Umea, kume
Hasiera » Berriak » Formulako esneari mugak (I). Europar Batasuna.
Uzt19 0

Formulako esneari mugak (I). Europar Batasuna.

Atalak: Berriak, Edoskitze artifiziala

Europar Batasuneko Parlamentuak urte betez azpiko haurtxoei zuzenduriko formula esneen ontzietan eta publizitatean haurtxoen argazkiak agertzea debekatu du. Helburua argi utzi nahi izan dute gainera: edoskitze naturala babestea.

Hasierako (jaiotzetik sei hilabetera) zein jarraipenerako (sei hilabetez aurrerako haurtxoentzat) formulako esnean haurtxoen argazkiak debekatzeaz gain, esne hau idealizatzen duten mezu edo esloganak ere debekatu dira. Honetaz gain, formulako esneak zein haurtxoei eta behar bereziak dituzten gaixoei (zeliakoak, diabetikoak…) zuzenduriko produktuek izan ditzaketen osagaiak ere mugatu dira eta pestiziden presentzia ahalik eta baxuena bermatu nahi da.

Bestalde, hazten laguntzeko produktu bezala saltzen direnak zorrotz aztertzea erabaki da eta esleitzen zaizkien ezaugarriak betetzen ez dituztela ebatziko balitz, hauek ere debekatu edo mugatzeko urratsak jarraituko dituzte.

Europar Batasunak, lege berri honen bidez, haurtxoen lehen urtean edoskitze naturala gehiago babestu (eta artifiziala ez idealizatzea) eta formulako esneak dituen osagaiak hobeto kontrolatzea du helburu.

Zinez urrats garrantzitsua zoritxarrez urte luzez publizitatean amarena baina hobea balitz bezala saldu den produktu artifizialak mugatzeko.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA