Umea, kume
Hasiera » Aitatasuna
Eka29 0

11 esperientzia eta gehiago

Posted in Aitatasuna, Amatasuna

Beti izan dut hezkuntzaren inguruko kezka, gehiago ama bihurtu eta eskolaratzeko erabakia gerturatzen hasi zenean. Hezkuntza sistemaren barnean eta kanpoan Euskal Herrian zein munduan dauden korronteak ezagutzea gustatzen zait, eta gehienei gogoko dudan ezaugarriren bat topatzen saiatzea. Baina ez nuen gure bizitzeko eta pentsatzeko era erabat asetzen zuenik erraz aurkitu. Kasualitatez, kasualitateak existitzen badira, topatu genuen nire ametsetatik nahiko hurbil zegoen bat. Publikoa,...

Read More
Uzt11 0

Jolasa baina askoz gehiago

Posted in Aitatasuna, Amatasuna, Atxikimendua

Jolasa da mundua ezagutzeko eta munduko arauak ezagutzeko modu errespetuzko eta eraginkorrenetako bat. Jolasa da haurrek behar-beharrezkoa dutena garapen egokia egon dadin… Jolasa, helduok gehiagotan egitea komeni zaigun ekintza. Itzali pantailak (tira, itxaron sarrera hau  irakurtzeaz amaitu arte 😉 ) eta kendu zapatak, arropa erosoa jantzi eta eseri lurrean. Noiz egin zenuen azkenekoz? Jolas manipulatiboaren bidez askoz errazago ulertuko ditugu kontzeptu konplexuak, plazeraren bidez...

Read More
Mar17 0

Irudi ez eredugarriak azken aldian

Posted in Aitatasuna, Amatasuna, Atxikimendua, Berriak, Soinean eramatea

Sentimendu gazi-gozoz bizitzen ari naiz azken aldian ikusten ari naizen mugimendu bat. Geroz eta gehiago dira haurra soinean eramaten duten gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak, hezitzaileak… Baina kasurik gehienetan ez oso egoki. Kontaktuaren garrantzia eta eskuak libre izatearen efektua iritsi da publizitatera eta aldizkarietara. Eta tamalez, haur horiek ez doaz ondo. Lehenengo irudian fularra ez dago ondo jarrita, bigarrenean haurra motxila ez ergonomiko batean eta kanporantz begira...

Read More
Urt20 0

Bazen bitan… betiko ipuinei ikuspegi berria

Posted in Aitatasuna, Amatasuna

“Bazen bitan” edo “Érase dos veces” ipuin sortaz idaztera nator gaur. Euskaraz argitaratu berri dira betiko ipuinak genero mandatuetatik eta rol sexistetatik urrunduz berridatzi diren ipuinak. Oraingoan: Loti Ederra, Hansel eta Gretel eta Sirenatxoa. Verkami bidez egindako diru bilketaren emaitza dira ipuinak eta hasiera batean gaztelera eta katalanez soilik argitaratzeko asmoa bazuten ere, euskaraz ere irakurtzeko aukera dugu. “Loti Ederra, ez da horren ederra,...

Read More
Abu02 0

Emakumea galtzaile

Posted in Aitatasuna, Amatasuna, Emozioak, Ikerketak

Azken aldian bero-bero dabiltza blogak eta sare sozialak gurasotasunaren inguruan dauden lanbide desberdinen inguruko polemikekin. Urte batzuk dituzten polemikak batetik, bularra/biberoia, haurraren negarra, haurraren loa, ama ona/txarrarena… eta baita berriagoak ere. Eztabaida berrien artean, bi batez ere puri-purian: batetik doulen inguruan eta bestetik beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituztenen inguruan. Nondik datozen ulertzeko historia apur bat: Aintzinako Grezian doulak emakumearen...

Read More
Eka10 0

Urrun egina… eta gu bagina?

Posted in Aitatasuna, Amatasuna

Erabat murgildurik nago haurren munduan, haurtxoen munduan. Azken aldian, Txinan jatorria duten motxila ergonomikoak saltzeko eskaintzak jaso ditut, handik datozen pardelen inguruko zalantzak, handik datozen jostailuen inguruko zalantzak… Eta kezkatzen nau. Ez dira gutxi geroz eta urrunagotik datozen produktuak. Mundu globalizatua aitzaki, prezio merkean lortu nahi dugu guztia, benetan zertan ari garen gehiegi pentsatu gabe. Are gehiago, izan ditzaken ondorioez hausnartu gabe…...

Read More
Mai14 0

Soinean, baina egoki.

Posted in Aitatasuna, Amatasuna, Atxikimendua, Soinean eramatea

Gaur munduan zehar ekimen desberdinak egingo dira haurra Soinean Segurtasunez Eramatearen alde… Hemen aletxo bat: Azken hamarkadetan gure inguruan gutxi ikusi izan diren arren, geroz eta gehiago gara haurra soinean eramaten dugun gurasoak. Haurtxoa (edo koskorragoak) soinean eramateak onurak dakartza bai haurtxoarentzat zein eramaten duenarentzat ere, eta batez ere, goxo-goxo joateko aukera paregabea da.. Hemen gomendio orokor batzuk: – Ergonomikoak diren motxilak edo zapiak...

Read More
Api15 0

Herri sortzailea

Posted in Aitatasuna, Amatasuna

Pentsamendu positiboa lantzen ari naiz azken aldian, lan sortzailea eta ez suntsitzailean… eta pozik nago. Pozik nago herri bezala dugun sormen ahalmenarekin… pozik, semeari eskaintzeko gauza desberdin asko ditugulako. Azken aldian, poz-pozik ikusi, dantza egin eta abesten dugu Ene Kantak proiektuak sorturiko guztia. Eta zuentzat ere erabilgarri izan daitekelakoan… Hemen guztia.   Bideoekin koreografia, gorputzaren kontrola… landu, abestiekin memoria eta...

Read More
Api11 0

Ni gehiago!

Posted in Aitatasuna, Amatasuna, Emozioak

Asko gozatzen dut haurren arteko elkarrizketak entzuten, guraso-haur elkarrizketak entzuten… eta bada azken aldian belarrian PIIIII handi bat egiten didan atzizki bat… -AGO! Ni handiAGOa naiz, nik jostailu gehiAGO dauzkat, nire askaria goxoAGOa da, bera txintxoAGOa da… eta hau bakarrik datorkit burura: HAGO ISILIK! Nork ezartzen dizkie haurrei -ago horiek? Nork bere izaera zehazteko etiketak? Nork du haurrak elkarrekin etengabe erkatzen aritzeko beharra? Nork horrenbesteko...

Read More
Api03 0

Guraso izaten ikasten?

Posted in Aitatasuna, Amatasuna, Atxikimendua, Edoskitze artifiziala, Edoskitze naturala, Elikadura, Emozioak, Soinean eramatea

Orain aste batzuk haurdun dagoen ama batek esaten zidan bere ustez guraso izaten ez dela ikasten. Barnean dugun zerbait omen da, eta txikitan gurasoengandik jasotakoa errepikatzen dugula gure haurrekin. Nik ez dut iritzi bera, nik ez dut nire gurasoek ni hezteko erabili zuten era bera… eta bai, nik guraso izaten ikasi egiten dela uste dut. Zergatik? Bizitzako beste milioika gauzak bezalakoa delako, eginaz ikasten da. Izan ditzakezu oinarrizko ideia batzuk, baina guraso izaten, haurrak...

Read More
1 / 3123Hurrengoa»

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA