Umea, kume
Hasiera » Berriak
Mar17 0

Irudi ez eredugarriak azken aldian

Posted in Aitatasuna, Amatasuna, Atxikimendua, Berriak, Soinean eramatea

Sentimendu gazi-gozoz bizitzen ari naiz azken aldian ikusten ari naizen mugimendu bat. Geroz eta gehiago dira haurra soinean eramaten duten gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak, hezitzaileak… Baina kasurik gehienetan ez oso egoki. Kontaktuaren garrantzia eta eskuak libre izatearen efektua iritsi da publizitatera eta aldizkarietara. Eta tamalez, haur horiek ez doaz ondo. Lehenengo irudian fularra ez dago ondo jarrita, bigarrenean haurra motxila ez ergonomiko batean eta kanporantz begira...

Read More
Abe21 0

200 euro bularra ematearen truke

Posted in Berriak, Edoskitze naturala

Sheffieldeko Unibertsitateko adituek 200 euroko erosketa txekeak eskaintzen dituzte haurrari bularra ematearen truke. Baldintza, haurrari bularra ematea gutxienez 6 hilabete betetzen dituen arte. Amagandiko edoskitze tasak igotzeko helburua eta jendartean amagandiko edoskitzeak dituen onurak zabaltzeko jarri dute ekimen hau martxan. Erosketa txekeak 6 hilabeteetan zehar banatzen joango dira honela: jaiotzetik 2 egunetara bularra ematen duten emakumeei 47 euro inguru, jaiotzetik 10 egunetara...

Read More
Abu13 0

Alzheimerra izateko arriskua gutxitzeko bidea

Posted in Berriak, Edoskitze naturala, Ikerketak

Journal of Alzheimer’s Disease aldizkarian Cambridge Unibertsitateko ikerlari batzuek adierazi dutenez, bularra eman duten emakumeek alzheimerra izateko arrisku gutxiago izan dezakete. Gainera, adierazi dutenez, edoskitze aldi luzeagoak izan dituztenek, arriskua  gutxitzen dute. Molly Fox doktoreak adierazi du, alzheimerra munduan hedatuen dagoen gaixotasun kognitboa dela, 35,6 milioi pertsonek baitute. Gainera, etorkizun hurbilean, kopurua asko handituko dela uste da. Hori dela eta,...

Read More
Abu06 0

Botulismoa formulako esnearen bidez

Posted in Berriak, Edoskitze artifiziala

Zelanda Berriko Fonterra enpresak, munduko esnekien esportatzaile nagusienak, zortzi multinazionalei salduriko haurtxoentzako formulako esnea  kutsaturik egotearen susmoa dutela adierazi du eta enpresa horiek haurtxoentzako formulako esnea merkatutik erretiratzen hasi dira. Kutsatzea estolderia zikin baten bidez gertatu dela adierazi dute eta esnearen proteina kontzentratua izan da kutsatua suertatu dena. Oraingoz, produktuak erretiratzen hasi diren enpresak hauek dira: Wahaha Health Food...

Read More
Uzt19 1

Igerilekuak eta edoskitzea. Zer ari da gertatzen?

Posted in Amatasuna, Berriak, Edoskitze naturala

Erandioko gertakariaren ondoren, atzo Fadurako igerilekuko eremutik beste ama bat kaleratua izan zen bere 7 hilabeteko haurtxoari bularra ematen egoteagatik. Ama hau, igerilekutik urrun samar dagoen eserlekuan ari zen bularra ematen eta igerilekutik joateko eskatu zitzaion. Guztiz kezkagarria da, ama batek bere haurrari bularra emateagatik alde egin behar izatea. Are kezkagarriagoa leku askotan gertatzen ari dela entzutea. Zer ari da gertatzen igerilekuetan? Zerk darama pertsona bat bularra...

Read More
Uzt19 0

Formulako esneari mugak (I). Europar Batasuna.

Posted in Berriak, Edoskitze artifiziala

Europar Batasuneko Parlamentuak urte betez azpiko haurtxoei zuzenduriko formula esneen ontzietan eta publizitatean haurtxoen argazkiak agertzea debekatu du. Helburua argi utzi nahi izan dute gainera: edoskitze naturala babestea. Hasierako (jaiotzetik sei hilabetera) zein jarraipenerako (sei hilabetez aurrerako haurtxoentzat) formulako esnean haurtxoen argazkiak debekatzeaz gain, esne hau idealizatzen duten mezu edo esloganak ere debekatu dira. Honetaz gain, formulako esneak zein haurtxoei eta...

Read More
Uzt15 1

Txinatarren altxor preziatua

Posted in Berriak, Edoskitze naturala, Elikadura

Amaren esnea da Txinatar dirudunen artean orain dagoen altxor preziatuetako bat. Altxor zuria deitzen diote eta amen esnea edan ahal izateko dirutza ordaintzen dute punta-puntako enpresariek eta dirudunek. 2000 eta 3000 euro artean ordaintzen da amen esnea kontsumitu ahal izateko, bai botiletan, aurrez izozturikoa edota amen bularretik zuzenean. Saltzen den kopurua 50ml eta 150ml artekoa izaten da, eta maiztasuna astean behin, birritan edo hirutan. Amen esnearen balio nutrizional altua eta...

Read More
Uzt12 0

Bular emate masiborako deia Euskal Herrian

Posted in Berriak, Edoskitze naturala

Erandion bularra ematen ari zen amari gertaturikoa salatzeko, gaur bertan, ostirala 12, 18:00ean Erandioko kiroldegiko sarreran, bular emate masiboan parte hartzeko deia luzatu dute. Ekintza honen bidez, 6 hilabeteko haurtxoari bularra igerileku ertzean emateagatik igerilekutik kanporatua izan zen emakumeari babesa eman eta kiroldegiko zuzendaritza eta udalaren adierazpenak salatu nahi dira. Bular ematean aktiboki egoterik ezin dutenei, bestetik, Erandioko udala zein kiroldegiko zuzendaritzari...

Read More
Uzt10 0

Publizitatearen gezurrak eta ondorioak

Posted in Berriak, Edoskitze artifiziala

Espainiako Pediatria Elkarteko Edoskitzerako Komisiaren %60ak dimisioa eman du berriki  Elkarteak babesten zuen iragarki baten ondorioz. Bertan, formulako esnea sabeleko infekzioetarako hobea dela adierazi eta zesareak banalizatzen direlako. Batetik, aipatu behar da, iragarki hau debekaturik egon beharko litzakela (debekaturik baitago jaioberrientzat den formulako esnearen publizitatea -6 hilabetez azpiko haurrentzat denean-). Baina hori ez da larriena: iragarkian aipatzen duten onuraren...

Read More
Uzt08 4

Erandioko igerilekuan edoskitzea debekatua

Posted in Berriak, Edoskitze naturala

Ekainaren 25ean Erandioko kiroldegian gertatu zenaz eta ondorioez gehiago jakin ahala gehiago harritzen naiz. 5 urte eta 6 hilabeteko bi haur dituen ama igerilekutik kanporatu zuten haur txikienari bularra emateagatik. Bost urteko haurra uretan zebilela, ama, 6 hilabeteko haurtxoari bularra ematen ari zen igerileku txiki baten ertzean eta begirale batek kanporatu egin zuen. Aitzakia honakoa: amaren bularretik esnea eror zitekela edo haurtxoak esnea isur zezakela. Arrazoia harrigarria non eta...

Read More
1 / 212Hurrengoa»

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA