Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Austriatik maitasunez
Ots09 0

Austriatik maitasunez

Atalak: musika kritika

Fitxa: Mozarteum Salzburgo Orkestra. Zuzendaria: Trevor Pinnock. Bakarlaria: Viviane Hagner (biolina). Egitaraua: Beethoven, Mendelssohn eta Mozarten lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: otsailaren 8a.

 

Salzburgoko Mozarteum Orkestra Austriako orkestra sinfoniko nagusietako bat da. Tradizio berezia duen orkestra, Constanze konpositorearen alargunak eta bien bi semeek sortu baitzuten. Goi mailako talde honi Trevor Pinnock klabezinista ospetsu eta interpretazioaren korronte historizistaren luxuzko ordezkariaren zuzendaritza gehitzen badiogu, benetako harribitxia dugu melomanoentzat.

Eta hauxe izan zen Kursaal eszenak atzo bertan prestatu zigun menua. Programa benetan erakargarria zela kontuan hartuta, arrakasta ziurtatuta zegoen.

 

Saioari hasiera emateko, Beethovenen ‘Coriolano op. 62’ Oberturaren bertsio oso bizia egin zuten. Patrizio erromatarraren izaera birsortzen duen lan honen kutsu oldarkorra modu izugarri bizi eta irmoan azaldu zuen talde austriarrak.

 

Ondoren, Mendelssohnen dotoreziak Kursaaleko giroa inbaditu zuen. Musikagile alemanaren ‘Biolinerako kontzertua mi minorrean op. 64’ biolin errepertorioko ezagunenetako bat da. Izen handiko bakarlari baten errepertorioan ezin falta daitekeen kontzertua da. Teknikoki konplikatua, musikaltasun txundigarri eta ikusleentzat oso erakargarria, Viviane Hagner biolin jole alemaniarrak eskaini zuen bertsioa aparta eta originala izan zen. Soinu sendo-sendorik izan gabe, biolin-joleak fraseatze garbia, argia eta orkestrarekin elkarrizketa oso malgua eta dotorea eskaini zuen une oro.

Bis bezala, txalo zaparradaren aurrean, Hagnerrek Tarregaren ‘Recuerdos de la Alhambra’ biolinerako egokitzapena eskaini zuen, biolinean interpretatzeko zailtasunak bikoizten zituen gitarra-lana. Ikusgarria izan zen.

Kontzertuaren bigarren zatian, Mozarteum Orkestrak Mozarten ’39. Sinfonía, mi bemol maiorrean KV 543’ interpretatu zuen. Salzburgoko jeinuaren sinfonia bat nahitaezkoa zen saio honetan. Ezin bestela izan, interpretazioa bizia izan zen, izpirituz betea. Agian lasaitasun apur bat falta zen mugimendu geldoetan, baina, jakina, gozamen handiko uneak izan ziren, Menuetto-a, esaterako, benetako luxua.

 

Hagnerrek egin zuen bezala, Trevor Pinnockek ere bis bikaina eskaini zuen entzuleen harrera beroaren aurrean. Taldeak Franz Schuberten ‘Rosamunde D797’ obraren Entr’acte 5 zk. interpretatu zuen. Dotorezia hutsa.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA