Umea, kume
Hasiera » Berriak » Publizitatearen gezurrak eta ondorioak
Uzt10 0

Publizitatearen gezurrak eta ondorioak

Atalak: Berriak, Edoskitze artifiziala

Espainiako Pediatria Elkarteko Edoskitzerako Komisiaren %60ak dimisioa eman du berrikiĀ  Elkarteak babesten zuen iragarki baten ondorioz. Bertan, formulako esnea sabeleko infekzioetarako hobea dela adierazi eta zesareak banalizatzen direlako.

Batetik, aipatu behar da, iragarki hau debekaturik egon beharko litzakela (debekaturik baitago jaioberrientzat den formulako esnearen publizitatea -6 hilabetez azpiko haurrentzat denean-). Baina hori ez da larriena: iragarkian aipatzen duten onuraren datua, eta hori esateko darabilten ikerketa alderatuz, gezurra diotela ikus daiteke. Ikerketa horrek dio, ez dagoela datu nahikorik infekzioak gutxitzen direla baieztatzeko.

Hori dela eta, Edoskitze Komisioaren %60ak dimisioa eman du eta geratzen direnek, horrelakoak gerta ez daitezen lanean jarraitzeko konpromezua hartu dute.

Bestetik, haurren %25 zesareaz jaiotzen direla dio iragarkiak. Hori ere guztiz salagarria da. Zesarea, arrisku handiko ebakuntza da (bai ama zein haurrarentzat) eta ondorio asko uzten ditu haurra eta amarengan. Osasunaren Mundu Erakundeak ere, zesarea tasak jaitsi beharra azpimarratu du behin eta berriro.

Kezkagarria da formulako esnearen zabalkundea, baina are gehiago, gezurretan oinarrituriko publizitatea. Zorionez, dagoeneko badira salaketa jarri duten zenbait elkarte eta publizitatea kentzeko agindua emana dago.

Nestle_iragarkia

Nestle_iragarkia

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA