Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Munduko Mozart onenetakoa
Urt17 0

Munduko Mozart onenetakoa

Atalak: musika kritika

Fitxa: Mahler Chamber Orchestra. Mitsuko Uchida (pianoa eta Zuzendaritza), José María Blumenschein (kontzertinoa). Egitaraua: Mozart eta Schönberg-en lanak. Lekua: Donostiako Kursaal Auditorioa. Data: urtarrilaren 13a.

Pianoaren mundu zoragarrian aritu garenok Mozart interpretatzeko orduan Mitsuko Uchida piano-jole japoniarra izan dugu erreferente. Badira Mozarten lanetan espezializatu diren beste piano-jole ugari, edo Salzburgoko konpositorearen obraren interpretazioan bereziki nabarmendu direnak, baina Uchidak beti izan du ukitu berezi eta harrapaezina, oso erakargarria.

Bitxia da pianista hau nola murgildu zen Mozarten, bere nortasun ikur bihurtu arte. Hamabi urterekin Vienara joan zen bizitzera, gurasoak diplomatikoak baitzituen. Giro horretan, beraz, Mozartenganako maitasuna pizten hasi zitzaion. Baina 80ko hamarkadan, Mozartek ‘boom’ bat bizi izan zuen ‘Amadeus’ pelikularen arrakasta handiaren ondorioz, eta orduan proposatu zioten konpositore horren sonatak eta kontzertuak grabatzea; Schubert alboratu behar izan zuen, konpositore horretan lanean ari baitzen. Beraz, arrakasta zinematografiko honi lotutako zirkunstantzia horri esker, Uchidaren bertsio mozartiar benetan magikoez goza dezakegu ordutik.

Mahler Chamber Orchestrarekin batera eskainitako  saioa dotorea, soila, gehiegikeria eta manierismorik gabea izan zen, eta entzule guztiak liluratu zituen. Uchidak Mozarten piano eta orkestrarako bi kontzertu eskaini zizkigun. 25. kontzertua, KV 503, do maiorrean, kontrastez betetako obra da. Bakarlariaren eta orkestraren arteko enpastea erabatekoa izan zen, eta giro biribila eta dramatikoa sortu zuten. Halaber, 27. kontzertua jo zuten, KV 595, si bemol maiorrean, hain zuzen ere Mozartek konposatutako pianorako azken kontzertua. Ez da aurrekoa bezain ikusgarria, askoz ere intimoagoa da, baina izugarri dotorea eta misteriotsua, eta horrek erakargarritasun berezia ematen dio. Uchidak eta Mahler orkestrak 25. kontzertua bikain jo bazuten ere, 27. kontzertuan giro bereziagoa lortu zuten, eta bertaratutako publikoarekin konektatzea lortu zuten.

Eta bi Mozarten artean Arnold Schönbergen 1. ganbera-sinfonia mi maiorrean interpretatu zuten. Distira egin zuten Schönberg gazte baten idazkera distiratsuarekin, oraindik tonala, non gero etor zitekeena nabaritzen zen. Bikaina arintasuna, energia, eta Etwas bewegter amaierako drama ondo adierazita.

 

Bis gisa, Mitsuko Uchidak Mozarten KV 330 sonataren bigarren mugimendua interpretatu zuen. Fintasun miraría.

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia
  • Musika loratua

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA