Umea, kume
Hasiera » Edoskitze naturala » Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua
Mai22 4

Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua

Atalak: Edoskitze naturala

Atzo bolo-bolo zabaldu zen Elle aldizkariaren Australiako edizioaren azala, emakume bat edoskitzen ari zela agertzen zelako… eta gaur iritsi da berria: argazki hori beste batengatik aldatu behar izan dute.

14322928280564

Ez da horrelako zerbait ikusten dugun lehen aldia, iazko urtarrilean ere jaso nuen blogean antzeko berri bat (hemen ikusgai), agerian geratzen da beste behin ere, amagandiko edoskitzea tamalez ez dagoela normalizaturik.

Azken aldia izatea espero dut…

4 Iruzkin

  1. Rafa | 2015-06-03 at 8:10

    Mmmm… Beti komeni da kontzeptuak eta terminologia argi izatea, baina kontu batzuetan agian gehixeago.

    Edoski = titia hartu
    Eradoski = titia eman

    Kontuz erdal testuak itzultzean! ‘Edoskitzea eta eradoskitzea gauza bera ez diren bezalaxe, ‘mamar’ eta ‘amamantar’ ere ez. Baina erdaraz ‘lactante’ umea zein ama izan badaitezke ere, euskaraz ez.

    ‘Edoskitze naturala’ terminoa zuzena izan daiteke ‘lactancia natural’ terminoaren ordain gisa, baina umearen ikuspegitik soilik. ‘Helduen ikuspegitik, ordea, egokiagoa litzateke ‘eradoskitze naturala’.

    Ildo beretik, gaitzesgarria da oso, eta barregarria, hainbat tokitan ikusten den letreroa: ‘edoskitze-gela’.

    Reply
    • nalkorta | 2015-06-03 at 8:39

      Eskerrik asko Rafa,

      Kontuan hartuko dut… dena den, nago akaso beranduegi dela… edoskitze taldeak, edoskitze aholkulariak eta amagandiko edoskitzea termino oso hedatuak dira dagoeneko. Testuak birpasatu eta aldatzen joango naiz… Mila esker.

      Reply
  2. Markel | 2015-06-03 at 13:32

    Gure herrian ere ongi bereizten dira. Hemen beti aditu izan dut bildotsak ‘edanzten’ (edanarazten), dela errapetik (amarena edo beste ardi batena) dela tututik. ‘Edantzi’ eta abar. Beharbada, ‘edanarazi’ arruntagoa egingo zaie batzuei ‘eradoski’ baino, nahiz sekula ez erabili izan.

    Reply
  3. Markel | 2015-06-03 at 13:37

    Barkatu!, nik ere ez dut askorik erabili izan, eta ‘bildotsaRI edanaraztea’ izango litzateke joskera egokia, ustez…

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA