Umea, kume
Hasiera » Atxikimendua » Biberoia emateko gomendioak
Eka24 0

Biberoia emateko gomendioak

Atalak: Atxikimendua, Edoskitze artifiziala, Elikadura

Biberoia erabiltzen

Biberoia erabiltzen

Edoskitze artifiziala edo mistoa erabiltzea erabakitzen denean, edo derrigorrezkoa denean,  bularra emateak dituen onura guztiak ez dira derrigorrez galduko. Horretarako nahikoa da esnea eta hartzeko modua aldatuko den arren, edoskitze naturalaren oinarriak kontuan izatea.

– Besoetan harturik ematea.

Biberoia emateko haurra beti besoetan hartuz, bularra hartzen duenean jasotzen duen kontaktu fisikoa jasoko du haurrak. Biberoia ematen dionaren taupak sentituko ditu, eta bularra hartzen denean izaten den kontaktu  bisuala ere errespetatuko da.

– Erreferentziak mantentzea.

Posible bada, beti pertsona berak (edo 2-3 pertsonek gehienez) biberoia ematea gomendatzen da. Horrela, haurrak, erreferentziazko pertsonak izango ditu eta atxikimendua errazago lortuko du. Gainera, erreferentziak izateak, haurra lasaituko du.

– Aldez aldatzea.

Bularra hartzean, haurra bularrez aldatzean, bere ikuspegia ere aldatzen da. Ikerketa zenbaitek baieztatu dute, biberoia beti alde beretik hartzen dutenek, garuneko garapen desorekatua izaten dutela. Horregatik, garapena orekatua izan dadin, biberoia hartzen duen aldiro (edo hartualdi bakoitzean), haurra aldez aldatzea gomendatzen da.

– Ordutegirik gabe.

Bularra hartzen duten haurrek bezala, eskatzen duen aldiro eta nahi duen beste hartu beharko luke biberoia hartzen duen haurtxoak. Ordutegirik ez maiztasun, ez iraupenerako.

– Azala azalarekin.

Biberoia hartuko duen arren, erreferentziazko pertsonarekin kontaktu fisiko ahalik eta gehien eskaintzea gomendatzen da, ahal den guztietan, haurtxoa azala azalarekin kokatuz.

– Gozatzea.

Bularrarekin bezala, biberoia hartzeko unea, elikatzeko baina gehiagorako erabiltzea gomendatzen da. Begiradak, laztanak, kilimak… egin eta elkarrekin gozatzeko.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA