirekin telefonoz mintzatu ere. Presoen senideak dira. Mikel Albisu Antza presoarekin ere hitz batzuk trukatu nituen posta bidez. Jon Bilbao Moro preso ohiarekin ere berba laburrak izan nituen. Jose Luis Elkoro preso ohiarengana ere hurbildu nintzen, artean preso zegoela, familiaren eta lagunen bidez. Harreman horiek guztiak, kazetari gisa urratu ditut. Helburu eta asmo ezberdinak tarteko. Batzuk...
Read MoreHendaia
“Hendaiako auzapezarekin solastatu naiz” edo “alkatea elkarrizketatu dut”. Zeregin bera azaltzeko bi adierazpide kazetaritzan. Hendaiak adiera bi ez ezik, hiru ditu gutxienez: euskalduna, frantsesa eta espainola. Raphaël Lassallette eta Kotte Ezenarro izan dira azken aurreko bi auzapezak, Battitte Salaberri da gaur egungoa. Frantses politikari ezkertiarrak lehen biak, frantses zentrista azkena. Salaberri heletar (Baxenabarre) jatorriko euskal hiztuna da. Hirurak elkarrizketatu ditut,...
Read MoreMirari eta misterio
Mirari eta misterio. Horra ETA izendatzeko bi termino. Frankismo garaian, bi hamarkadetan (1958-1978), ETA miraria izan zen. Euskal Herriak herri jarrai ahal izateko miraria. Azken bi hamarkadetan (1998-2010) ETA misterioa da. ETA fenomeno politikoa da. Herriarengandik sortzen den oro, espresio politikoa da. ETA espresio politiko, sozial, kultural, bortitza… da (lagunek esaten didate ez dela dena adierazi behar, ez dela komeni alegia. Bego hor). ETA miraria eta misterioa dela esan dut....
Read MoreHispanitatearen eguna eta bi ezpainak
Hispanitatearen eguna edo Fiesta Nacional de España. Arrazaren eguna iraganean. Amerikaren aurkikuntzaren eta Espainiar Inperioaren sorrera eguna. Espainia inperioaren eta kolonialismoaren “lurraldea”. Errege absolutisten, konkistatzaileen eta diktadoreen “ondarea”. XX.garren mendeko monarken eta errepublikarren bi ezpainen “sehaska”. Goiko ezpainaren (monarkikoak) eta beheko ezpainaren (errepublikarrak) bitasuna da egungo Espainia (*). Goiko ezpainak nahiz beheko ezpainak mihia...
Read MoreJonan Fernandez eta negoziazioa
Lurraldea, Elkarri, Lokarri eta Baketik. Horra lau mugarri Jonan Fernandez tolosarraren ibilbidean. Hendaiatik Arantzazurainoko bide egin nuen orain pare bat aste. Jonan Fernandezen Pertsona izaten hezi liburuko ikaskuntzak barneratuak neramatzan. Hitzek munta handia dute Baketik zentroaren zuzendariaren ibilbidean. Eta halaxe ageri ere bere liburuan. Esaterako, negoziazio hitza eta Jonan Fernandezen jarduera betidanik lotu ditut. “Euskal gatazka” delakoa burutik ezin uxaturik neraman...
Read MoreETAren azken (aurreko) agiria
ETAren azkeneko agiriaren zain ginen aspaldion, eta iritsi da, antza, ETAren azken-aurreko agirietako bat. Ni neu, hondartzan egongo nintzelakoan, bazkaria etxean prestatzen harrapatu nau agiriak. Gainerako zortzi bazkaltiarrek –eta euskal herritarrek– ez dute agiriaren berririk orainokoan izan. Urrun daude, alegia. ETAren agiri bat dela-eta, mahaia utzi behar dudala erran diet: “Lankide batek deitu dit, agiri berriaren gainean zerbait idatz dezadan”. Berriak ez ditu aztoratu...
Read MoreLa rentrée
Iraila, ira, iratze edo garoaren hilabetea, buruila ere deitua. Haritz-iratze. Iratze ar. Iratze arrunt. Iratze eme. San Joan iratze. Orrazi-iratze. Sorgin-iratze… Horra iratze sorta! Iraila idatzi eta erranairu berriak heldu zaizkit gogora: “Irail gorrail”, “Irail horail”, “Irail mirail”… “Esaera zahar edo errefrau bat iruteko bi adiera beharko lituzke idatziak”, pentsatu dut. Hala izanda ere, gaur egunean osatutako esamoldea “esan berria” liteke? Hau da, noiz...
Read MoreIñaki Isasmendi, eginbehartarra
Nire denboraldiko ibilerak liburuak 2000. urtean ikusi zuen argia. Azkoitian 1914an jaiotako Iñaki Isasmendik herrimin bizi-bizia sentitu zuen orduan. Abegi egin zion Hendaia laga zuen eta jaioterrira itzuli zen. Orduz geroko bidean, bere bizitzako bidaide Xabier Txanton adiskidea agurtu zuen betiko. Azkoitiko alkate ohi Nere Zubizarretak herrikidearen ibilerak “Ondorengoentzat, eta danentzat, inolaz ere berriro bizi nahi ez ditugun denboraldiak” bezalakotzat jotzen ditu...
Read MoreMantis erlijiosoa
Munduko Futbol Kopa iragan berri, mundua oihana begitandu zait. Adaburuz adaburu dabilkit irudimena. Horratx Hego Afrikako zuhaitzek laga dizkidaten abarrak: * Hegoafrikako selekzioak irabaztea desio nuen. Hark irabazi ezinean, Boli Kostakoak. Azken unean Ghanak. Afrikarrek ezin irabazirik, nire gogoa jan nuen. * Tigre ehizan nola halaxe begitantzen zaizkit Afrikako selekzioetako jokalariak baloiaren atzean. Lantza eskuetan, aske. Basak. Estrategia eta taktiketatik libre –aurkariak baino...
Read MoreLarrun (eta IV)
2007ko Larruneko mahaian eseri ziren kideen artean –”Biktimekiko enpatia eza gatazkaren sintoma larria”– harmonia izan zen. Ez arras baina. Libertarioaren (Lopez Adan, Beltza) eta establissementeko kidearen (Txema Urkijo) artean, gorrotora iritsi gabe, aiherkunde gisako bat ageri izan zen. Lau solaskideetatik hiru arabarrak ziren jatorriz, bestea gipuzkoarra. Urkijok euskara ez ezagutzeak mahai-ingurua gaztelaniaz egitera “behartu...
Read More
Iruzkin berriak