Absa: “Niri euskaldun askok erdaraz egiten didate”
Jahlil gazteak bi metroko altuera dauka, eta jauzi batez hiru aise gainditu ere. Ehun kilo aspaldi egin zuen afrikar jatorrizko tantaiak. Lagunek Azkoiti deitzen diote, Azkoitian jaio baitzen. Bertan bizi izan da iaz arte, bere familiarekin. Erizain izateko ikasketak egiten ari da Donostian. Artean, laguntzailea da Bidasoa Eskualdeko Zaharren Egoitzan. Saskibaloia du gustuko kirola. Jo eta ke aritzen da lagunekin. Irun Basket taldean proba egin beharko lukeela esaten diote sarritan: –...
Read MoreGlotofobia ez da hizkuntza gutxiaraziekiko herra adierazlea soilik
Probentzakoa da Philippe Blanchet, Glotofobia hitzaren sortzailea. Soziolinguistika irakasleak lezio paregabea eman digu Hendaian, artikuluan ageri denez. Alta bada, toki gehiago merezi duelakoan, hona berak errandakotik neronek ondorioztatutako beste hainbeste lerro: – Behin eta hasteko, bere jarrera goraipatu nahi dut. Bakan entzun diot frantses citoyen bati, berak errandakoak. Konparazionerako, Frantziako Errepublikaz bere gisara mintzatzen. Bejondeiola! Estimatua. – Estatuak hizkuntza...
Read More“Naturaz arduratzen dena gizakiaz arduratzen da” (Víctor Gómez Pin)
Víctor Gómez Pin filosofoarengana hurbildu ginen, solasaldian filosofia gaia gailenduko zelakoan. Ordea, hitzak jainkoarenganako bideak adina izaki, “politikan jausi” ginen. Filosofiaz eta bizitzaren paradoxaz ere mintzatu ginen, zer nahi gisaz. Reducción y Combate del Animal Humano da zure azken liburuetako bat. Zer ekarri nahi izan duzu berean? Berean defendatzen dudan tesia hauxe da: animalia humanoari, giza animaliari, norbanakoari edota herritarrari sinbolizatzeko eta ezagutzeko...
Read MoreGazteentzat euskara gehiago da atzerriko hizkuntza, beren pentsamenduko hizkuntza baino
Joxe Manuel Odriozola elkarrizketatu dugu Argian, Bortzaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara saioaren karietara. Alabaina, hasteko, saiogilearen hitz hauek izan genituen hizpide abiaburuan: “Nire bidea ez da erdal herritik euskal herrira doan bidea, abertzale gehienen kasuan bezala”. – Horrelako kasuak gutxi al dira edo zarete? Ezaugarri horrek adierazten du euskaldunon egungo egoera, akaso? UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) herri euskaldunetatik etorritakoa naiz....
Read MoreZizka-mizkak
Apirilak 11. Albisteak Euskadi Irratian. – “… Elena Arzak izendatu dute munduko sukaldari onena…”. Elena Arzak-en hitzak: – “…estoy muy contenta y emocionada, este premio es el trabajo de todo el equipo…” Segidan… Juan Mari Arzak aitak: – “Ez daukat hitzik, zoraturik nago. Munduko sukaldari onena, eta gainera euskalduna… (sic)”. P. S.: Elena Arzak, 2012 Premio Veuve Cliquot a la Mejor Chef Femenina del Mundo. ...
Read MoreJoshua
Astean behin egiten dut Hendaiatik Zumaiara bidaia. Bide bat maiztasunez egiteak bizitzaren egunerokoa berritzen dizu, baita begiradak –eta pasadizoak– etengabe berritu ere. Itsasoa laino zegoen Hendaiatik Zumaiara bidean, eta laino sarria ere Zarauztik harantza. Eguna urraturik, Getarian nengoen jadaneko, Juan Sebastian Elkano nabigatzailearen irudiak itsas zeru-muga ozta-ozta seinalatzen zuen. Brastakoan, gizonezko tantaia agertu zitzaidan estatuaren pean, behelaino artean. Eskuak...
Read More
Iruzkin berriak