Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Amore, amore
Abu08 0

Amore, amore

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. José Bros tenorearen errezitaldia. Marco Evangelisti (pianoa). Egitaraua: Tosti, Donizetti, Leoncavallo, Gastaldon, Cilea, Denza, Verdi, Massenet, Fauré, Gounod, Moreno Torroba, Guerrero eta Vives-en obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 4a.

 

Zinez interesgarria José Bros tenore katalanak emandako errezitaldia Musika Hamabostaldian. Arrazoi askorengatik. Alde batetik, egitarau amable eta gozo-gozoa aukeratu zuelako, non maitasuna eta pasioa protagonistak ziren. ‘Love mix’ dotorea disfrutatu genuen, ba: aretoko ahots eta pianorako kanta italiar ezagunak, operako aria ederrak eta zarzuelako orrialde adoretsuak. Baina arrazoi garrantzitsuena errezitaldi hau ez galtzeko Bros-en teknika eta dikzio izugarriaz gozatzea izan zen. Fraseaketa jeniala du tenoreak, eta halaxe frogatu zuen hainbat abestitan, hala nola, Donizetti-ren ‘L’elisir d’amore’ operako ‘Una furtiva lagrima’-n, Gastaldon-en ‘Musica proibita’ kanta pasionatuan edo Massenet-en ‘Werther’ operaren ‘Pourquoi me réveiller’ aria famatuan.

Nola koloreatzen dituen esaldiak eta nola egiten dituen ñabardurak ere azpimarratzekoa da. Adibidez, benetan sentitua eta koloretsua atera zen Gounod-en ‘Ah, lève-toi soleil’, ‘Romeo eta Julieta’ operakoa, ederra.

Kuriosoa da, bestalde, zarzuela interpretatzeko Bros-ek duen era, ukitu belcantista emanez. Kutsu hori oso egokia izan zen Vives-en ‘Doña Francisquita’ zarzuelatik ateratako ‘Por el humo se sabe dónde está el fuego’ interpretatzeko, delikatua eta ñabarduraz betea, edo Moreno Torroba-ren ‘Luisa Fernanda’ operako ‘De este apacible rincón de Madrid’ romanza inspiratua egiteko.

Marco Evangelisti piano jolearen aktuazioa akatsgabea izan zen uneoro, perfektua.

Bis dexente bota zituen: Sorozabal-en ‘No puede ser’ romanza, ‘La tabernera del puerto’-koa. Agian ahots handiago batentzako egokiagoa dirudi pieza honek, halere dotoreziaz egin zuen; Agustín Lara-ren ‘Granada’, ondo, eta Tosti-ren abesti bat. Oso atsegina.

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA