Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Boluptuositatea
Aza20 0

Boluptuositatea

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Christoph König. Sopranoa: Measha Brueggergosman. Egitaraua: Liszt, Wagner eta Schubert-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: azaroaren 18a.

 

Bai, boluptuositatea, haragikoitasuna, hori esan daiteke Euskadiko Orkestraren 4. abonu kontzerturako egindako proposamenari buruz. Eta interpretazioari buruz ere bai.

 

Aspaldi honetan ez genuen disfrutatzen Euskadiko Orkestraren soka leun, belusezkoa, baina oraingo honetan bai. Saioa irekitzeko, Liszt inguratzailea. “Les Préludes” izeneko poema sinfonikoa -konpositore honek sortutako forma berritzailea- ehunduren nahasketa sentsuala da, non melodia ederrak, giro poetikoak eta estetika berezi neo-erromantikoak produktu erakargarria egiten duten.

 

Halere, momentu sentsualena ondoren iritsi zen. Aurten ospatzen da Richard Wagner-en jaiotzaren 200. urteurrena, eta konpositore honen “Wesendock Lieder” pieza ezin adierazkorragoak entzun genituen aldi honetan. Measha Brueggergosman soprano kanadarraren ahotsean oraindik disfrutagarriagoak iruditu zitzaizkigun. Abeslari hau ez da “diva” tipikoa. Pieza bakoitzaren sentimenduan erabat sartzen da, eta kantuari kutsu elitista kendu egiten dio (zentzu onenean), artea entzulearengana hurbiltzeko. Mila ñabardurako ahotsa du, tinbre zoragarriaduna. Dudarik gabe, hauxe izan zen saioaren onena.

 

Eta bigarren zatian, Schubert-en “Sinfonia si minorrean Amaitu gabea”, polit-polita. Esan behar da, nahiz eta –beti esaten dudan moduan- Principal Antzokiaren akustika zinez txarra izan, esfortzu handia egin zuela orkestrak soinua biribiltzeko. Eta lortu egin zuten. Amaitzeko, su artifizialak. Listz-en “2. rapsodia hungariarra” orkestrarako, oso efektista, obra eraginkorra suertatu zen txaloak jasotzeko. Oso ondo.

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA