Oscar sariak: zalditik astora!
Bohemian Rhapsody, 2018 Film biografiko dramatikoa. Zuzendariak: Bryan Singer eta Dexter Flecther. Aktore nagusia: Rami Malek. Fredy Mercuryren biografia. Oscar sari gehien irabazi duen filma da Bohemian Rhapsody. Rami Malek-ek jokatzen du Freddie Mercury Queen taldeko burua eta abeslari nagusiaren rola. Muntatze, soinu muntaketa eta soinu nahasketa sariak ere irabazi ditu filmak . AEBetan ekoiztua da filma. Txartel bisita berebizikoa: Hollywoodeko kumea izatea. Beste bi film nabarmendu dira...
Read MoreBlack is Basque edota Herria da Komunitatea
Black is Beltza Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Jorge Alderete Ekoizpena: Kolektiboa Black is Beltza, nobela grafikotik film animatua izatera iritsi den lan eskerga da. Izan ere, Black is Beltza CDa ere bada, hots, filmaren soinu banda. Raül Refree-rekin batera Fermin Muguruzak ondutako disko paregabea. Eskerga edota paregabea bezalako adjektiboak aise jalgi ohi zaizkit espresio artistikoen balorazioetan. Alabaina, horien nolakotasuna adieraztea zailago izaten zait sarritan. Eskerga da...
Read More“Gure oroitzapenak”: Kontatzea da bide bakarra
Gure oroitzapenak (Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioa zinemara ekarria) Zuzendariak: Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela, Maialen Sarasua Oliden. Ekoiztetxea: Adabaki, 2018 (Gastibeltza filmak). Adabaki ekoiztetxeak produzitua, Gastibeltza filmak elkartearen eskutik heldu da Iparraldera Gure oroitzapenak. Hendaian ikusi dugu urriaren 9an, asteartez. Mireia...
Read MoreMaitasuna gerra garaian
Andaluzia. 1950.eko hamarkada. Espainiako Gerra Zibilaren ondoko garai doilorra. Francisco Franco militar faxistaren lehenengo urteak dira, ezurteak. Diktaduraren aurkako erreboltariek (Maquis) erresistentzian dihardute. Hauetako batzuk, legeari ihes eginak, sierran dabiltza, frankismoak ezarritako legearen aurka altxa dira. Legalitatean ari dira ere beste batzuk. Herriguneetako bizitza “normaldu”an, erdi-klandestinitatean, gaueko lanetan. Cencerro, Perdigones, Tomillo dira horietako...
Read MoreXora ausartaz (bigarrenez)
Maulen estreinatu zen Xora filma, baina ezin izan nuen ikusi. Donostiako aurkezpenean ikusi ondoren, hizpide ukan nuen. Atzo Hendaiako Varietés antzokian ikusi nuen bigarrenekoz. Horra jarraian beste aburu sorta bat: Iluna omen da Xora. Baiki, bizitza nola! Xora ausarta da, eiki, bizitza nora! Egileek, abiaburuan, ez omen zekiten zer egingo zuten ororen buruan. Anartean, “ez dakigu, baina entseatzen gira egitez” pentsatu omen zuten. Nik uste, bazekiten/badakite, eta horregatik egin dute,...
Read MoreXora, bitxia, diferentea
Xora filma bitxia da, diferentea, baina ez zuberotarrek egina delako. Izanik ere, narratzen duen istorioa Zuberoan agitzen da, baina Zuberoa ez da baitezpadakoa. Filma unibertsala da, hitz laburretan errana. Areago, jendeen ametsak presente dira, baina ametsa ez da amerikarra, ez da hollywoodar ametsean murgiltzen hartara. Are, protagonistak –batak zein besteak– jainkoak sortu ditu eta beste protagonistak desegin “behar” ditu. Euskal filma izateko, bitxia. Diferentea da euskal zineman,...
Read MoreEzina ikusaraziz egina
Giza Eskubideen X. Zinemaldian estreinatu zen Gazta zati bat dokumentala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Ingurune egokia inondik ere. Gizabanakook erabakitzeko dugun eskubidearen gainean mamitzen da filma eta, gaiaz zein filmaz mintzatzeko parada izan genuen bertaratuok. Filmaren estetikaz zenbait hitz, lehenik: dokumentala xaloa da, egileek modu naturalean sortu zen ideia bati jarraikiz eginda. Hartara, filma ez da ohikoa, ausarta da, lotsagabea (kolokioa kudeatu zuen Begoña del...
Read MoreLeilaren iturri begiak
La source des femmes / Emakumeen iturbegia. 2011. Zuzendaria: Radu Mihaileanu. Aktoreak: Leïla Bekhti, Hafsia Herzi, Biyouna, Sabrina Ouazani, Saleh Bakri. Hiam Abbass. Generoa: Komedia dramatikoa. La source des femmes filma komedia dramatikoa da. Radu Mihaileanu, bere zuzendaria, Bukaresten jaio zen 1958an. 1980an, Nicolae Ceausescu-ren Errumaniatik ihes egin zuen Israelera, aitaren sorlekura, errefuxiatzeko. Alta, bada, zine errealizadore frantsesa da. Istorioa –historia garaikidea–...
Read MoreFederico Fellini eta Sara
Ilusioen zirkua erakusketa Ion Olano Carlos kazetariak iragarri zigun, eta ondo baino hobeto azaldu, Argiako 2.295 zenbakian (2011ko urriaren 23a). Horregatik menturatu berri gara berau ikustera. Horregatik, eta Federico Fellini zinegilearen eta ilusionistaren obra hagitz erakargarria delako. Emazteak eta biok, eta seme-alabak hurbildu gara San Telmora. Lehen aburua –atsegina– museoak berak eman digu, berau berritu ondoren ikusi gabe genuelako ziur aski. Antzinako eta gaurko...
Read MoreBi anai: (Nire) Denboratik at
Hogei urte luze joan dira Bernardo Atxagaren Bi anai ipuina irakurri nuenetik. Beranduago irakurri nuen Obabakoak. Obabako Daniel eta Paulo bizilagun petoekin gogoratu nintzen orduan. Bi anai ez dago Obabakoaken. Aspaldiko kontuak dira niretzat, eta orain Bi anai filma ikusi dudanean, egia erran, ez ditut horiek gogoan. “Filmak liburutik ahalik eta gehien aldenduz eta, era berean honi fideltasun osoa gordez, azalean soilik geratuko ez den berezko lengoaia berria sortzea du azken finean...
Read More
Iruzkin berriak