Mixel Berhokoirigoin: “Ganbararen kudeaketa politikoa laborarien esku izatea nahi dugu”
Euskal Herriko Laborantza Ganbarako (EHLG) Mixel Berhokoirigoin kidearekin solastatu gara. Hiru gai nagusi izan ditugu mintzagai: Luhusoko “ETAren armagabetzearen aldeko” ekintza, Euskal Elkargoa eta Laborantza Ganbara. Lehen bi gaiak aurki izanen dira irakurgai. Anartean, hona laborantzari buruz EHLGko presidente ohik errana. Ganbarak hamabi urte bete zuen iragan urtarrileko 21ean. Iparraldeko laborantza, ofizialki, Departamenduko Kontseilu Nagusiaren politikaren menpe dago. Zer aldaketa...
Read MoreNolako bizimoldeak, halako bisaiak!
“Nolako bizimoldeak, halako bisaiak!”. Bizi! mugimenduaren bizinahiaren araberako aurpegiak! Lelo horren pean ekarri dugu Posible ez ezik, beharrezkoa da izenburuko erreportajea. Christian Detchart, Elise Bancon-Dilet, Xabier Harlouchet eta Nicolas Goñiren bisaiak ekarri ditugu, baiki, horiek baina, Bizi! osatzen duten...
Read MoreGipuzkoa eta gu, orain txinoz: 麵包和馬戲和虛偽
Gipuzkoa eta gu, orain txinoz: 麵包和馬戲和虛偽 Erran nahi baita, 麵包和馬戲和虛偽 / Ogia eta zirkua, eta hipokrisia. “Izan zirelako gara…” eta bla, bla, bla… …hots, hotz, zotz, Reala, Penetakoa!
Read MoreMuga psikologikoarena gezurra eta ameskeria da
Iparraldeaz: 2. partea (Euskal Herri osoa barne) Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbarak zortzi urte bete eta ospatzen ditu! Bejondeiola Ganbarari eta ganbararen ostalertsei. Aurreko artikuluak bezala, gogoeta honek ere Industria Ipar Euskal Herrian du abiapuntu. Ekonomia oro har, eta orobat politika: 1/ Ekonomiaz: abertzaletasunaren izenean diharduten politikariek (EH Bai) ez badute argi eta garbi, Iparraldean bereziki, politika ekonomia dela, Lurralde Elkargoaren bidezko ekimen...
Read MoreLurralde Elkargoaren (h)arian
Iparraldeaz: 1. partea Gogoeta honen abiapuntua Industria Ipar Euskal Herrian erreportajean dago. Lehen ondorioa: Lurralde Elkargo baten bidez, Ipar Euskal Herria aiseago eraikiko da/dugu. Dudarik ez. Alabaina, anartean –Euskal Herri osoa hizpide–, hiru egitura administratiboek bereiz garatu beharko dituzte euren politikak oraindik ere, eta urte luzetan. Hau da, EAEk, Nafarroak eta Iparraldeak datozen 30 urtetan bereiz eginen dute bide. Besterik da, hegoaldeko erkidegoen...
Read MoreIlusioek eta inozokeriek bizi gaituzte!
Ilusioek eta inozokeriek bizi gaituzte! Futbola ekonomia eta politika baita: Osasunak 1 Rayok 0 irakurri nuen kolorez, ene egunerokoan. Ez da Gipuzkoan gehien saltzen den egunkaria. Halere, nahi nuke gehien saldu ez ezik, irakurriena izatea… nirea. “Jaitsierako postuetatik irten da” dio argazki oineko titularrak. Kike Sola nafarra golegilea ageri. Horixe euskarazko nire egunkariaren azalaren herena hartzen duen berria, larunbatean. Barnealdeko orrietara noa. “Gutxienez, lasai lo egin”...
Read MoreTramayesko Michel Maya auzapezaz
Tramayesko Michel Maya auzapeza dugu sujeta. Ingeniari honek energiari buruzko mintzaldia eman du Baionan, berriki. Bere hitzaldiaren karietara erreportajea osatu dugu Argian. Lerro eta lotura hauek, bere herriko esperientziaz kontatutakoa amiñi bat gehiago osatzeko ekarri ditut orri honetara. Hona, hasierako zenbat zertzelada: Bere jatorriaz mintzatu zitzaigun Michel Maya, hitzaldiaren hasieran. Tramayes eskualdean Maya izenekorik ez dago. Bere aita Suitza aldean jaio zen. Bere aitona, iragan...
Read MoreJohañe Pitrau (1929-1975)
Lan eskerga –eta eskergarria– egin du Pello Zubiriak otsaileko Larrun (162.) pentsamendu aldizkaria osatzeko. Emaitza ikusirik, “Prefosta, Johañe Pitrau laboraria süjeta izaki, ezinbertzean” pentsatu dute hirurogei eta laurogei urte arteko laborari zuberotarrek. Zuberotarrek eta Iparraldeko laborariek orobat, baita, oro har, hauen etxeko segida hartu zuten seme-alabek ere. Johañe Pitrau (1929-1975). Hura gizona! Haiek garaiak! Dudarik gabe, norbait –izan– zen Atharratzeko Erbinia...
Read MoreJose Bové Hendaian
Garazitik heldu zen Jose Bové Hendaiara, Bizi-ren eskutik. Pausuko Xaian pausa egin zuen, baita ahamen bat hartu ere. Pipa mahai gainean itzalirik, euskaldun imajinatu nuen, euskalakari ona litzateke. “XIX mendeko industrializazio aroan indartu zen oraingo estatu kapitalistaren eredua. XX. mendeko 50. eta 70.eko hamarkadetan krisian sartu zen sistema ekonomiko kapitalista estatuaren autonomoa bilakatzen hasi zen. Kapitalismo kasinoaren eredua abiatu zen: mundializazioa, bussiness, paradisu...
Read MoreUrtarrilaren 27koa, Iruneron
Urtarrilaren 27an Greba Orokorrera deitu du gehiengo sindikalak Hegoaldean. Goizeko 8:30etan abiatu naiz Hendaiatik Irunera, Colon etorbidea helmuga. Goizeko 10:30etan idazten ari naiz. ARGIA aldizkariko langileok greba egitea erabaki dugu asanbladan. Administrazio, sustapen nahiz kazetaritza sailekook. Gehiengo osoz baietza eman diogu euskal sindikatuen gehiengoaren deialdiari. Kazetariok, haatik, grebaren jarraipena egitea erabaki dugu, jarraipenaren berri http://www.argia.eus gunean emanez....
Read More
Iruzkin berriak