Pasadizoak (VI)
Pasadizoa joan deneko apiril euritsuko egun horietako batean izan zen. Bikotea gosaltzen ari da, goizean goiz. Gizonak kafea prestatzeko azken filtroa erabili duela –ustekabean– jakinarazi dio emakumeari. – Ba, gaur ez daukat betarik ez gogorik saltoki handi batean sartzeko eta filtroak erosteko. – Lasai, nik erosiko ditut. – Ama ikustera noanean, justu Chino baten ondoan pasa ohi naiz. Euria burrustan ari da gizona Zumaiako Chino batean sartu denean. Euritakoaren tanten...
Read MorePasadizoak (V)
Euro dibisa 1999ko urtarrilaren 1ean hasi zen funtzionatzen, eta harrezkero, gerora, moneta gisa erabiltzen hasi genuen ere. Hendaian, konparazione, liberak (frankoak) eta pezetak generamatzan patrikan ordura arte. 1900eko hamarkadaren amaia aldean, libera bat / 20 pezeta zen diru trukea, aldian aldi, gora eta behera. Pasadizo laburra baina esanguratsua da bosgarren hau. Ekaineko hasiera da, hondartzako denboraldia hasia. Bikotea plaia aldera jaitsi da. Aparkalekua indarrean dago,...
Read MorePasadizoak IV
Duela 25 urteko pasadizoa da honako hau. Hondarraitz plaian dago pijoa, zangoak zabal-zabalik toalla gainean, neska bikote liraina haren ondoan, titiak zut. Eguzkia ederra zeruan, egun paregabea. Euskal kulturaren espresio bateko izar berri horietakoa da gizonezkoa. Haien atzean beste morroi bat dago, bikoteari so tarteka, kuxkuxean edo. Liburuxka arraro bat dauka eskuetan, Afrikako herrialde baten izenburukoa. Irakurtzen ari da, edo plantak egiten bederen. Nekez ulertzen du irakurtzen duen...
Read MorePasadizoak (III)
Badira bizitza seinalatzen –eta markatzen gaituzten– diguten pasadizoak. Honako hau, Bilboko Athleticek liga eta kopa irabazi zituen garaiko pasadizoa da (1984 urtekoa, Javier Clemente entrenatzaile izaki): Heldu da, bada, Baionara, egun pasa, Botxoko laguna. “Erbesteratu” laguna bisitatzera. Kalean gora, karrikan behera, aldian behin, eta aldian beste behin, bilbotarrak “estos putos gabatxos” esanera besterik ez dauka ahoan. Frantzia ezin jasan darabil biraoka, Frantzian baitago....
Read MorePasadizoak (II)
Badira bizitza seinalatzen diguten –eta markatzen gaituzten– pasadizoak. Honako hau inozentziaren urteetakoa da, hor nonbait: Oraingoan ere, aurrekoan bezala, protagonistak Zabaleta abizena zuen. Pasadizoa aurrekoa baino bost urte lehenagokoa da, gutxi gorabehera. Zabaleta hau ETAko kide izan zelako atxilotua izana zen iragan berrian. Preso egon zen aldi luzeska batez. ETAren Independentzia eta Sozialismoa aldarrikapena ozen zabaltzen hasia zen garaia zen. Zabaletari hiru milioi...
Read MorePasadizoak (I)
Badira bizitza seinalatzen diguten –eta markatzen gaituzten– pasadizoak. Hona, batto: 1980ko maiatzaren 14a zen. Martin Zabaleta mendizale hernaniarrak Everesteko gailurra zapaldu zuen. Biharamunean, Egin egunkariak berriaren tamaina eman zuen lehen orrialdean. Honela zioen, gutxi gorabehera: – “Euskadi conquista el Everest” edo “Euskadi llega a la cima del Everest”. Gure koadrilan jende anitza –ideologiaz– biltzen ginen, gazteak eta berdeak artean. Ni abertzale… tira,...
Read MorePhilippe Poutou (Nouveau Parti Anticapitaliste)
Txurroak txurro, okerrak oker, akats larria burutu nuen iragan asteko Frantziako presidentetzarako bozak artikuluan. Abertzaleak aiduru izeneko zatian, amaieran, Iparraldetik begira idatzitako zatian honela idatzi nuen: “Alabaina, ezkerreko hautagaiek (Mélenchon, Arthaud eta Poutouk) hizkuntza gutxituen ezagutza konstituzionala errefusatzen dute…”. Baita, Frantziako muturreko ezkerra eskuina bezain jakobinistatzat jo ere. Nouveau Parti Anticapitalisteko (NPA) hurbileko...
Read MoreLa Grandeur de la France edota hiru txurro
Frantziako presidentetzarako bozak heldu dira eta hauen inguruko lehenengo artikulua egitea egokitu zait gurean. Egokitu baino “tokatu” zait, bigarren adiera hau egokiagoa delakoan. Beranduegi.tv saioan artikulua aipatu dute, Frantziako hauteskundeei buruzko analisia hitza entzun dut lankidearen ahoan. Eskerrik asko, baina, eta barka, banitate faltsua ematen badu ere, nik horrelako artikuluen aurrean, txurrogile sentitzen naiz. Izan ere, analisia hitz handiegia egiten zait zintzurretik...
Read MorePerpinyà-tik deia
Telefonoak jo du, etxean. – Bai, nor da? – Mikel Asurmendi? – Bai, eta zu? – Parlez-vous français? – Oui, je me débrouille… Solasaldia aurrera doa: – …Argipen baten beharra daukagu gure etxean, horregatik deitzen dizut/gu. Jakin nahi dugu euskaldunek Stéphane izena nola esaten duzuen euskaraz… Ni sano harrituta…: – …baina, zergatik deitzen didazu(e) niri? Nork eman dizu(e) nire izena? Nor zara zu? – …Interneten aukitu dugu zure izena. Zu Mikel Asurmendi...
Read MoreAremix –gure katua– gogoan!
“Otsaila firili faraila” dio esaerak. Hilabete kaskarina eta zoroa dugu otsaila. Nik txorien lehen kantuak sentitu ditut dagoeneko. Sentitu al dituzue zuek? Egun epelak sentitu ditut, baina, egun hotzak ez dira joan: hotzak eta hormak nozitzen ditugu oraindik ere. Istorio erreal baten kontari nator, etxeko supazterretik. Otsaila katuen hila da. Otsaila ere emakumeen hilabetea omen da. Hainbat lekutan “katail” izenarekin ezaguna. Otsailean urteko lehen jaien giro epela sumagai da: San...
Read More
Iruzkin berriak