BURUtaPENAK: Zentzu komuna (III)
“Sen ona” delakoa ez da euskaldunon esklusibitatea, ez horixe. “Ongia” eta “gaizkia” kristau kulturaren jiteak dira, beraz, gure auzokiderena halakoxea izan ere, oro har. Auzo kidetasuna hizpide: nor hasten da auzo bat non amaitu gaur egun? Non kidetasuna? Pasadizo honek deskriba dezake “zentzu komuna”, baita ilustratu ere: Alsaziako lagun batek, frantziar adiskide baten bisita izan zuen etxean, Colmar hirian. Biharamunean, lana zela medio, Alemaniako Baden-Württemberg...
Read MoreBortxatzaileekiko Justiziaren “tabula rasa”
Maria Ortega Zubiateren “Garrasi eta protesta artean hartu dute Roman Polanski zuzendaria Parisko Cesar sarietan” posta irakurtzen ari nintzela, Dani Agirreren “Sugearen mila hozkadak” artikuluarekin akordatu naiz. “NBAko mito gorenekin mahaian esertzea lortuta ere, Kobe Bryantek ez zuen agortu nerabe zenetik erregai erabili zuen neurri bako anbizioa. Gailurrean zela, andre baten isiltasuna erosi zuen bortxaketa kasu batean”, zioen Agirrek “1975ean bortxatu zuela salatu zuen...
Read MoreHezteaz eta hazteaz: hezteak haztea trabatzen duenean
La manada auziaren sententzia ezagutu ostean ari naiz pentsaketa. Inork gutxik espero zuen epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak: “Sexu erasoa” izan da, “bortxaketa jarraitua”. Ongi. Bidezko erabakia, zuzena. Bortxatzaileak espetxera. Jendarteak justizia gura du, gizarte justu baten egarriz bizi da jendea. Behialako Elizaren –jainko potrosoaren– justizia nola, Estatuarena behar du egun. Epaiak “asetzen” bagaitu, pozarren. Nago baina, zuhaitzek ez d(ig)utela basoa ikusten...
Read MoreErremediorik ez dute, guk ere ez
Manuel Castellsen Comunicación y poder liburuko “Ikonosferak inguraturik bizi da egungo jendea. Geruza artifizial mass-mediatiko honetan ‘telebista’ da ikuskari eraginkorrena” esapidea gogoratu zait. “Irratia “gehitu dut analisi hau gauzatzean. Irratitik entzundako hainbat mezu ditut iritzi ezpal. Iragarki batek, udaldia pasa ostean, etxearen segurtasun bermea eskaini zigun negualdirako. Itsasaldeko “bigarren etxeen jabe”-ei zuzenduta. Hain zen lotsagarria, ezen mezuaren...
Read MoreGlotofobia ez da hizkuntza gutxiaraziekiko herra adierazlea soilik
Probentzakoa da Philippe Blanchet, Glotofobia hitzaren sortzailea. Soziolinguistika irakasleak lezio paregabea eman digu Hendaian, artikuluan ageri denez. Alta bada, toki gehiago merezi duelakoan, hona berak errandakotik neronek ondorioztatutako beste hainbeste lerro: – Behin eta hasteko, bere jarrera goraipatu nahi dut. Bakan entzun diot frantses citoyen bati, berak errandakoak. Konparazionerako, Frantziako Errepublikaz bere gisara mintzatzen. Bejondeiola! Estimatua. – Estatuak hizkuntza...
Read MoreSébastien Castet: “7. Deiadar manifestazioak ez du ‘beste bat gehiago’ izan behar”
Euskal Konfederazioko buru Sébastien Castet-en hitzak bildu dugu, 7. Deiadar manifestazioaren karietara: “Bidegurutze batean gaude. Hizkuntza politikari benetako bultzada eman nahi badiogu, hizkuntza politika buruan buru eramanen duen berezko instituzio bat behar dugu, manera koherentean eramateko eta gutxieneko autonomia batekin. Gaur egun hizkuntza politikoa lantzen ari da, baina politika hori kanpotik aginduta dator. Gutxieneko autonomia behar dugu, erabakitzeko ahalmena behar dugu, eta...
Read MoreIkasleen oporraldiak turismoaren interesen arau?
Frantziako eskoletako ordutegia –egunerokoa eta oporraldikoa– hizpide hartu dugu berriki, Ipar Euskal Herriko bi eskola –Hendaiako Ikastola eta Lizardi eskola publikoa– hartu ere lagin gisara. 2014ko irailetik Lehen Mailako eta Haur Eskolako erritmoen erreforma jarri da indarrean. 2012-2013an, esate baterako, erreforma Lommeko La Fontaine eta Lamartine eskolan jarri zuten funtzionamenduan. Erreformak haurren eskola erritmoak egokitzea dauka helburu eta Hezkunde Nazionala erakundearen...
Read MoreEuskara, interesak edota desinteresak trabatuta
Udan barrena sartu izanagatik, udaberri giroan bizi naiz. Udarik ez bada ere, udaberriaren esperantzak eramango gaitu udazkenera, pentsu dut. Esperantza, horra bertute korapilatsua, kristautasunean hezi garenon aldarte aldrebesa. Nietzsche filosofo alemaniarraren hitzetan heldu zait gogora: “Esperantza gaitzetako gaitzena da, gizakion oinazea luzetsi egiten baitu”. Gogoeta horrekin atera naiz karrikara ekainaren eta uztailaren arteko mugetan. Euskara hartu dut jomuga. Euskara esperantzaren...
Read MoreHirugarrenez, (jai)danez!
Aidanez, agidanez, adi egonez, (jai)danez. Hirugarren posta duzu honako hau, Hendaiako ikastola gaia, Seaska eta Falloix legea hizpide. Erreportajea i(ra)garri nuen eta berau ekarle lanetan paratu nauzu halabeharrez. Hala nahiez, hala jaiez! Ikastolen hainbat manifestazio, okupazio eta tarteko zenbait manifestu, horra enea (ez emea, arra. Hara!): Bildu dira bada, hondarrean –edo hastapenean– Hollanderen akolitoak eta Seaskaren ordezkariak, asteon. Zenbat izerdi, aldian aldiko...
Read MoreKasu ikastola kexu!
Horra hor, Seaska ikastolaren garai bateko lema: Kasu ikastola kexu! Garai hura oraina da alabaina. Frantzia jakobinoak hamaika motibo eman(en) dizkigu kexu izateko. Hendaiako Gure ikastola izan da azken hilabeteotan kexaldi horren protagonista –eta aitzindaria–, baina bihar, etzi, etzidamu, Iparraldeko beste ezein izan liteke. Falloux legea izan dugu egoeraren leherrarazlea. Aski da suprefeta berri bat, kasuon Errepublikako presidente berriaren menpeko, sozialista izanagatik morroia...
Read More
Iruzkin berriak