Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Galizia calidade
Ira03 0

Galizia calidade

Atalak: musika kritika

Fitxa: Galiziako Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Victor Pablo Perez. Bakarlaria: Ainhoa Arteta. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: J.A. Sainz Alfaro. Bakarlariak: Arantza Ezenarro (sopranoa), Michelle De Young (mezzoa). Egitaraua: Strauss, Bruckner, Madina eta Mahler-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Datak: abuztuaren 30a eta 31a.

 

Turismoa sustatzeko Galiziako aspaldiko slogan-a primeran datorkigu  adierazteko Galiziako Orkestra Sinfonikoak egindako inpresioa Musika Hamabostaldiko azkeneko bi saioetan. Orkestra osasuntsua dugu Galiziakoa, landua, soinu sendokoa, ona. Beharbada Estatu mailan onenetako bat izango da. Esan bezala, primerako aktuazioak egin zituzten Kursaal Auditorioan, kontuan hartuta egitarauak ere inpaktuzkoak zirela.

 

Lehenengo saioan Ainhoa Arteta soprano tolosarra izan genuen erregina. Beti bezala panpoxa-panpoxa jantzita, demostratu zuen taula gainean zein ondo egokitzen zaion bere ahotsari Richard Strauss-en errepertorioa. Gozo-gozoak atera ziren egile honen “Lau azkeneko Lieder” izeneko kantak. Konpositorearen musikaltasun fluktuatzaile eta sentsuala primeran irudikatuta geratu zen Artetaren ahoskatze eta emisio biribilei esker. Propina bezala, Strauss-en beste pieza bat oparitu zuen, “Morgen” izenekoa, eta gero, nola ez, “Aurtxo polita”. Hau bai gustatu zitzaion publilkoari. Eromena.

 

Bigarren zatian, sinfonia erraldoi bat. Bruckner-en 9.a, handia, dentsoa, konplikatua, baina Galiziakoek, Victor Pablo Perez-en batutapean, ondo egin zutena, ulerterraza.

 

Bigarren egunean, karamelo pare bat. Bata, txiki-txikia, Madinaren “Aita gurea”, Tomás Aragüés-ek orkestratua, zeruetarako bidetik eraman gintuena. Elena Barbé sopranoak, bere ahots polit eta argitsuarekin, aktuazio delikatua egin zuen. Pena Donostiako Orfeoiak estali egin zuela haren soloa gehiegitan. Halere, atsegina, benetan. Eta bigarren karameloa, Mahler-en “2. Sinfonia, do minorrean, ‘Berpizkundea’” lan zoragarria. Denetatik dauka obra honek publikoaren txaloa lortzeko: intensidadea, delikadezia, ahots zati distiratsuak, une inpaktanteak, bukaera txundigarria… Eta, horrez gain, Victor Pablo Perez-en bertsioa oso garbia eta argia izan zen. Bakarlarien lana, oso ona, batez ere Michelle De Young mezzosopranoarena, ondo abestuta eta ondo interpretatuta. Arantza Ezenarro fin aritu zen, nahiz eta adierazkortasun gutxi eskaini. Donostiako Orfeoia, boteretsua. Publikoak behar zuen bukaera, beraz. 

 

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA