Tas tas ipurdian emango dizut, eh!
Haur batek bihurrikeriaren bat egin edo helduon munduan gaizki ikusia dagoen zerbait egiten duenean, sarri inguruan dagoen heldu batek “tas tas ipurdian emango dizut, eh” edo antzeko perlaren bat esaten du. Gainera, ez du zertan haur horren gurasoak edo ardura duen helduak esan, inguruko edonork uste du haurrari edozer esateko eskubidea duela. Jaun-andereok, “Tas tas ipurdian emango dizut, eh!” mehatxu bat da, eta arren ez erabili indarrik edo eraginik ez balu bezala....
Read MoreGiza esnea patentatua izateko bidean
Edozer patentatu daitekela dirudien munduan bizi gara. Gaur egun, gauzarik naturalenak ere patentatzen dira: landare haziak eta giza esnearen osagaiak ere bai. Harrigarria badirudi ere, landare haziak patentatzen dituzten enpresak daude (eta hortaz, landare horien erabilera guztiaren kontrola dutenak) eta nola ez, Nestle-k giza esnearen osagaiak patentatzeko bidea hasia du. Dagoeneko 2000 osagai inguru patentatu ditu. Non geratzen da etika? Eta non zentzua? Izerdia patentatuko dute? Odola?...
Read More
Iruzkin berriak