Umea, kume
Hasiera » Nahia Alkortaren bloga - Umea, kume

11 esperientzia eta gehiago

2017-06-29  //  Aitatasuna, Amatasuna  //  Iruzkinik ez

11 esperientzia eta gehiago

Beti izan dut hezkuntzaren inguruko kezka, gehiago ama bihurtu eta eskolaratzeko erabakia gerturatzen hasi zenean. Hezkuntza sistemaren barnean eta kanpoan Euskal Herrian zein munduan dauden korronteak ezagutzea gustatzen zait, eta gehienei gogoko dudan ezaugarriren bat topatzen saiatzea. Baina ez nuen gure bizitzeko eta pentsatzeko era erabat asetzen zuenik erraz aurkitu.

Kasualitatez, kasualitateak existitzen badira, topatu genuen nire ametsetatik nahiko hurbil zegoen bat. Publikoa, distantzian gertu zegoena eta haurrak sailkatzen ez zituena. Eta ez zen apustu erraza izan, guretzat alde txar bat bazuelako: egunero kotxez mugitu beharra, 10 minutu, baina joan-etorrian ibiltzera behartuko gintuen distantzia.

“Eskolarizatu ala ez” beldurrari, gehitu zitzaion distantzia baina apustua egitea erabaki genuen. Eta sari izugarria irabazi dugu. Gure semea zoriontsu da eskolan, gu zoriontsu gara eskolan eta eskolaz kanpo eta 11 esperientzia baina gehiago pilatu ditugu.

Asteartean aurkeztu zuten Donostian “100 lengoaia, 11 esperientzia” proiektuak eman duenaren zatitxo bat -egunak eta egunak igaro ditzakete gauza oso interesgarriak esanez eta-, eta guk, eskerrak ematea besterik ez dugu.

Hau ezinezkoa litzake irakasle talde ezinhobe batek gidatu gabe, izugarrizko konpromezua, profesionaltasuna, gertutasuna eta ametsak egi bihurtzeko gaitasuna izan duzuelako. Tonuccik botatako erronkari eutsi eta ordagoa bota zeniotelako mila esker Elena, Patxi, Alaitz, Mintxa, Maitane, Maite, Marimar, Maialen, Uxue, Jone (eta praktiketan egondako beste pare baten izenak ahazten ditut, barkatu baina eskerrik asko zuei ere, eta Abaltzisketako irakasle taldeari) mundu hobea egunero sortzen duzuelako, gure haurrei sustrai eta hegalak emateagatik.

Guk amesten genuen eskola baina hobea sortu duzue. Mila esker bihotzez.

Mugizientzia bezalako ekimenek zoriontasuna dakarte.

Mugizientzia bezalako ekimenek zoriontasuna dakarte.

Ez ukitu!

2016-07-13  //  Amatasuna  //  Iruzkinik ez

Guraso gisa etxean dugun kezka nagusietako bat da gure haurrek, semeek, norberaren gorputzean norberak erabakitzen duela argi izatea da.

Helburu horrekin, txikitatik eskatu diegu baimena ukitzerakoan eta orain, zaharrenarekin lortu dugula ikusten ari gara. Txiki txikia zenetik, baimenik gabe ukitu dutenean eta deseroso sentitu dugunean ez ukitzeko eskatu diegu ezagun zein ezezagunei. Antza, kalean zoazela edonork baitu haurrak ukitzeko eskubidea… Soinean eramaten ditugunez, ez dira gutxi izan oinak ukitu eta baita haietatik tira, goxo baina tira, egin/egiten dietenak, masailetik heldu dietenak, oinez hastean, auskalo zein arrazoi misteriotsu tarteko, buruan ukitzeko ohitura agertu zen gure harridurarako…

(gehiago…)

Jolasa baina askoz gehiago

2016-07-11  //  Aitatasuna, Amatasuna, Atxikimendua  //  Iruzkinik ez

Jolasa baina askoz gehiago

Jolasa da mundua ezagutzeko eta munduko arauak ezagutzeko modu errespetuzko eta eraginkorrenetako bat. Jolasa da haurrek behar-beharrezkoa dutena garapen egokia egon dadin… Jolasa, helduok gehiagotan egitea komeni zaigun ekintza.

