Zu eta ni, hura eta bera. Bitasuna baikara, bi bederen
Ia hemen Juanjo Olasagarre Pamiela, 2018 Preludio Xabier Lete IV. Poesia Sariaren bermea zekarren Ia hemen liburuak. 2018ko uda galda galduan hartu zuten lurra baina, eta ez loriarik ez penarik… ukan. Apirilean, Espainiako Kritika saria jaso zuenerako irakurria nuen –Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa, nobela sarituaz batera–. Eta hemen nago, ia hemenik gabe edota Ia hemen-ekin. Ludikoaren ostea Bakarrik egotearen lan ekidinezina...
Read MoreKonplexua eta sotila, jendearen erraietatik erauzia
Jenisjoplin Uxue Alberdi Susa, 2017 Jenisjoplin nobelak zeresan eman du dagoeneko. Hainbat kritikarik eman du bere juzkua, baita egilearekin izandako elkarrizketek liburura iristeko hainbat arrasto laga ere. Zer gehitu ote daiteke? Euskal poeta batek –aspaldion poesia karrikaratu ez duena– behinola erran zuena berrestera heldu naiz: “Dena idatzita dago, baina ez nik idatzita”. Kasuon, dena ez da idatzita, baina esana balio zait...
Read MoreLurrikara ostean barealdia eta sisteman segitzeko irrika
Hiru aste dira Macron presidenteak LRko Édouard Philippe lehen ministroa izendatu zuela, baita bigarren honek gobernua ere. Atzo berritu zuen berau, lau ministroren dimisioa eman ostean. Frantzia ez da horren handia, ez bere demokrazia behintzat. Frantziak gobernu berria dauka. Lehendabizikoa lanean hasi gabe, lau ministro kendu (Lurralde Kohesiorako Ferrand, Justizia ministro Bayrou, Europako gaien ministroa Sarnez eta Armadako ministroa Goulard), beste hainbeste izendatu eta aitzina. Ez du...
Read MoreDeserrotzetik berrerrotzerako esperientzia: bizipenak eta ametsak
Deserria haurtzaro Maddi Zubeldia Elkar, 2017 Maddi Zubeldia irakasle ari da, berrogei urtez honezkero. Doinuaren eta hitzaren dohainak haur eta nerabeei eskaini dizkie nahasiki. Musikari gisa ezagutu dugu azken bost urteotan, H-Eden taldearen kantaria eta arima baita. Hamaika aztarna (2013) eta Intimitatean (2015) diskoak kaleratu ditu, baita hainbat poema ezagutzera eman ere. Euskal doinu eta letretan aldian behin plazaratzen den kasuetako bat da, bakan eta bitxia. Bere ele kantatuak dastatu...
Read MoreIsiltasuna aterpea da
Bidean ikasia Arantxa Urretabizkaia Pamiela, 2106 Bidean ikasia literatura genero hibridoa da, ikaspen bidaia. Kronika eta gogoeta da funtsean, testu laburrez osatua, horietako hainbat orri lehen pertsonan narratuak. Badira ere, hirugarren pertsonan eta pluralean paratutako ikuspegiak. Demagun, lehenak “egiazkoak” direla eta gainerakoak “fikziozkoak”. Egiazkoan gaiari buruzko funtsa mamitu du idazleak eta besteetan gaiaren hezurdura armatu. Gaia hauxe: Hondarribiko...
Read MoreHerri honen euskalduntasunak jai du
Asteazkenean, EAJko buru Andoni Ortuzarrek PSE-EErekin ez ezik, EH Bildurekin gobernu (Eusko Jaurlaritzako) akordioetarako aukerak ikusten dituela aditzera eman zuen. PSEko idazkari nagusi Idoia Mendiaren hitzak segidan: “Sozialistok ez dugu onartuko euskal gizartearen aniztasuna errespetatzen ez duen inolako akordiorik”. Atzo, ostegunean, Jose Antonio Agirreren hitzak izan ezik, haren hurrengo lehendakarienak entzun nituen hedabideetatik, hurrenez hurren, Agirreren hurrengo Leizaolarenak,...
Read MoreHerri (h)egietan gora, zu-han-d’or-eta-n, i-he-s-i-e-ta-n
Joxe Austin Arrieta Estalien gradora Txalaparta, 2106 Poesia Estalien gradora liburua leitu ez ezik –zein lite-ra-t-our genero den artean ebatzi barik; nihaurek ebatzi gabe–, berau irakurri beharra daukazu literatur zale hori. Neronek horixe egin dut: beharra-ko h eta b eta r-ak ongi karraskatzen irakurri. Edo… bestelako konparazionik harturik: he-rri-berri-lei-tu-be-har-izan- dut. Ontsa irakurri, alegia! Edo… entseatu, behinik behin! Liburuaren tituluaren kontsonante oro-urre-erre...
Read MoreBaztango bazterrak prosa ederrek ageri
“Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkitanean…” Joxan Artzeren eleak dira Mikel Laboaren ahotsean, lanbroak ezkutatzen dituzten bazterrak Baztangoak, naski! Ez nago ziur, baina egunsentiarekin izango zen, Baztango bazterrak, eta Errateko nituenak (Cuzcoko kronika) eta Larremotzetik nire logelan hasi ziren sartzen… Autobiografiak gero eta gehiago dira euskal literaturan, ez...
Read MoreOporren osteko oporketa aldiak datoz
Lau asteko oporren osteko lehen idazkia duzu hau. Lehenengo astean etxetik (aberritik?) urrun ibili ginen, eta, halaber, urrun geratu zaizkit ere orduko gogoetak. Alta bada, hura izan zen bete-beteko oporraldia. Burmuinen geldoa bizitu beharrean ari nauzue. Honatx opor haien ondorengo gogoeta-dekalogoa: 1/ 2008an zabaldu zen bizi dugun krisialdia, ekonomikoa alegia. Izanik ere, gainerako egungo krisiak ordurako indarrean zeuden eta: krisi politikoa, nortasun, jendarte, balore eta heziera...
Read MoreErrespetu osoz
Angel Errok Errespetu osoz artikulua idatzi du gurean, Zirtak delakoan. Gomendatzen dizuet irakurtzea. Angelek dioenez, shock traumatiko batek afasia eragin dio burmuinean. Kontuak kontu, aste honetan Errok artikulua gaztelania hutsez igorri digu, eta ondorioz, neronek itzuli behar izan dut. Tira, ez da hainbesterako ere, baina, Patxi Larrion eta Alberto Barandiaran lagunei eskatu nahi nieke, faborez, horrelako erronketan ez sartzeko Angelekin. Egia erran zaila zait sinestea Angel afasiak jota...
Read More
Iruzkin berriak