Umea, kume
Hasiera » Amatasuna » Amagandiko edoskitzearen mundu mailako astea
Abu05 0

Amagandiko edoskitzearen mundu mailako astea

Atalak: Amatasuna, Edoskitze naturala

 

Amagandiko edoskitze astea.

Amagandiko edoskitze astea.

Abuztuaren 1 eta 7 bitartean, mundu mailako amagandiko edoskitzearen astea ospatzen ari gara. Aste honetarako leku eta elkarte desberdinek ekintza asko antolatzen dituzte. Baina nondik dator eta zein helburu ditu aste honek?

1992 urteaz geroztik ospatzen da, eta jatorrian Osasunaren Mundu Erakundeak eta UNICEFek antolatzen bazuten ere, gaur egun, mugimendu sozialtzat ere hartzen dute zenbaitek. 120 herrialde inguruk orain ospatzen badute ere, abuztua izanik, Europan, badira urte batzuk urteko 41.astean ospatzen dela, hortaz, urri inguruan izaten da.

Honakoak dira aurtengo astearen helburu nagusiak:

– Zuzeneko laguntza emateko aholkularien beharraren inguruan kontzientzia sortzea.

– Laguntza programa hauen onuren inguruko informazioa zabaltzea.

– Edoskitze naturalaren alde daudenei aurrerapauso bat emateko bultzadatxoa ematea, beste amei lagun diezaieten.

– Laguntza eskatzera nora jo errazago jakiteko, laguntza eskaintzen duten tokiak ikustaraztea.

– Gobernu eta osasun zentruei Edoskitze arrakastatsurako 10 urratsak bete eta zabaltzeko eskatzea.

Hauek dira, OMEk aipatzen dituen 10 urratsak:

1. Edoskitze naturalaren onurak ezagutu eta edoskitzea praktikan jartzea.

2. Jaio osteko lehen orduan edoskitzea hastea.

3. Gaixotasun batek hala derrigortzen ez badu, haurtxoei bularreko esnea SOILIK eskaintzea.

4. Eguneko 24 orduetan edoskitze naturala sustatzea.

5.  Bularra hartzen duten haurrei ez tetina artifizialik ez txupeterik eskaintzea. (Edoskitzea ondo ezarri arte behintzat)

6. Bularrean eta inguruan, xaboi eta kremak ez erabiltzen saiatzea.

7. Zauri eta zartadak ekiditeko postura egokiak bilatzea. (Eta ezin denean, laguntza eskatzea).

8. Sendagilea periodikoki bisitatzea, eta ahal bada, mamografia gehitzea gaixotasun edo arazoak detektatzeko.

9. Erlojuak ahaztea, bai iraupen zein maiztasunerako.

10. Edoskitzea laguntzeko taldeak sustatzea, eta erditze ostean ama guztiei nora jo dezaketen azaltzen duen informazioa ematea.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA