Zaporez beteriko kontzertua
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Budapest Festival Orchestra. Zuzendaria: Ivan Fischer. Bakarlaria: Dejan Lazic (pianoa). Egitaraua: Milhaud, Ravel, Satie eta Kodaly-ren lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 27a. Zoritxarrez, Musika Hamabostaldiaren amaiera iritsi da. Baina amaiera zoriontsua eta ederra izan da. Horretarako, ikusmin handiena sortu duen orkestra bat izan dugu, Budapest Festival Orchestra hain zuzen ere, Ivan Fischer taldearen sortzaile eta zuzendariaren...
Read MoreMutter jainkosa
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Anne Sophie Mutter (biolina), Lambert Orkis (pianoa). Egitaraua: Mozart, Beethoven eta Franck-en lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 26a. Pertsona batzuk makilatxo jainkotiar batek jota daude, eta horietako bat Anne Sophie Mutter biolinista da. Duela egun gutxi Kursaalen eman zuen kontzertuaren ondoren, lagun batek esan zidan: emakume perfektua da, zoragarri jotzen du, ederra da, itxura dotorea du ibiltzean, naturaltasuna eta atsegina ere ematen du....
Read MoreFrenesi erromantikoa
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Espainiako Orkestra Nazionala. Zuzendaria: David Afkham. Bakarlaria: Leonidas Kavakos (biolina). Egitaraua: Txaikovsky eta Schumann-en lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 25a. Musika Hamabostaldiaren azken zatian, eta beti bisitatzen gaituzten orkestra handien fasean, oraingo honetan Espainiako Orkestra Nazionala entzuteko plazera izan genuen, David Afkham musikari alemaniarraren zuzendaritzapean, zeinak duela bi urte hartu baitzuen taldearen...
Read MoreUchida, edo dotorezia pianoan
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Mitsuko Uchida (pianoa). Egitaraua: Shubert-en lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 22a. Mitsuko Uchida azken hamarkadetako piano-jotzaile handienetako bat izatea ez da sekretua inorentzat. Mozart eta Schuberten obra interpretatzen espezialista handia dela ere ez. Horregatik, denok espero genuen errezitaldi hau, artista honek Donostian egin zuen lehena, jakin-minez eta gogoz. Eta ez zuen huts egin, interpretazio oso pertsonalak egin zituelako,...
Read MoreSaio zerutiarra
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Víctor Pablo Pérez; Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: J. A. Sáinz Alfaro; Bakarlariak: Iwona Sobotka (sopranoa), Airam Hernández (tenorea), Frederic Jost (baxua). Egitaraua: Poulenc, Fauré eta Beethoven-en lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 21a. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Victor Pablo Perezen gidaritza jakintsupean, Musika Hamabostaldiaren edizio honetan izan zuen bere momentua,...
Read MoreJakinduria pianoan
Fitxa: Santanderreko Nazioarteko Jaialdia. Joaquín Atxukarro, pianoa. Egitaraua: ‘Brahms gaztea- Brahms zaharra’; Johannes Brahms-en lanak. Lekua: Santanderreko Jaialdien Jauregia. Data: abuztuaren 14a. Joaquin Atxukarro gure pianista handienetako bat izan da eta da nazioartean. Bere interpretazioek, ikuspegi teknikotik bikainak eta zentzuz eta adierazkortasunez beteak, beti hunkitu dute publikoa. Baina ohikoa ez dena da ia 89 urterekin freskotasun artistiko hori bere horretan...
Read MoreBravissima Yuja
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Luxemburgoko Orkestra Filarmonikoa. Zuzendaria: Gustavo Gimeno. Bakarlaria: Yuja Wang (pianoa). Egitaraua: Ligeti, Listz eta Dvorak-en lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: Abuztuaren 1a. Ikusmin handia zegoen Musika Hamabostaldiaren hasierarako, Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoarekin batera Yuja Wang pianista txinatarra bertan zegoelako. Artista hau fenomeno bat da pianoaren munduan. Bere kalitate artistiko ikaragarriari, presentzia inpaktantea eta musika...
Read MoreGala gustagarria
Fitxa: OLBE-k antolatutako ‘OLBE on stage’ gala. Bakarlariak: Carmen Solís, Itziar de Unda, Silvia Tro Santafé, Celso Albelo, Sergio Escobar, Moisés Marín, Juan Jesús Rodríguez eta Simón Orfila. Bilbao Sinfonietta Orkestra. Zuzendaria: Óliver Díaz. Egitaraua: Saint-Saëns, Bellini, Bizet, Verdi, Donizetti, Guerrero, Lecuona, Serrano, Sorozabal eta Fernández Caballero-ren lanak. Lekua: Euskalduna jauregia. Data: apirilaren 24a. Egia esan, denbora asko igaro da orain...
Read MoreBi soinu-munduren integrazioa
Fitxa: Gasteizko Kontzertu Handien Zikloa. Alfonso Gómez (pianoa), Ensemble Cairn. Zuzendaria: Guillaume Bourgogne. Egitaraua: ’24 préludes op. 28’, Chopin; ‘Préludes (Shapes)’, Ramón Lazkano. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: apirilaren 23a. Gasteizko Kontzertu Handien Zikloak klasikoaren eta garaikidearen arteko fusio interesgarria ekarri zigun apirilean, ikusleen arreta benetan erakarri zuena. Frédéric Chopin-en ‘Préludes op. 28’ obra, zinez enigmatikoak...
Read MoreMagia Elkarte Filarmonikoan
Fitxa: OLBE-k antolatutako errezitaldia. Carlos Álvarez (baritonoa), Rocío Ignacio (sopranoa), Rubén Fernández Agirre (pianoa). Egitaraua: Saint-Saëns, Charpentier, Thomas, Puccini, Leoncavallo, Cilea eta Verdi-ren lanak. Lekua: Bilboko Elkarte Filarmonikoaren auditorioa. Data: apirilaren 17a. Bilboko Elkarte Filarmonikoaren auditoriuma OLBE-k programatutako emanaldi bikain baten lekuko izan zen, ‘OLBE On Stage’ zikloaren barruan. Ziklo honen bidez, Bilboko elkarteak pandemiaren...
Read More
Iruzkin berriak