BURUtaPENAK: Nortasunari (XIII)
Nortasuna ez da aurkitzen inola ez beldurrean, ez da aurkitzen disimuluan, gutxiago gezurrean. Nortasuna zer den esan nahi nuke euskaraz, hitz xamurrean, bakoitza nor den azaldutzea mundu guzti(ar)en aurrean. Nortasun faltak galdu gintigun hainbat euskaldun bakandu, gure herriak falta horretan bere kaltea izan du. Etorkizuna gogoratuta ez da oraindik berandu, Euskal Herria salba liteke nortasun hori bagendu. M. A. A. Oharra: iragan astean, konfinamendu garaion, Katea izenburua...
Read MoreDylan Inglis: “Maskarada zoragarria izan zen”
Maskaraden garaian agertu zen Zuberoan. Xiberoko Botza-ko lagunek egin elkarrizketak zur eta lur laga gintuen: Eüskara ikastea aisa da, zonbaitentako phürü! Argia-k ere elkarrizketatu du: “Euskara ikasita, atzerritar euskaldunok leku berezia daukagu euskal gizartean”, erran digu Dylan Inglisek. Xarmanki mintzo da euskaraz, eta izkiriatu ere ederto batean. Guk galdetu eta berak luze eta oparo erantzun digu. Hasi baina, halaxe hasi genuen solasaldia: Maskarada karrikako agerraldia...
Read MoreMaite zaitut, nik ere ez
Hegoaldean, euskara abagune bi hauen artean bizi da: Joxan Artzeren “euskara galduko da dakigunok ez dugulako egiten…” eta Bitoriano Gandiagaren “euskaraz egiten ez duenak berak jakinen du zergatik ez duen egiten, baina egiten ez duenak ez dit euskaraz egiten uzten” direlakoen artean. Iparraldean, berriz, euskara aztergai dugu azken bulta honetan, BAM barrutian, besteak beste. Bidasoaz goitiko euskararen egoera bestelakoa da, legez eta bestez. Egoera hau zailago zait...
Read MoreBeñat izeneko bati… (Nazioa kontu naturala da…)
Zuk egindako proposamenari ekinen diot, iruzkinean azaldutako puntuak gehiago garatzeari, alegia. Solaskide dudana ezagutu beharrean, euskal letretan ari diren Beñat-etatik bat irudikatzen ari naiz, oker naiteke, baina lagungarria egingo zait. 1/ Joxe Azurmendiren saio hau ez ohikoa da: Ez dut uste hemen deusik argitu behar denik, baina enkaxka bi ohar: – Euskaldunak ez du euskaraz irakurtzen (berbarako, ez espainiarrek gaztelaniaz edo frantziarrek frantsesez egiten duten proportzioan)....
Read MorePublizitate lotsagarria!
Hekimeneko zuzendari Alberto Barandiarani “Euskara prestigiatzeko ere balio dezake publizitateak”, irakurri diot berriki. Elkarrizketa interesgarria. Ez dut berean lantzen den “gaia”z idazteko asmorik. Izenburua gogoan, buruan dudan zurrunbiloa uxatzera nator. Euskadi Irratiaren bidez zabaltzen den Donostiako Alde Zaharreko Bartolo Jatetxearen iragarkia daukat hizpide. Iragarkiak gogotxartzen nau entzuten dudan aldiro. Arrazoiak: Tonua: hizlariak oihuka jarduten du. Ozenki eta...
Read MoreEuskara afrontua izanen da Herri Elkargoan?
Baionako hautetsi Jean Claude Iriartek, HELEPko euskara eta kultura ataleko arduradunak: “Ahaleginak ahalegin, euskara gainbehera doa”, adierazi du Baionan. Berak iritzi ezkorra emanagatik, badago are iritzi ezkorragoa ukaitea: Baionako ekitaldian euskarak ukan zuen erabilpen eskasa eta laidogarria izan zen. Badut Herri Elkargoa eraikitzeko euskaldunak (euskal hiztunak) egiten ari diren lan gaitzaren berri, eta gutxi asko ezagutzen dut euskaldunen aurkakoen jukutria politikoaren tamaina,...
Read More7. Deiadar atzo Baionan: hiru soako, hainbat ele eta agiantza zenbait
– Baionan manifestatutako milaka lagunek “ausardia eta kemena” eskatu diete hautetsiei. – Hautetsiek azken hitza badute ere, herritarrei dagokie horiek konbentzitzea. – Hizkuntza politika egokia izatea hil ala biziko kontua da euskararentzat”. – “Bai, bai, bai, Elkargoari bai! Lege babesa euskararentzat!”. – Gure herriaren destinoa hautetsiek dute beren esku. Hiriburu, Makea, Sohüta, Aiherra eta Mauleko auzapezek Euskal Herri Elkargoari bai erran diote jada. –...
Read MoreSébastien Castet: “7. Deiadar manifestazioak ez du ‘beste bat gehiago’ izan behar”
Euskal Konfederazioko buru Sébastien Castet-en hitzak bildu dugu, 7. Deiadar manifestazioaren karietara: “Bidegurutze batean gaude. Hizkuntza politikari benetako bultzada eman nahi badiogu, hizkuntza politika buruan buru eramanen duen berezko instituzio bat behar dugu, manera koherentean eramateko eta gutxieneko autonomia batekin. Gaur egun hizkuntza politikoa lantzen ari da, baina politika hori kanpotik aginduta dator. Gutxieneko autonomia behar dugu, erabakitzeko ahalmena behar dugu, eta...
Read MoreNola esaten da euskaraz?
Lerro-buruko “Nola esaten da euskaraz?” delakoa hizpide dakart. Esaldia ez da Eibar futbol taldeko entrenatzaile ohi Gaizka Garitanorena. Ez horixe. Gaizka Garitanok ez du behin esan “nola esaten da euskaraz?”. Euskaraz esan du, eta behar izan duenean, “portero” edo “parada” edo “offside” esan ditu, euskaraz esan ere, eta behin ere ez da horregatik jokoz kanpo geratu. (Espainiako Futbol Ligako) bigarren mailara jaitsi berri den taldeko entrenatzailearen jarrera primerakoa...
Read MoreBittor Kapanaga gogoan eta Euskera erro eta gara galtzarbean
Bittor Kapanagaren Euskera erro eta gara galtzarbean hurbildu gara liburuaren edizio-egile Juan Martin Elexpururengana. Solasaldia atondu ostean, oihal honetan josi ez ditugun txatalak dira honako hauek. Egilearen izenaz eta liburuarenaz beste: Lan guztiak I Euskaldunon hizkuntza eta Ikuskera ageri dira azalean. Zer dago barruan? Lehenengo honetan hizkuntzari eta mundu ikuskerari buruzko lanak datoz. Bi argitaratutakoak: Euskera erro eta gara (1978), bere obra nagusia; eta Refranes y...
Read More
Iruzkin berriak