Itzali pantailak (tira, itxaron sarrera hau  irakurtzeaz amaitu arte 😉 ) eta kendu zapatak, arropa erosoa jantzi eta eseri lurrean. Noiz egin zenuen azkenekoz?

(gehiago…)

Gurasoz guraso, Siriaraino.

2016-03-06  //  Soinean eramatea  //  Iruzkinik ez

Gurasoz guraso, Siriaraino.

Siriatik ihesi Europarantz datozen errefuxiatuak protagonista dituzten irudi izugarriak ikusten ari gara ia egunero, sarri familienak, sarri besotan doazen haur txikienak. Familia hauei lagundu asmoz sortu da Portabebés para Siria proiektua eta haur eramaileak biltzen ari dira bertara bidaltzeko.

Orain hilabete batzuk ere hasi ziren zenbait ama haur eramaileak biltzen eta elkarte desberdinetara bidaltzen, baina oraingoan Portabebés para Siria izenarekin Donostiatik proiektuak indar handia hartu du. Dagoeneko 70 bilketa puntu baina gehiago dira haur eramaileak (ergonomikoak eta ez ergonomikoak) biltzeko txokoa prest dutenak eta gehiago batzen ari dira egunez egun.

Zurea utzi nahi baduzu hemen ikus ditzakezu jasotzen dituzten lekuak.

Gurasoz guraso, familiatik familiara doan laguntza, bidea errazago egin dezaten.

Gureak dagoeneko bidean dituzte…

Non gaude eta nora goaz?

2015-10-02  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Non gaude eta nora goaz?

Badira aste zenbait blogean idazteko tartea hartu nuen azkenekotik, baina gaur ezin izan diot eutsi. Alde batetik pozez eta ilusioz bizi ditut parekidetasunaren bidean gure inguruan burutzen diren proiektu, ekintza eta eskaintza desberdinak, baina bestetik, errealitateak ikaratu egiten nau.

Emakumeen Mundu Martxa gure herrietatik igarotzen ari den une berean, Hezkidetza Esku Hartzen bezalako ikastaroak aurkezten diren une berean, genero indarkeria kasu izugarriak bizi izan ditugun uda honen ostean, komunikazio parekidea lantzeko proiektuak sortzen diren bitartean, haurrei generoaren pisua kendu eta hezkidetza lantzen, ulertzen eta barneratzen ari garen bitartean… errealitateak ikaratu egiten nau.

(gehiago…)

Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua

2015-05-22  //  Edoskitze naturala  //  4 iruzkin

Atzo bolo-bolo zabaldu zen Elle aldizkariaren Australiako edizioaren azala, emakume bat edoskitzen ari zela agertzen zelako… eta gaur iritsi da berria: argazki hori beste batengatik aldatu behar izan dute.

14322928280564

Ez da horrelako zerbait ikusten dugun lehen aldia, iazko urtarrilean ere jaso nuen blogean antzeko berri bat (hemen ikusgai), agerian geratzen da beste behin ere, amagandiko edoskitzea tamalez ez dagoela normalizaturik.

Azken aldia izatea espero dut…

Irudi ez eredugarriak azken aldian

2015-03-17  //  Aitatasuna, Amatasuna, Atxikimendua, Berriak, Soinean eramatea  //  Iruzkinik ez

Sentimendu gazi-gozoz bizitzen ari naiz azken aldian ikusten ari naizen mugimendu bat.

Geroz eta gehiago dira haurra soinean eramaten duten gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak, hezitzaileak… Baina kasurik gehienetan ez oso egoki.

Kontaktuaren garrantzia eta eskuak libre izatearen efektua iritsi da publizitatera eta aldizkarietara.

Eta tamalez, haur horiek ez doaz ondo. Lehenengo irudian fularra ez dago ondo jarrita, bigarrenean haurra motxila ez ergonomiko batean eta kanporantz begira doa. Horrela ez!

Publizitate kanpaina batean, detaile guztiak kontuan hartzen direnean, horrelako hanka sartze bat oso larria iruditzen zait. Haurra ondo eramatea oso garrantzitsua da, bai haurraren osasunereko zein helduarenerako.

