Isaias Carrasco izan zuen futbol entrenatzaile
Oscar Rodriguez Vazek hiru legealdi egin ditu Eusko Legebiltzarrean, 8 urte guztia. Ganberako PSE-EEko idazkari nagusia, talde parlamentarioaren koordinatzailea izan zen Ibarretxe eta Lopez lehendakarien garaian. Politikan zaildua da, asko ikusia eta ikasia. Nekatua ere, neurri batean, berak aitortu digunez. Hona, bere bizitzaren hainbat pasarte, bere curriculumaren harian jasoa(k): – Politikak sekulako oportunitatea eman dit pertsona interesgarriak ezagutzeko. Azkeneko zortzi urtetan hala...
Read MoreMemoriaz
Urte zaharra joan da, eta berria heldu. Urte berri on! Bi urteren artekoak aise gogoratzen ditugu. Aspaldikoak ez horren aise. Eta iragan berriak ere ez horren zehazki, antza. Memoriaz ari naiz. Horrela pentsatu nuen Ainara Ortega kantaria –Imanol Cover lehiaketa irabazi eta biharamunean– Euskadi Irratia-n entzun nuelarik. (Ainara Ortega –Satxa Soriazu piano-jolearekin batera izan zen iragan azaroan Imanol Cover lehiaketako irabazlea, Nire Euskaltasuna kanta interpretatuz). Nire...
Read MoreJoxemartin Bengolain-en oroimenez
Iragan otsailaren 28an zendu zen eta atzo (martxoaren 1ean) agurtu zuten herriko lagunek: Idiazabalen, Joxemartinen jaioterrian. Izalen, bertakoen hizkeran. John Lennon-en Imagine kantaren doinuetan (The Beatles zeukan gustuko Joxemartinek) hasi eta bukatu zen ekitaldia. Artean, lagunen hitzek, doinuek, kantek, bertsoek eta aurreskuak goretsi zuten Joxemartin izan zena. Ekitaldia xumea bezain hunkigarria –eta adierazgarria– izan zen, Txomenarena parkean. Laikoa. Gure mundua aldatzen ari den...
Read MoreJohañe Pitrau (1929-1975)
Lan eskerga –eta eskergarria– egin du Pello Zubiriak otsaileko Larrun (162.) pentsamendu aldizkaria osatzeko. Emaitza ikusirik, “Prefosta, Johañe Pitrau laboraria süjeta izaki, ezinbertzean” pentsatu dute hirurogei eta laurogei urte arteko laborari zuberotarrek. Zuberotarrek eta Iparraldeko laborariek orobat, baita, oro har, hauen etxeko segida hartu zuten seme-alabek ere. Johañe Pitrau (1929-1975). Hura gizona! Haiek garaiak! Dudarik gabe, norbait –izan– zen Atharratzeko Erbinia...
Read MoreJoshua
Astean behin egiten dut Hendaiatik Zumaiara bidaia. Bide bat maiztasunez egiteak bizitzaren egunerokoa berritzen dizu, baita begiradak –eta pasadizoak– etengabe berritu ere. Itsasoa laino zegoen Hendaiatik Zumaiara bidean, eta laino sarria ere Zarauztik harantza. Eguna urraturik, Getarian nengoen jadaneko, Juan Sebastian Elkano nabigatzailearen irudiak itsas zeru-muga ozta-ozta seinalatzen zuen. Brastakoan, gizonezko tantaia agertu zitzaidan estatuaren pean, behelaino artean. Eskuak...
Read MoreGaur egungo terraza batetik
Oporraldiko lehenengo astean gure ohantzea uztea ohikoa bihurtu zaigu bikoteari eta bioi. Uztailean Titin pilotaria eta Logroño izan nituen hizpide. Bada, hara, Errioxara eraman gaitu patuak. Garai batean hatza mapa gainean jartzen genuen nola, hala nabigatzen dugu gaur egun sare birtualean. Sartu gara Sarean, eta luzaz murgildu gabe, nondik norakoak zehaztu ditugu aurten ere. Halabeharrak Errioxara eraman gaitu, lau gau baino ez ditugu egin “gure”tik kanpo. Ezkarai herrira joan gara eta...
Read MoreEguneroko errotan
Xalaren afera hizpide, Xalbador bertsolariaren bertsolari ohiaren “maitale” (bertsolari ohi ote zara, Xabier?) Euzkitzek halaxe adierazi zidan Twitterez: – “Kontua da solas itsusi horretan zihardutenak inoiz ez direla espainol baizik izan”. – Eiki, Xabier. Prefosta. Noski, naski, naski eta saski. Baina euskaldunok saskian petxero betiere, saskian eta sakian. Hara, pilota hizpide, jalgi zaidan metafora kaskarra. Esplika dezadan txistea tristea. Zumaiako kantxako –edo lurraldeko–...
Read MoreXala, Xalbador gogoan
Atzo Zumaian bazkaldu nuen, Justa tabernan. Taberna herrikoia. Erribera kalean. Primeran edukiz eta prezioz. Udal ordezkariak aukeratu berriak izan dira Zumaian, hurrenez hurren hauexek: Bilduko 6 zinegotzi, EAJko 5, PSE-EEko 1, Aralarreko 1. Bazkaltzen hasita, albisteak lagun, ondoko hiru lagunen jarduna zabaldu zen jangela, ozen zabaldu ere. –“Qué le pasa al francés? (Yves Salaberri, Xala) –¿A quién? – A ese, el francés, a Sala, al pelotari? – Ahora les da por llorar en...
Read MoreInperialismoaren osteko turistak
Hendaiako Hondarraitzen promenada egin dugu maiatz honetan estrainakoz, baita etzanaldia ere. Bikotea eta biok. Paseoaren bueltan beste bikote bat egokitu zaigu gure ondoan. Nahita edo ez, belarriak zolitu zaizkigu, edo zolitu ditugu. Alde kuxkuxeroa ernatu zaigu, alegia. Alboko bikotea: gizona, baserriko morroi euskalduna –haren gaztelaniaren doinu markatuan erreparatuta–, emakumea, aldiz, kubatarra. 60 urte ingurukoa lehena, 50 urte pasatxo ditu bigarrenak. Hona gure belarri zoliek...
Read MoreGogoratu nahi d(it)ut
Martxoak 21 dauka egun –izan zuen irakurle–. Udaberria heldu zaigu. Idatziko dudanak ez du urtaroekin deus ikusirik ordea, joandako pertsonekin baizik. Efemeridetara jo dut oharkabean. Udaberria iritsi da eta joandako pertsonak, irundarrak berauek –izatez edo nahimenez– gogoratu nahi ditut. Joan doazen –balizko beste mundura– lagunak triste uzten gaituzte partitzean, baina neronek pozteko idatzi eta oroitu nahi ditut haiek. Alaitasuna dakar-eta udaberriak. Joandako azkena Patxi...
Read More
Iruzkin berriak