Gipuzkoa eta gu
“Gipuzkoa euskararekin bat” izango da Realaren elastikoaren leloa hurrengo denboraldian. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordioa lortu du Donostiako klubak, eta 1,2 milioi euro jasoko ditu. Letra gutxitan joan da albistea, ia oharkabean. Ni berriz zur eta lur utzi nau. Lelo batek 1,2 euro jasoko du. Euskararekin bat, euskaraz ordea? Euskararekin bat, euskaraz ordea –Aperribai presidente jauna, erran dezagun bidenabar–? “Bai euskarari”tik “Euskaraz bai”ra...
Read MoreBalada de Carabanchel
Madrilen pasa dut asteburua. Bi gau, bi goiz. Gautxori baino, goiztiarra izaki, larunbatean, goizeko 8etan paseatzera atera naiz. Atocha kalean gora noa. Antón Martin plazan “Monumento a los abogados asesinados” delakoa utzi dut atzean. 1977an frankistek –Franco hilda ere– buruturiko sarraskiaren oroigarria. Mayor plazatik Mayor kalera, 88 zenbakia: Alfonso XIII.ren gorazarrezko monumentua. 1906an, Mateo Morral anarkistak bertan akabatu nahi izan zuen erregea, baita Victoria...
Read MoreAldaketa gauzatu garaian garaia aldatu da
Urolako GIDAko lagunek (ZUM edizioak) Urretxuko Euskal Jaiaren 50. urteurrenaren ospakizunari buruzko iritzi artikulu bat eskatu didate. “Nor naiz ni iritzia emateko?” pentsatu dut lehen unean. “Beldur pixka bat badiot” erantzun diot Tere-ri, “arrotza bainaiz nire herri(et)an”. Urretxuko Euskal Jaia liburuan azaldu ditut jai honi buruzko nire bizipenak, hainbat aburu barne. Liburuaren aurkezpen egunean Udaletxean egon nintzen, baita Karrozen desfilearen ...
Read MoreMenpekotasun sinbolikoa
Bernardo Atxagarekin solasaldiak ahots bat baino gehiago ernatu zidan, antza. Satorra iratzarri zait berriro ere. Oraingoa ez da Gezurmendi, oraingoan Egimendi duzu mintzo dena. Duela hogei urteko ahotsa da, Obabakoak liburuaren inguruko pasadizo bat gogoratzera heldu da. Behinola, Egimendik, artean, gizon berdea ez baina lerdena zela, bere euskara baldarra eta eskasa aberastu beharrean, literaturaren menturan ahaleginetan zebilela, lagun berriak egin zituen. Hauxe duzu lagun haietako baten...
Read More40 urteren ondoren ‘Badok 13’
Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu zen atzo Josemari Velez de Mendizabalen Badok 13 liburua, Euskonews aldizkari elektronikoaren 10. urteurrena ospatzeko argitaratua. Aretoa jendez mukuru zegoela, liburuaren egilearekin batera, Javier Elzo, Begoña Amunarriz eta Xabier Retegi mintzatu ziren. Javier Elzoren hitzetan, liburuan herri honen bihotza eta burua ageri dira. Lehena eta oraina. Alabaina herri honek autoestimua garatu beharra dauka. Lortu dena ez da gutxi baina aurrerago joatea falta...
Read MoreGarai historikoak zinemaren antologiara eramanda
Che El Argentino. Zuzendaria: Steven Soderbergh Zineman sartzean Cheri maileguz hartu nion azken esaldia neraman buruan: “Ezagutzak arduratsuagoak egiten gaitu”. Biografia irakurri nuen karteldegian. Uste nuen, filma, Che bera bezala, Bolivian amaituko zela. Filma Fidel Castro Habanan garaile sartzean amaitzen da ordea. Steven Soderbergh zuzendariak bi partetan eraiki du pelikula: txuri-beltzean eta kolorean. Bi garai eta egoera historikoak kronologikoki nabarmen bereiziz. Filmaren...
Read More
Iruzkin berriak