(gehiago…)

Bazen bitan… betiko ipuinei ikuspegi berria

2015-01-20  //  Aitatasuna, Amatasuna  //  Iruzkinik ez

“Bazen bitan” edo “Érase dos veces” ipuin sortaz idaztera nator gaur. Euskaraz argitaratu berri dira betiko ipuinak genero mandatuetatik eta DSC_0001rol sexistetatik urrunduz berridatzi diren ipuinak. Oraingoan: Loti Ederra, Hansel eta Gretel eta Sirenatxoa. Verkami bidez egindako diru bilketaren emaitza dira ipuinak eta hasiera batean gaztelera eta katalanez soilik argitaratzeko asmoa bazuten ere, euskaraz ere irakurtzeko aukera dugu.

“Loti Ederra, ez da horren ederra, ez horren lotia, eta herensugeen aurka borroka egiteaz gain, berak salbatuko du printzea.”

“Sirenatxoak oraingo honetan ez dio maitasunaren truke uko egingo bere nortasunari, eta inork ez dio eskatuko ere hala egin dezan.”

“Hansel eta Gretel oraingo honetan ez dituzte basoan bertan behera utziko, baizik eta beldurra gainditzen ikasiko dute, eta sorginen benetako izaera zein den aurkituko dute.”

Liburuetako bakoitzean, historia liburuetan bigarren mailan gelditzen diren emakume batzuei omenaldia egiten zaie: Sirenatxoan, Montserrat Tresserrasi, Hansel eta Gretel liburuan, Trotula de Salernori eta Loti Ederra liburuan, Marie Curie, Edurne Pasaban eta Clara Campoamor topatuko ditugu.

DSC_0002

Marrazki zoragarriak eta erabat harrapatzen zaituzten istorioak… Eskaerak oraingoz emailez jasotzen ari dira: erasedosveces @ cuatrotuercas.com

Ni behintzat maitemindu naute, eta gainera gure izenak liburuetan ikusteak, ilusioa egiten dit.

 

Haurra, lana, etxea… bizitza espazio berean

2014-11-06  //  Amatasuna, Atxikimendua, Ikastola  //  Iruzkinik ez

Haurra, lana, etxea… bizitza espazio berean

2 urte uztailean bete zituen semea dugu, eta kalean topatzen duen orok “zer moduz ikastolan?” galdetzen dio. Eta hortxe koska eta aurpegi arraroak “ez da ikastolara joaten, ez du eta ez dugu behar” erantzuten dugunean. Zergatik? Ez dugulako uste 2 urteko haur batek ikastola, haurreskola edo dena delakoa BEHAR duenik, eta guk ez dugulako bera uzteko toki bat behar.

Eta orduan etortzen da bigarren galdera. Eta nola moldatzen zara? (Normalean galdera hori niri begira egiten dute, badakizue, emakumearen ardura baita haurra oraindik…). Etxea bi urteko haur bati egokituta, eta bizitza partekatuta. Zaila denez egunerokoa etengabe azaltzea, atzoko eguna kontatzea erabaki dut.

(gehiago…)

Emakumea galtzaile

2014-08-02  //  Aitatasuna, Amatasuna, Emozioak, Ikerketak  //  Iruzkinik ez

Azken aldian bero-bero dabiltza blogak eta sare sozialak gurasotasunaren inguruan dauden lanbide desberdinen inguruko polemikekin. Urte batzuk dituzten polemikak batetik, bularra/biberoia, haurraren negarra, haurraren loa, ama ona/txarrarena… eta baita berriagoak ere.

Eztabaida berrien artean, bi batez ere puri-purian: batetik doulen inguruan eta bestetik beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituztenen inguruan.

Nondik datozen ulertzeko historia apur bat: Aintzinako Grezian doulak emakumearen zerbitzura zeuden emakumeak ziren; 70eko hamarkadan, hitz hori berreskuratu zen eta gaur egun munduan zehar asko hedatu da doularen figura. Oinarrian, emakumearen alboan dagoen eta sostengu emozionala ematen dion emakumea da, normalean ama (nahiz eta badiren ama ez diren edo gizonezko zenbait ere).

(gehiago…)

1 / 71234Hurrengoa»

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA